Pobreziaren kausei eta ondorioei buruz sentsibilizatzen dugu, kontzientziazioa eta jarrera-aldaketa sustatzeko.

Ikasturte osoan zehar «Alkartuta» izango dugu lelo, gure VI. Elizbarrutiko Ebanjelizatze Planari argia ematen dioten Jesusen hitzetan oinarritua: «Zuek ere lekuko izango zarete, nirekin zaudetelako» (Jn 15,27).
Gure kristau-elkarteetan aurkitzen dugu Alkartuta hitzaren zentzua. Herri bat gara, non bokazio bakoitzak bere ekarpena egiten duen eta karisma bakoitzak bere aberastasuna eskaintzen duen. Bizkaiko Eliza eraikitzen ari gara belaunaldien arteko harremanen bidez, hemen jaiotakoen eta munduko hainbat lekutatik etorritako pertsonen artean. Horrela ematen dugu Elizaren unibertsaltasunaren lekukotasuna! Historia bakoitza, kultura bakoitza eta bokazio bakoitza dohaina dira, Ebanjelioaren poza iragartzera deitutako komunitatearen zerbitzura.
2026
2026
Zure laguntza funtsezkoa da lurrikarak kaltetutako pertsonei laguntzeko
2026
2026