Komunitatea sentsibilizatzea eta animatzea

Mundua eraldatzeko ametsa

Caritas Bizkaian, sentsibilizazioaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonak, komunitateak eta egiturak eraldatzeko. Hari esker, pobrezia- eta bazterkeria-egoeren gaineko sentsibilizazioa sustatzen dugu, hala gure kristau-komunitateetan nola gizartean oro har.

Informatzea, sentsibilizatzea eta salatzea, horra hor gure jardunaren konpromiso hirukoitza.

Komunitatea animatzea

Tokian tokiko partaidetza-egitura eraginkorren sorrera eta finkapena babesten ditugu, haien garapena sustatuz eta, hala, lurraldeetatik abiaturik, Caritas Bizkaiaren eginkizuna mamitu dadin: komunitate eliztarra ez ezik komunitate horren inguruko gizarte-eremua ere animatzea.  Komunitatea animatzeko eginkizun hori Bilboko Elizbarruti osoan gauzatzen dugu, zeina zazpi bikariotzatan baitago antolaturik.

I. Bikaritza

Ezkerraldea

Meatzaldea

INFORMAZIO GEHIAGO

II. Bikaritza

Enkartazioak

INFORMAZIO GEHIAGO

III-VII. Bikaritzak

Bilbo

Basauri

Etxebarri

informazio gehiago

IV. Bikaritza

Durangaldea

Arratia-Nerbioi

informazio gehiago

 

 

V. Bikaritza

Lea-Artibai

Busturialdea

informazio gehiago

 

 

VI. Bikaritza

Uribe Kosta, Mungialdea, Txorierri, Getxo, Erandio, Leioa

San Lorenzo y San Agustín P.B. (Erandio), Leioa P.B., Las Arenas-Romo P.B., Gobela-Galea P.B. (Algorta-Berango),  Uribe Kosta P.B., Mungialdea P.B., Txorierri P.B.

INFormazio gehiago

Gure proposamenak

Gure lana aurrera eramateko, komunitateetan sentsibilizazioa eta elkartasunezko konpromisoa sustatzen ditugu, ikusitako pobrezia- eta bazterkeria-egoeren aurrean. Aldi berean, gizartea sentsibilizatzen dugu kalteberatasun- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonen eta lurraldeen errealitatea ezagutarazteko ekintzen bidez.