Acción social

USTE ON. Telefono bidezko akonpainamendua adin nagusiko pertsonentzat

Zer da?

Uste On Caritas Bizkaiako Edadetu eta Zahartze Saileko proiektu bat da, telefono bidez boluntario batekin modu erregularrean solasean aritzeko aukera eskaintzen duena.

Zergatik abiarazi da baliabide berri hau?

Adin nagusiko pertsonen bakardadearen aurkako tresna berri hau abian jarri da egiaztatu dugulako landa eremuetan presentziazko akonpainamenduak oso zailak direla eta gainera gero eta pertsona bakartu gehiago hautematen direlako.

Zertan datza?

Boluntario bakoitza astean adineko pertsona bati edo biri dei egiteaz arduratzen da erregularki. Deia elkarren adostasunez erabakitako egunez eta orduan egiten da. Asmoa boluntarioaren eta bakarrik sentitzen den pertsonaren artean lotura bat sortzea da. Betiere, pribatutasuna gordez eta etxeak ematen duen lasaitasun eta erosotasunean.

Nola sartu zerbitzuan?

Pertsona bera edo haren inguruko norbait Caritas Bizkaiarekin harremanetan ipini beharko da baliabideak eskatzeko. Larrialdi kasuetan telelaguntza dago edo itxaropenaren telefonoa egoera zail bat bizi dugunerako. `Uste on´ bakarrik sentitzen diren adin nagusiko pertsonentzat da esklusiboki. Harreman egonkorra sortu nahi dugu.

Laguntzaile

Proiektua Kutxabanken gizarte-ekintzaren laguntzarekin bultzatu da.