Zure elkartasuna beste pertsonekiko konpromisoa da, eta beren bizitzak hobetzen laguntzeak ematen duen poza adierazten du. Hainbat proiektu daude laguntzeko:
- Esku-hartze soziala
- Ekonomia solidarioa eta Enplegua
- Nazioarteko Lankidetza eta Migrazioak
Enpresa eta erakundeak funtsezkoak dira mundu bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko lanean. Pertsona babesgabeenen bizi-baldintzak hobetzeko, denontzako eredu ekonomiko bidezkoago bat eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko lan egiten duten enpresa, fundazio, ETE, erakunde erlijioso eta beste erakunde publiko eta pribatuen multzoaren parte izatera gonbidatu nahi zaituztegu
Zure elkartasuna beste pertsonekiko konpromisoa da, eta beren bizitzak hobetzen laguntzeak ematen duen poza adierazten du. Hainbat proiektu daude laguntzeko:
Jarri Caritas Bizkaiaren esku zure enpresan lan egiten duten langileen esperientzia eta ezagutza.
Gure kudeaketa sendotzen eta pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei bide-laguntza hobea ematen lagunduko diguzu.
Mugiarazi zure interes-taldeen elkartasuna (langileak, bezeroak, hornitzaileak, kolaboratzaileak…), zure enpresaren komunikazio-tresnen bidez esku-hartze programak eta kaptazio eta sentsibilizazio kanpainak zabalduz.
Zure langileei zuzendutako ekintza arduratsuak bide eraginkorrak dira elkartasun hori bideratzeko eta zure enpresaren errentagarritasun soziala lortzeko.
Gure enpresa sozial eta solidarioen zerbitzuak ere kontrata ditzakezu (catering zerbitzua, obrak eta konponketak, garbiketa…), edota Bidezko Merkataritzako produktuak oparitu.
Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta informazioa emango dizugu.
Zure elkartasuna beste pertsonekiko konpromisoa da, eta beren bizitzak hobetzen laguntzeak ematen duen poza adierazten du. Hainbat proiektu daude laguntzeko:
Jarri Caritas Bizkaiaren esku zure enpresan lan egiten duten langileen esperientzia eta ezagutza.
Gure kudeaketa sendotzen eta pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei bide-laguntza hobea ematen lagunduko diguzu
Mugiarazi zure interes-taldeen elkartasuna (langileak, bezeroak, hornitzaileak, kolaboratzaileak…), zure enpresaren komunikazio-tresnen bidez esku-hartze programak eta kaptazio eta sentsibilizazio kanpainak zabalduz.
Zure langileei zuzendutako ekintza arduratsuak bide eraginkorrak dira elkartasun hori bideratzeko eta zure enpresaren errentagarritasun soziala lortzeko.
Gure enpresa sozial eta solidarioen zerbitzuak ere kontrata ditzakezu (catering zerbitzua, obrak eta konponketak, garbiketa…), edota Bidezko Merkataritzako produktuak oparitu.
Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta informazioa emango dizugu.
Laguntza emateko moduei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 402 00 77 telefonora edo bete erantsitako formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara
Laguntza emateko moduei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 402 00 77 telefonora edo bete erantsitako formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara
Zure elkartasuna bideratu dezakezu Elizak Caritas Bizkaiaren bitartez garatzen dituen ekintzekin elkarlanean.
Bizkaian proiektuak laguntzeko aukera duzu (familia, haurrak, gazteak, adinekoak, emakumeak, enplegua eta gizarte-ekonomia, etxerik gabeko pertsonak), baita herrialde pobretuetan nazioarteko lankidetza bultzatzeko ere, edo egoera ahulenean dauden herritarrei eragiten dieten larrialdi irekien ondorioak arintzeko.
Caritas Bizkaiarekin kolaboratu nahi baduzu jarri harremanetan 94 402 00 77 telefonoan edo kolabora@caritasbi.org posta elektronikoaren bidez.
Zure elkartasunak besteekiko konpromisoa adierazten du, bai eta pertsona askoren bizitza hobetzen laguntzeko gogobetetasuna ere. Gainera, zure eskuzabaltasunak balio handiagoa du orain. 2022ean egiten dituzun dohaintzek are gehiago desgrabatuko dute sozietateen gaineko zerga.

“1.000 €ematen badituzu eta ondoz ondoko 3 urtetan kopuru berarekin lagundu baduzu*, 400 €desgrabatuko zenituzke”
* Fideltasunaren kontzeptuak berekin dakar erakunde berari hiru urtez jarraian dohaintzan eman izana, uneko urte fiskalaz gain, urtez urte zenbateko berdinak edo gero eta handiagoak.
Caritas Bizkaiak konpromisoa hartzen du uneoro erakunde emailearen borondatea errespetatzeko eta hari dagozkion txostenak bidaltzeko.
49/2002 Legearen arabera, enpresa emaileek zerga-arintzearen ziurtagiria eskatzeko eskubidea dute. Horretarako, Bizkaiko Caritasi beren erakundearen datuak eman beharko dizkiote: zerga-izena, IFK, harremanetarako pertsona, helbide elektronikoa eta posta-helbidea.
Alde batetik, garrantzitsua da zure datuak ematea, zure errenta-aitorpenean desgrabatzeko eskubidea izan dezazun ( % 75 zergadun gisa emandako lehen 150 euroen kasuan, eta % 35, dohaintzak behin eta berriz egin izanaren arabera).
Caritas Bizkaiak enpresekin eta erakundeekin harremanak izateko printzipio eta irizpide etikoak jasotzen dituen ideia bat du.