Acción social

Gaztelania tailerrak

Zertan datza proiektua?

Gaztelania maila jakin baterako tailerra.  Eguneroko jardunak garatzeko eta gaztelaniaz gakoak diren hizkuntzazko konpetentziak ikasteko gutxieneko hizkuntzazko trebetasunak baitaratzen dira pertsonak bizi diren ingurunetan komunikatu ahal daitezen. Arintasunean eta efizientzian oinarritutako metodologia praktikoekin lan egiten da.

Tailer bakoitza urritik ekainera garatzen da. Astean 2 egunez ematen dira, 1,5 orduko saiotan. Pertsonek urteko edozein unetan izen eman dezakete.

Hainbat maila antolatzen dira, Alfabetizaziotik hasita, izan ere, beren jatorrizko herrialdean alfabetatu gabe dauden pertsonez osatutako taldeak egon daitezke.

Nori dago zuzendua proiektua? 

Migratzaileei nagusiki.  Zenbait kasutan gaztelaniaz komunikatzeko zailtasun handiekin, are jatorrizko herrialdean analfabetoak izanik. Pertsona horiek hizkuntzaren oinarrizko ikaskuntza behar dute beren ingurune geografiko gertukoenean murgiltzeko. Beste kasu batzuetan elkarrizketa osatzeko hizkuntzaren ezagutza handiagoa dute eta ulermenean eta idatzizko adierazpenean sakontzeko premia dute.

  

Zein da proiektuaren xedea? 

  1. Komunikazioa hobetzea: gaztelaniazko ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena.
  2. Bere hizkuntzaren ezagutza mailaren ildoa zehaztea.
  3. Hizkuntzak ikasteko sistema ezagunen bidez gaztelaniazko gutxieneko hizkuntzazko konpetentziak ikastea.
  4. Maila altuagoetan edo heziketa programa ofizialetan jarraikortasuna ahalbidetzea: HHE, prestakuntza zentroak, ikastetxeak.
  5. Zentroak harreman arloan edo arlo sozial eta lanekoan eskaintzen dituen beste tailer batzuetan parte hartzera animatzea.
  6. Pertsonen arteko komunikazioaren garrantzia barneratzea gizarte partaidetzan aurrera egiteko.

 

 

Non burutzen da? 

Bilboko Harrobi Plazako (7 behea, 48003) Hardindegi Zentroa da tailerrak ematen diren zentroetako bat.