Proposatu eta akonpainamendua eskaintzen dugu

Beren bizitzako parte garelako

Gure ekintza zaurgarritasun eta gizarte bazterkeria egoeran diren pertsonen harrera eta akonpainamenduan oinarritzen dugu.

Pertsonen ahalduntzea bultzatzen dugu osoko garapenaren hiru esparrutan beren eskubideak defenda ditzaten: oinarrizko premiak, bizitzaren zentzua eta gizarte partaidetza.

DOHAINTZA

Gure lan-ildo nagusiak

Bide bera eginez

Gure aukera oinarrizko premiak asetzen lagunduko duen babes bat eman eta pertsonen sustapen, autonomia, erantzukidetasun eta partaidetzara bideratutako akonpainamendu-prozesu bilakatzea da.

Bizkaiko Caritasen laguntza motaren bat eskatzen duten pertsonen harrera, funtsean, lurraldeko arreta puntuen sare zabalaren bidez eta horietako boluntario taldeen eskutik garatzen da.

Garapen pertsonak eta kolektiboa 

Zaurgarritasun egoerak bizi dituzten pertsona eta familiekin lan egiten dugu beren eskubideak erabilgarri izan ditzaten. Gure ekintza beren garapen pertsonal eta kolektiboaren sustapenean laguntzen duten baliabide eta zerbitzuekin gauzatzen da, beren oinarrizko premiei emandako erantzunen osagarri.

Eskubideak eta duintasuna

Herritarren funtsezko esparruetan parte hartzeko desabantaila eta arrisku handiak bizi dituzten pertsona eta familiei zuzendutako ekintzak garatzen ditugu.

Gizarte bazterkeriako egoera horrek esku-hartze mota berezi bat eskatzen du, kaltearen larritasunaren arabera, eta batez ere, pertsonaren gaitasun, ahalmen, iguripen eta interesen arabera.

Jardute-eremuak

Ezagutu Caritas Bizkaiaren gure misioa zein eremutan gauzatzen dugun

Harrera eta oinarrizko beharrizanak artatzea

Laguntza ematen dugu oinarrizko premiak asetzeko eta pertsonen sustapenera, autonomiara eta partaidetzara bideratutako laguntza-prozesu bihurtzeko.

informazio gehiago

Etxerik gabeko pertsonak

Etxerik ez dutenen bizimodua duinago egiteko eta bazterkeria-egoera horren arrazoietan eragiteko baliabideak eskaintzen ditugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Etxerik gabeko pertsonak

Etxerik ez dutenen bizimodua duinago egiteko eta bazterkeria-egoera horren arrazoietan eragiteko baliabideak eskaintzen ditugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Familia-harremanak

Haurrak, nerabeak eta familiak gizarteratzen laguntzen dugu, norberaren eta familiaren trebetasunak sustatuz. Tratu onaren alde egiten dugu, parte hartzen duten espazioak espazio seguru eta babesleak izan daitezen. Horretan, familia indartu egiten da garapen pertsonalerako, balioak transmititzeko, zaintzeko eta sozializatzeko gune gisa.

Edadetuak eta zahartzea

Edadetuen bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea babesten dugu, bereziki zaurgarrienak eta babes gutxien dituzten haiena, beren autonomia indartuz eta beren ohiko ingurunean geratzea ahalbidetuz

informazio gehiago

Edadetuen eta zahartzea

Adineko pertsonen bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea babesten dugu, bereziki zaurgarrienak eta babes gutxien dituzten haiena, beren autonomia indartuz eta beren ohiko ingurunean geratzea ahalbidetuz

informazio gehiago

Sustapen sozial eta pertsonala

Gizarteratze nahiz inklusio pertsonal maila hobetu egiten dugu taldekako proiektuen bidez. Proiektu horietan parte hartzen duten pertsonek bere buruaren garapenari, norberaren zaintzari eta gizartean nahiz komunitatean txertatzeari dagokienez aurrera egiten dute

Gazteak eta emantzipazioa

Bazterkeria egoeran edo izateko arriskuan diren gazteak laguntzen ditugu emantzipazio eta helduarorako trantsizioko prozesuetan.

Erantzun berritzaileen bidez, partaidetza komunitarioko espazioak sortuz eta beste erakunde, pribatu zein publiko, batzuen lankidetzarekin.

Etxebizitza

Etxebizitza giza eskubide gisa hartuta, arlo honek esku hartzeko, sentsibilizatzeko eta eragiteko jarraibideetan laguntzen die Caritas Bizkaiako agenteei.

Etxebizitza desberdintasunaren oinarrizko motorra da, eta funtsezko faktorea gizarte-bazterkeriako dinamiketan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Zerbitzuak

Ezagutu itzazu Caritas Bizkaiak esku hartzeko arloetan laguntzen dien pertsonei ematen dizkien zerbitzuak.

ZERBITZU PSIKOLOGIKOA

Gizarteratze-prozesua hobetzeko behar izan dezaketen arreta psikoterapeutiko klinikoa edo psikosoziala ematen diegu Caritas Bizkaiatik deribatu eta lagundutako pertsona edo familiei. Boluntarioei eta kontratatutako langileei laguntza teknikoa eta/edo emozionala ere ematen diegu.

informazio gehiago

ZERBITZU JURIDIKOA

Aholkularitza juridiko-administratiboa ematen dugu, etorkizuneko gatazkei aurre egiteko prebentzioz, pertsonaren egoera hobetzera bideratuta, bere eskubide eta betebeharrei eta horiek gauzatzeko moduari buruzko informazio egokiaren bidez.

informazio gehiago

Gure proiektuak

Gizarte esku-hartzeko gure proiektuetan kolaboratu nahi duzu?

Gehien behar gaituzten lekuetan egoten lagun gaitzazu.