Ezagutu Caritas Bizkaia

Caritas Bizkaiako lurraldean gizarte ekintza eta karitatekoa bultzatzen dituen Bizkaiko Elizaren komunitate kristaua da

Oinarritzat  boluntarioak izanik, gizartearekiko konpromisoa, eta partaidetza nahiz sareko lana bultzatzen ditu. Giza sustapenean eta  pertsona guztien osoko garapenean laguntzen du, eskubideen ikuspegitik abiatuta lan eginez, gizarte bidegabekeria sortzen duten kausak ikusaraziz, haien inguruan sentsibilizatuz eta horiek salatuz, eta  gizarte eraldaketarako alternatibak proposatuz.   

Ezagutu xehetasun gehiago gure helburuen, eraketaren eta lurraldean dugun antolaketaren inguruan

Nork osatzen dugu Caritas Bizkaia?

40 Pastoral barruti

Bertatik garatzen dira Bizkaiko Elizaren gizarte ekintza eta karitatekoa bultzatzen dituzten 240 proiektu.

11.922 Pertsona parte-hartzaile eta laguntzaile (% 52 emakumeak)

Beren garapenaren protagonista eta Bizkaiko Caritasen ekintzaren ardatza dira.

1.861 Pertsona boluntario (% 78 emakumeak)

Caritas Bizkaiaren ekintzaren oinarri funtsezko eta aldaezina dira

4.421 bazkide eta kolaboratzaile (% 53 emakumeak)

Caritas Bizkaiaren ekintzaren sostengu dira, beren gizarte konpromisoari eta konpromiso ekonomikoari esker.

136 Kontratatutako pertsonen lanaldiak (% 79 emakumeak)

Pertsona boluntarioekin batera, gizartea eraldatzera deituak dira, konpromiso eraldatzailea hartuta.

Nork osatzen dugu Caritas Bizkaia?

  • 40 pastoral barruti: Bertatik garatzen dira Bizkaiko Elizaren gizarte ekintza eta karitatekoa bultzatzen dituzten 245 proiektu
  • 11.922 Pertsona parte-hartzaile eta laguntzaile (% 52 emakumeak):Beren garapenaren protagonista eta Caritas Bizkaiaren ekintzaren ardatza dira.

  • 1.861 Pertsona boluntario (% 78 emakumeak): Caritas Bizkaiaren ekintzaren oinarri funtsezko eta aldaezina dira.

  • 4.421 Pertsona bazkide eta kolaboratzaile (% 53 emakumeak): Caritas Bizkaiaren ekintzaren sostengu dira, beren gizarte konpromisoari eta konpromiso ekonomikoari esker

  • Kontratatutako pertsonen 136 lanaldi (% 79 emakumeak): Pertsona boluntarioekin batera, gizartea eraldatzera deituak dira, konpromiso eraldatzailea hartuta.

Misioa

Komunitate Kristau oso adoretu eta laguntzen du haren dimentsio sozial eta karitatekoan. Oinarritzat boluntarioak izanik, gizartearekiko konpromisoa, eta partaidetza nahiz sareko lana bultzatzen ditu. Pertsonak laguntzen ditu beren gizarteratze-prozesuetan, haien itxaropena elikatuz eta haien guztien eskubideen alde lan eginez bizitza duin bat gara dezaten. Bidegabekeria sortzen duten kausak ikusarazi, horien inguruan sentsibilizatu eta salatu egiten ditu, gizarte eraldaketarako alternatibak proposatuz

Balioak
  • Anaitasunezko maitasuna: Baldintzarik gabeko arreta eta zaintza pertsonekin lotzen gaituena.
  • Gertutasuna: Tokikoarekiko konpromisoa berdintasunetik eta errespetutik abiatuz loturak sortuz
  • Itxaropena: Bizitzaren zentzua sostengatu, lagundu eta hauspotzen duen erabateko konfiantza.
  • Efizientzia: Gure misioa modu egokian betetzeko gaitasuna, gure baliabide eta abaguneak ahalik eta gehien aprobetxatuz..
  • Leialtasuna: Koherentzia nortasun eta osotasunaren ikurrekin indarra eta ahultasuna onartzeko.
  • Doakotasuna: Beste pertsona batzuen zerbitzura garen eta dugun hori ipintzeko prestutasuna trukean ezer espero gabe
  • Partaidetza: Pertsona bakoitza bere bizitzaren protagonista izan eta bere inguruneko parte aktibo izateko bidea.
Ikuspegia

Jainkoaren maitasunaren eta komunitate kristauak pertsona guztiekin agertzen duen anaitasunaren lekuko izatea, bereziki pertsona txiroenekin eta baztertuenekin, gizarte solidario, bidezkoago eta parte-hartzaileago baten alde eginez. Konpromiso hauek abiapuntutzat hartuz:

  • Fedearen dimentsio sozial eta karitatekoa indartzea komunitateetako bizitzaren muineko elementu gisa
  • Gizarte bidezko eta solidario baten aldeko konpromisora bideratutako partaidetza eta mobilizaziorako estrategiak aktibatzea
  • Gizarteratzeko prozesuak laguntzea komunitateko harreman eta partaidetzarako espazioen ekimen berritzaileak sortuz, dimentsio espirituala garatuz eta ageriko premiei erantzuna emanez.
  • Bazterkeriako errealitateak eta eskubideak aitortzen ez dituzten egoerak agerrarazi, ikusarazi eta salatzea.

Balioak

Anaitasunezko maitasuna

Baldintzarik gabeko arreta eta zaintza
pertsonekin lotzen gaituena.

«Lagun hurkoa maitatuko duzu
zeure burua bezala»
(Mt 22, 39)

Gertutasuna

Tokikoarekiko konpromisoa berdintasunetik eta errespetutik abiatuz loturak sortuz

«Zuengandik gertu da
Jainkoaren erreinua»

(Mc 1, 15)

Itxaropena

Bizitzaren zentzua sostengatu, lagundu eta hauspotzen duen erabateko konfiantza.

«Ez dezagun utzi
itxaropen lapur diezaguten»
(Evangelii Gaudium 86) 

Efizientzia

Gure misioa modu egokian betetzeko gaitasuna, gure baliabide eta abaguneak ahalik eta gehien aprobetxatuz.

«Lur onean ereindako hark entzun eta ulertzen du hitza, eta fruitua ematen du; bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar ekoitziz»
(Mt 73, 23).

Leialtasuna

Koherentzia nortasun eta osotasunaren ikurrekin indarra eta ahultasuna onartzeko.

«Zorionekoak bihotz garbikoak,
haiek baitute ikusiko Jainkoa»
(Mt 5,8) 

Doakotasuna

Beste pertsona batzuen zerbitzura garen eta dugun hori ipintzeko prestutasuna trukean ezer espero gabe.

«Eman doan
zuek doan jaso duzuena»
(Mt 70, 8)

Partaidetza

Pertsona bakoitza bere bizitzaren protagonista izan eta bere inguruneko parte aktibo izateko bidea.

«Inork ez du kriseilua piztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen, baizik eta argimutilaren gainean ipintzen du, sartzen direnek argia ikus dezaten»

(Lc 8,16) 

Ikuspegia

Caritas Bizkaiak hurrengo hiru urteetan nahi du:

Fedearen dimentsio sozial eta karitatekoa indartzea komunitateetako bizitzaren muineko elementu gisa.

Gizarte bidezko eta solidario baten aldeko konpromisora bideratutako partaidetza eta mobilizaziorako estrategiak aktibatzea.

Gizarteratzeko prozesuak laguntzea komunitateko harreman eta partaidetzarako espazioen ekimen berritzaileak sortuz, dimentsio espirituala garatuz eta ageriko premiei erantzuna emanez.

Bazterkeriako errealitateak eta eskubideak aitortzen ez dituzten egoerak agerrarazi, ikusarazi eta salatzea.

Gure gizarte ekintza eredua

Gaitasun eta ahalmenetatik abiatuz lan egitea prozesuak lagunduz

Gure ekintzarako ereduak pertsona eta komunitateen hazkuntzarako prozesuen laguntzari erreparatzen dion metodo baten alde egiten du, arreta «bideetan» ipiniz «helmugetan» baino gehiago.

Eliza komunitatearen ekintzaren bide izatea

Caritasek jarduten duenean ez du hark ekiten, baizik eta Elizak bere osotasunean. Gure ereduak gure ekintza Elizak bere osotasunean txiroekiko duen konpromisoaren garapenerako bide izatearen alde egiten du.

Eskubideen begirada

Gure eredua gizakiaren duintasunaren aitorpenean oinarritzen da eta Eskubideak esku-hartze indibidualizatuan ikuspegia hartuta «berdintasunezko muturreko harreman batean kokatzen gaitu: pertsonak berdinak gara duintasunari eta eskubideei dagokienez. Horrek berekin dakar beste pertsona eskubideen subjektu modura hartuta laguntzea eta ez ekintza baten onuradun modura hartuta. Pertsona hori bere prozesuaren protagonista da, eta nire laguntzaren helburua bere eskubideak osotasunean garatu ahal izatea da».

Ekintza integrala

Gure ekintza ereduak ekintza integral baten alde egiten du, alde batean jarduten denean pertsonaren esparru guztietan zein komunitateen, gizarteen eta horietako egitura guztietan eragiten dela jakinik. Horrela, Caritasen gizarte ekintzak modu integralean egiten du eraldaketaren alde, dimentsio guztiak baitaratuz, pertsonei laguntza eskainiz, komunitateak hauspotuz eta iragarpen eta salaketa profetikoa eginez.

Ekintza adierazgarriak egitea

Gure ekintzak motibazio argietatik sortu behar dira eta horien balioa argitara ematea ahalbidetzen duten balio alternatiboekin hornituta egon behar dira: ebanjelioaren balioetan inspiratutako gizarte baten eraikuntza. Horiek guztiak «adierazgarriak» izan behar dira, ezin dira beren baitan agortu, aitzitik, asmo instrumentaletatik harago doaz pertsonalizazio, humanizazio eta askatasun prozesuak argitara emanez.

Gizarte partaidetza

Gure ereduak gizarte partaidetzaren paradigma du abiapuntu esku-hartzearen estrategia modura. Inplikazio pertsonala eta gizarte partaidetza elkarlotutako mekanismo gisa ulertzen dira autonomia pertsonalerako eta harreman integraziorako aukeretan eragin positiboa dutenak. Ahuldade eta gizarte bazterkeria egoeran diren pertsonekin esku-hartzeko ikuspegitik ekintza kolektiboa eta ahalduntzea bereizezinak dira partaidetzari begira.

Nola gaude antolatuta?

Caritas Bizkaia hauek osatzen dute:

 Lurralde ekintza

Lurralde ekintzak elizaren eta gizartearen esparruan beste errealitate batzuekin esku hartu, animatu, parte hartu, kudeatu eta koordinatzeko lanketak barne hartzen ditu. 

Boluntarioentzat lurralde mailako erreferentzia diren bikaritza eta unitate pastoralen  arabera garatzen dira. 

  • I. Bikaritza. Behe Enkarterriak. Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo Centro, Barakaldo periferia (Zorrotxa barne). Ortuella, Trapagaran, Muskiz, Abanto-Zierbena.
  • II. Bikaritza Goi Enkarterriak. Alonsotegui, Güeñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Sopuerta, Galdames, Artzentales, Trucíos, Valle de Villaverde, Karrantza eta Lanestosa.
  • III. Bikaritza. Bilbo-Abando. Autonomía – Indautxu PB, Abando – Albia PB, Rekalde PB, Torre – Urizar, Masustegui (Bilbo). Etxebarri – Basauri ( San Miguel izan ezik)
  • IV. Bikaritza Durango. Arratia, Ugao – Orozko (San Migel Basauri barne), Oiz, Anboto; Tabira, Zornotza eta Galdakao.
  • V. Bikaritza Gernika. Bermeo, Gernika eta Lea Artibai: Ondarroa, Markina – Lekeitio
  • VI. Bikaritza Uribe. Ibaigane: Erandio – Altzaga, Areeta, Leioa, Lamiako, Astrabudua
    Getxo-Algorta, Plentzia: Berango, Sopelana, Gorliz, Plentzia, Urduliz, Lemoiz… Txorierri eta Mungialdea
  • VII. Bikaritza Bilbo – Begoña. Artxandape, Begoña, Otxarkoaga-Txurdinaga, Alde Zaharra-Atxuri-La Peña, Deustu UP, San Ignazio UP, Santutxu
Esku-hartze eremuak

Elizbarrutiko izaera duten esku-hartze eta koordinazio eremuak, premia edota kolektibo jakinei erantzuna ematen dietenak eta irizpideak, ekintzarako proposamenak eta errealitatearen analisia ematen dutenak.

Erakundeak, une bakoitzean, plan estrategikoaren barruan, MISIOA lortzeko behar dituen esku-hartze eremuak zehazten ditu.

Lurralde eremuak. Lantresna nagusi modura, lurralde eremuko garapena, funtsean boluntarioen bidez egiten den lanketa eta pertsona boluntarioen laguntza ezaugarritzat dituzten eremuak dira.

Harrera integrala; Familia Harremanak, Gizarte Sustapena eta Sustapen Pertsonala; Edadetuen eta zahartzea; Nazioarteko Kooperazioa eta Migrazioak

Eremu espezifikoak. Boluntarioen partaidetzarekin batera, espezialitatea, sistema publikoekiko harreman zuzena eta kontratatutako langile kualifikatuei dagokienez intentsiboak izatea ezaugarri duten eremuak dira.

Etxerik gabekoak, Enplegu eta ekonomia solidarioa, Gaztaroa, Zerbitzu Psikologikoak eta Zerbitzu Juridikoak 

Sailak

Erakunde osoaren zerbitzua kudeatu eta babesteko elizbarrutiko egiturak dira, erakundearen Misioa eta Plan Estrategikoa betetze aldera.

Beren jardunak pertsonen kudeaketari (boluntarioak, kontratatuak eta kolaboratzaileak), baliabide materialei, ezagutzari eta komunikazioari erreparatzen die.

Beren espezifikotasun teknikoa dute ezaugarri eta boluntarioekin batera kontratatutako pertsonekin egiten da horien jarduna nagusiki.

Administrazioa; Analisia eta garapena; Pertsonen kudeaketa eta garapena; Sentsibilizazioa, Komunikazioa eta Intzidentzia; Informatika; Boluntariotza.

Zein da gure egitura?

Bilboko Gotzaina

Bilboko Elizbarrutiko organismo ofizial modura, Elizbarrutiko Caritasek Bilboko Gotzaina den Joseba Segura jaunaren mandatu eta agindupean jarduten du.

Gotzain-delegatua eta kontseilarien Foroa
 
Gotzainak izendatutako Gotzain-delegatuak Caritasi aholku ematen dio, elizbarrutiko organismo eta proiektu pastoralekin batasunezko loturak bermatuz. Manu Moreno da egun Delegatua, Karitate eta Justiziako Delegatu ere izanik. Elizbarrutiko Unitate Pastoral bakoitzeko Caritaseko kontseilari guztien parte-hartzea duen foro baten aholkularitza du.

Elizbarrutiko Kontseilua
 
Zuzendariak, Gotzain-delegatuak eta beste hamahiru pertsona kontseilari gehiagok ere osatzen dute. Horietako zazpi Bikaritza bakoitzeko Caritas ordezkatuz. Caritasen orientazio irizpide orokorrak erabaki eta ezartzen ditu, Bilboko Elizbarruti osoan karitate eta gizarte ekintzaren integrazioa bultzatuz.

Gai Ekonomikoen Kontseilua

7 pertsonez osatua, Zuzendariari aholku ematen dio aurrekontua prestatzeko eta Caritaseko Elizbarrutiko Kontseiluak onartzeko aurkeztu beharreko erakundearen urteko kontuak eratzeko. Bere iritzia ematen du administrazioarekin lotutako ekintza ezohikoen inguruan eta erakundearen ondarearen egoera gainbegiratzen du.

Zuzendaritza Taldea

Caritas Bizkaiaren zuzendaritza taldearen misioa erakundea gidatzea da Bizkaiko Elizaren lehentasunezko aukeraren adierazpide izan dadin egoera ahulenean diren pertsonen aldetik nortasunaren, taldeko lanaren, prestutasunaren eta motibazioaren adibide izanik. Horretarako, modu estrategikoan kudeatzen du jarraibideak ezarriz eta laneko planak koordinatuz nasaitasunetik, inplikaziotik eta gertutasunetik abiatuz. Partaidetza bultzatzen du, koherentzia eta iraunkortasuna bermatuz eta erakundeko pertsona bakoitzari begirako akonpainamenduaren alde egiten du horien garapen pertsonal eta profesionalean.

Historia apur bat

Amerikako gizarte laguntza 

Bilboko Elizbarrutiko Caritas kanonikoki 1956ko azaroaren 28an sortu zen. Sortu zenean, hainbat Parrokietako Caritas zeuden, Bizkaiko 106 parrokiatan antolatuta.

Lehendabiziko eginkizunetako bat nazioarteko laguntza banatzea izan zen, funtsean, Estatu Batuetako Caritasek (CRS: Catholic Relief Services) igortzen zuen AGL (Amerikako Gizarte Laguntza) izenekoa.

1957an, beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera aldirietan lan egiten hasi zen batzorde edo patronatua bultzatu zen. Halaber, 1958an ‘pasadizokoei’ arreta emateko modu antolatuan lan egiteari ekin zitzaion (ondoren ‘Aterpergabeak’ izendatuak eta gaur egun ‘Etxerik gabeko pertsonak’).

Gizarte sustapen komunitarioa

60eko hamarkadan Caritasek ekintza-lerro argi eta zehatzak zituen lehenengo plana atera zuen. Hauek ziren ildo nagusiak: pobreziaren azterketa orokorra, horren kausak, kokapena, diagnosia (‘Ondasunei buruzko Kristauen Jakinarazpena’ izeneko pana eta lehenengo ‘FOESSA’ txostena)…;

Arlo ideologikoari dagokionez, aurreko hamarkadaren amaieratik lantzen hasita zegoen ideia baten inguruan lan egiteko asmoa ageri zen, hots, “asistentzia hutsetik harago doazen jarduera sozialak bultzatzea”.

Caritas beste kolektibo batzuk ulertzeko kezka agertzen hasi zen (ijitoak, presoak, edadetuak, gaixo sendaezinak…)

Caritasek aukera irmoa egin zuen justizia sozialaren alde, Vatikanoko II. Kontzilioan onartutakoarekin bat eginez. Horrela hasi ziren familia-elkarte eta auzoetako mahai-inguruak.

1975ean euskara eta gaztelaniazko lehendabiziko kanpaina elebiduna aurkeztu zen «Nun dezu senidea? ¿Dónde está tu hermano?.

Krisi garaian eskubideak hedatuz

Krisi ekonomikoak okerrera egin eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Lanean Txertatzeko Programa izan zen gizarte ekintzarako baliabide nagusia, gehienbat, enplegurako prestakuntza, lanerako orientabideak (Norabide programa sortu zen) eta auto-enplegurako laguntzak sustatuz.

Drogaren arazoaren aurrean, Caritasek  ‘Gizakia Helburu’ proiektua abiarazi zuen Bizkaian. Oraindik ere hartako presidentea Bizkaiko Caritaseko Zuzendaria da.

Urte horietan Caritasen ‘aurpegi berriari’ buruzko hausnarketa egin zen eta are gehiago sakondu zen pertsonaren sustapenerako eta komunitate-garapenerako xedetan. Horrez gain, nekazaritza munduko animazioari ekin zitzaion

Bazterkeria modu berriak

Gizarte-egiturek ordura arte ezagutzen ez ziren bazterkeria modu berriak sortu zituztela ikusten da (familia desegituratuak, edadetuak, muturreko immigrazioa, etxebizitza lortzea…). Horren ondorioz, gero eta espezializazio gehiago behar zen erantzunetan. 1994ko FOESSA txostenak erakusten duenez pobrezia larria (bazterkeria larria) gutxitu egin zen, baina pobrezia ertaina handitu.

Hamarkada honetan Caritas gehiago ireki zen gizartera eta hainbat foro, plataforma eta koordinakundetan parte hartu zuen.

1997an, oinarrizko partaideek hausnarketa-fase bat igaro ondoren, Bizkaiko Caritas guztiaren ‘Guztion proiektuaren’ alde egin zen. Proiektu horretan gure Elizbarrutiko Lurraldeetako Caritasei laguntza ematea landu zen.

Inplikazioa eta konpromisoa

Caritasek gizarte-babesarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin edo enpleguarekin lotutako proposamen politikoak egin ditu; pobreziaren izaera herentziakoa eta hura egonkortzea ekiditera bideratuak. Horren adibide da Gutxieneko Diru-sarreren Bermeari buruz egin duen lana.
Hamabostean behingo bi FOESSA txosten   eta Analisia eta Ikuspegiak urteko seriea argitaratuta, agerian utzi du gure ereduan egiturazko gabeziak daudela.
Komunitate guztiaren partaidetza sustatu du.
Lekukotza eta konpromisoa dira apatiaren aurkako txertorik onena.