Enplegu eta Ekonomia solidarioa

Fokua aldatuz, emaitzak aldatzea

Caritas Bizkaiarentzat, enplegu inklusiboa eta ekonomia solidarioa erronka da, baina baita errealitatea ere. Apustu hori egin dugu, eta, horren arabera, pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jarri eta lan duina bideratzeko proiektuak garatzen ditugu. Ekonomia solidarioa defendatzen dugu, giza eskubideen eta planetaren zaintzaren zerbitzura.

 

DOHAINTZA

 

Enplegu inklusiboko arloak

 

 

Babesgabetasun handieneko egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatzen dugu, bide-laguntza integralaren ereduaren bidez integrazioa bideratzeko.

 

 

Enpresa sozialak, gizarteratze-enpresak, kooperatibak eta ekonomia soziala ardatz duten bestelako ekimenak sustatzen ditugu. Horien bidez, ekonomia solidarioaren printzipioetan oinarritutako produktu eta zerbitzuak garatzen dira, pertsonak eredu ekonomikoaren erdigunean kokatuz.

Arloak

Lanerako orientazioa

Pertsonarekin batera aztertzen da zein izan den lan-ibilbidea, zein diren etorkizunari begira dituen animoak eta lan-itxaropenak. Ebaluazio horren bidez, gizarteratze- eta laneratze-ibilbidearen zein puntutan dagoen zehaztuko da, ibilbidean zehar lagundu ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Lan-aurreko tailerrak

Lan-aurreko tailerren bidez, parte-hartzaileek ohitura eta gaitasun soziolaboralak eskuratzen dituzte, jarduera produktibo bat garatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO

Enplegurako prestakuntza

Pertsonak gaitzen ditugu enplegu duina lortzeko hainbat lanbidetan aritzeko, ofizialki egiaztatutako kualifikazioa eskainiz.

informazio gehiago

 

Lan-bitartekaritza

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Bitartekaritzako zentro laguntzaile garen aldetik, gure egitekoa da langileak eskatzen dituzten enpresak eta enplegu-eskatzaileak harremanetan jartzea. 1600000066 zenbakiarekin baimendutako enplegu-agentzia gara

informazio gehiago

Berrikuntza eta garapena

Enpresa sozial eta Ekonomia Solidarioko ekimenen, autoenplegu proiektu eta proiektu berritzaileak sortu eta sendotzearen alde lan egiten dugu. 

informazio gehiago

Ekonomia solidarioaren arloak

 

Enpresa sozial eta solidarioak

Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako lan aukerak sortzen ditugu. Caritas Bizkaiak bultzatu nahi duen ekonomia-ereduak ingurumen-inpaktua murriztu nahi du, baliabideen erabilera optimizatu eta enplegu duina sortu, gure inguru sozial eta naturala hobetzeko.

informazio gehiago

Bidezko merkataritza

Bidezko harreman komertzialetan eta pertsonen duintasunean oinarritutako eredua sustatzen dugu. Bidezko merkataritza-eredua sustatzen dugu, pertsonen eskubideak eta planetaren zaintza etekin ekonomikoaren aurretik jarriz

informazio gehiago

Finantza etikoak

Ekonomia solidarioaren balio eta printzipioetan oinarritutako finantza sistema etikoaren alde egiten dugu. Finantza etikoen bidez, aurrezten duten pertsonei bermatzen zaie beren dirua pertsonen garapena, aberastasunaren banaketa eta ingurumenaren babesa helburu duten jarduera eta proiektuetan inbertitzen ari dela.

informazio gehiago

Ezagutu gure proiektuak