Caritasen ekintza boluntarioa diseinatu eta prestatzea
Helburua boluntarioen beharrizanak eta profilak aztertzea da, bakoitzak dituen rolak eta burutu ditzakeen lanak ondo identifikatzeko. Fase hori garrantzitsua da burutu beharreko lanetarako pertsona egokiak izendatzeko.
Boluntarioen orientazioa eta harrera
Une honetan hautaketa bikoitza egin behar dugu: Batetik, Caritasek bermatu behar du egiteko bakoitzean boluntario profil egokia esleitzea, eta, bestetik, boluntarioak baloratu behar du ea Caritasen lana egokia den bere motibazio eta aurreikuspenen arabera. Behin ados jarrita, boluntarioak zaindu egin behar dira eta laguntza eman behar zaie
Boluntarioa
Prestakuntza: komeni da beti Prestakuntza Plan bat egotea, boluntario bakoitzaren hazkunde integralerako.
Bide-laguntza eta jarraipena: bide-laguntza ematea pertsonekin egotea da, betiere, bere ekintza-lanean eroso egoteko espazioa utziz. Bide-laguntzak jarraipen bat dakar lotuta.
Parte-hartzea eta erabakiak hartzea: boluntarioek partekatzeko eta partaide sentitzeko inplikazioa eta konpromisoa hartu behar dituzte.
Errekonozimendua: Boluntarioei helarazi behar zaie beren lana erabilgarria eta beharrezkoa dela Caritasentzat eta gizarte osoarentzat.
Boluntario lana amaitzea
Loturaren amaiera: Boluntarioen ibilbidearen azken etapa da, baina garrantzitsua da. Izan ere, une horretan boluntarioa ere lagunduta sentitu behar da. Boluntarioen lanaren amaiera ondo ulertu behar da (berak zein Caritasek hautatua), eta lagungarri izan daitezkeen ekarpenak egin eta jaso.