Norbanako eta familien gizarteratze-maila hobetzea, beren gaitasun pertsonal eta familiarrak sustatuta. Familia sendotzen dugu, garapen pertsonalerako, balore-transmisiorako, ikaskuntzaren kulturarako, zaintzarako afektibitaterako eta sozializaziorako esparru gisa. Egindako esku-hartzeak aintzat hartzen ditu familia-unitateko kide guztiak (haurrak, adinekoak…) eta beraien artean sortutako harreman eta loturak (komunikazioa, autoerrealizazioa, guraso-rolak…).
Haurrekin egindako esku-hartzeek bilatzen dute sustatzea zailtasunak bizi dituzten umeen gaitasun pertsonalak, sozialak, afektiboak eta hezkuntza- eta familia-gaitasunak. Egokitzeko ezintasunak edo babesgabezia eragin dezaketen arrisku-faktoreekin lan egiten dugu, zenbait proiekturen bitartez.
Haurrak
Haurrak protagonista nagusi diren Arloko proiektuak jasotzen ditu. Bazterkeria prebenitzeko ikuspegitik abiatuta, berau eragin dezaketen arrisku-faktoreen gainean eragiten da. Helburua da haurren eta beren familien gaitasun pertsonal eta sozialak, eta hezkuntza- eta familia-gaitasunak sustatzea.
Gurasoak
Gurasoekin lan egiteko Arloko proiektuak jasotzen ditu, familien egoera hobetzeko. Kontraste- eta prestakuntza-esparruak antolatzen dira, guraso-gaitasunak, familia barruko komunikazioa, eta, oro har, familiaren kudeaketa hobetzeko.
Familiari laguntza emateko zerbitzuak
Familiaren egoera orokorra hobetzen laguntzeko emandako zerbitzuak dira.