Elikadurarako eskubidea
Gure erronka nagusia erabakitasunez eta oso modu aktiboan lan egitea da pertsona guztiek, bereziki pobreenek, elikadura osasuntsu, nutritibo eta askia eskuratzen dutela ziurtatzeko. Malnutrizio modu guztiak desagerrarazi eta komunitateen erresilientzia areagotzeko lan eginez, elikadurarako eskubidea egoera ahulenean eta bazterkerian dauden pertsonentzat errealitate izan dadin.
- Nekazaritza txikia bultzatzen dugu.
- Emakumeen lidergoari protagonismo handiagoa ematen diogu, tokiko komunitateen garapenerako eragile modura.
- Gure helburuak nekazaritzako merkatuen sistema on bat sendotzeari begira bideratzen ditugu.
- Gizarte zibilaren eta gobernuen arteko eztabaida indartzeko intzidentzia sozial eta politikoko ekintzak garatzen ditugu.
ELIKADURARAKO ESKUBIDEA, CARITASEN EKINTZAREN ARDATZ
Bakearen kultura
Caritas Bizkaiak Giza Eskubideen eta Zuzenbidezko Estatuaren errespetuan oinarritutako gizarte baketsuak, maila guztietako kalitatezko kudeaketa publikoa eta gardentasunak eta kontu-ematea bermatzeko instituzio eraginkor eta inklusiboak bultzatzeko premian sinesten du.
Pobrezia, gizarte bazterkeria, indarkeria, tratu txarra, ustiaketa, pertsonen salerosketa edota justiziaren aurreko desberdintzako errealitateei erantzuten dieten proiektu eta programa horien bidez, Caritas Bizkaiak gizarte zibila babesten du Giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen eta erakundeetako gaitasunak indartuz.
Sormenaren zaintza
Caritas Bizkaiak sormenaren zaintzaren ikuspegi integral batetik abiatuz egiten du lan, ingurumen krisia gizartearen krisiarekin eta pertsona pobreenen pairamenarekin lotuta dagoela ulertzen duena. Bizitzeko moduak eta erabaki politikoak aldarazi nahi ditugu gizarte solidario bat eta herri guztientzat bizigarria den planeta bat bultzatzeko, ez gaurkotasunari so bakarrik, baizik eta geroari begira eta etorkizuneko belaunaldietan erreparatuz.
Jakin badakigu pobreziako egoeran dauden pertsonak ahulagoak direla klima aldaketaren aurrean. Horretarako eta horregatik, Caritas Bizkaia herrialde ugaritan dago presente lurra eta ura zaindu eta komunitate indigena eta nekazarien biziraupena defendatzeko.
Ikus Begirada luzatu atalean bizi-estiloak aldatu eta guztion artean ingurumenaren narriatzea iraultzeko gure proposamenak.
Larrialdiak
Larrialdiak dituzten herri eta komunitateen alboan gaude, betiere, Caritas Bizkaiatik dagoen larrialdizko egoera arintzeko laguntza esanguratsua ematerik baldin badugu.
Caritas Bizkaiak Larrialdi-proiektu bat irekitzen du egoera hauetan:
- Caritas Internacionalis saretik Emergency Appeal bat luzatzen denean. Horretarako, Caritasen Konfederazioarekin koordinatzen gara larrialdizko kanpaina bat abiatzen dela berresteko.
- Caritas Bizkaiara gurekin lan egiten duten edo harremana duten tokiko gizarte erakunderen batetik laguntza-eskaera zuzen bat iristen denean.
Orduan larrialdizko kanpaina bat abiarazteko erabakia larrialdi taldeak hartzen du gaitasunekin, gizartearen erantzunarekin, baliabidearekin eta hautemandako larrialdi mailarekin lotutako hainbat irizpideri erreparatuta.
Giza mugikortasuna
Mundu osoan, guztion etxean, pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak eta duintasuna defendatzen ditugu. Migrazio orokorra erronka handia da egungo mundurako eta lehentasunezko kontua da. Caritas Bizkaiak sarean lan egiten du beste eragile batzuekin batera egoera ahulean dauden pertsona migratzaileak laguntzeko eta, aldi berean, hautemandako bidegabeko egoeren inguruan sentsibilizatu, horien berri eman eta horiek salatzeko ekintzak burutzen ditu.
Hauek dira gure ildo nagusiak:
- Harrera: migrazioak prozesu antolatua izan behar du, nahasitako herrialde bakoitzaren legeak errespetatzen dituena.
- Babesa: bizitzarako eskubidea ezin da pertsona baten legezko estatusaren arabera egon.
- Sustapena: pertsona etorkin eta errefuxiatuen giza garapen integrala bermatu egin behar da, tokiko egoiliarrenarekin batera.
Integrazioa: kultura ezberdinen arteko topaketa elkarren aberastasunerako iturri da, izan ere, inklusioak eta partaidetzak gizartearen garapenari egiten diote ekarpena.