Etxerik gabeko pertsonak

Gure apustua

Etxerik ez dutenen bizimodua duinago egiteko eta bazterkeria-egoera horren arrazoietan eragiteko baliabideak eskaintzea. Ikuspegi integral batetik, egoera horretan daudenen bizi-baldintzak hobetu nahi ditugu: baliabideak eskaintzen dizkiegu gizarteratzeko eta beren autonomia-maila handitzeko, parte hartzeko aukera izan dezaten eta beren eskubideak egikaritu ditzaten. Eta, horretarako, beren erritmora eta bizi-unera egokitutako arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu.

Esku-hartze ildoak

Oinarrizko beharrizanei erantzuteko arreta

Oinarrizko beharrizanei (elikadura, higienea, premiazko ostatu ematea) erantzutetik abiatuta, bilatzen dugu artatutakoaren bazterkeria-egoeraren eraginak arintzea, eta bitartekaritza-lana egitea, pertsona horri bere eskubideak egikaritzea eta gizarteratzea ahalbidetu diezaioketen sistema desberdinekin.

Gizarteratzen laguntzeko zerbitzuak

Arreta pertsonalizatua eskaintzen duten zerbitzuak, etxerik gabeko pertsonek gizarteratze-prozesuak egin ahal ditzaten. Ikuspuntu integral horren xedea da ahalbidetzea etxerik gabeko pertsonak beren garapen-prozesuaren subjektu izatea, eta autonomia, parte-hartze eta eskubide-egikaritze maila ahalik eta altuena lortzea, beren erritmoak eta bizi-unea errespetatuta

«Eta zuk, zer diozu? Egin planto! Inor ez etxerik gabe»

Pertsona ororen oinarrizko eskubidea da etxebizitza egokia, neurrikoa eta segurua izatea. Caritas Bizkaiak errealitatea ezagutzen du; eta, eskubideen ikuspuntu batetik, etxebizitzarik ezak eragindako bazterkeria sortzen duten egiturak eraldatzen lagundu nahi du, sare-lanaren, sentsibilizazioaren eta salaketaren bitartez.