Enpresa sozial eta solidarioak

Apustua

Caritas Bizkaiak enpresa sozial eta solidarioak sortzearen alde egiten du, pertsonen zerbitzurako ekonomia sortzen dutelako, lan-merkatua ulertzeko modu berri bat eta arrisku-egoeran edo bazterketa egoeran dauden pertsonentzat lan-aukerak sortzeko duten gaitasunagatik.

Enpresa hauek gizarte- eta lan-gaitasunak, oinarrizko prestakuntza, lan-kualifikazioak eta merkatuaren ezagutzak barne hartzen dituen ikaskuntza-prozesu bat garatzea ahalbidetzen dute, eta horri esker, pertsonen enplegagarritasun-baldintzak hobetu eta, ondoren, merkatu arruntera iristea ahalbidetzen da.

Bestalde,ekonomia sozial eta solidarioko enpresak sostengatzen laguntzen dugu, indartze ekintzen bitartez, enpresek zerbitzu berriak garatu, eskarira egokitu eta, laburbilduz, zerbitzua ahalik eta modu eraginkorrenean eskain dezaten. Ekintza hauek, funtsean, finantzaketa, aliantzak, merkatu berriak eta bezeroak bilatzea eta kudeatzea dira.

 

 
 

Caritas Bizkaiak bultzatutako enpresa-ekimen sozial eta solidarioak

 

REAS EUSKADIk sustatutako Merkatu Sozialeko beste enpresa sozial eta solidarioak
 

 

Merkatu Soziala ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumorakosareada eta bertan parte hartzen du Caritas Bizkaiak, ekonomia sozial eta solidarioa babesten duten beste enpresa, entitate eta kontsumitzaileekin batera.

Irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekinlan egiten duen ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare hau ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Bilatu zure bilatzailean erosi nahi duzun zerbitzua edo produktua