Sustapen sozial eta pertsonala

Gure apustua

Sustapen sozial eta pertsonala arloa (SSP) komunitate-sustapenerako guneak sortzea bultzatzen du, komunitate inklusiboak eraikitzeko zubi gisa. Helburua da gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek  laguntza-sare egokirik gabe— inklusio-prozesuan aurrera egitea eta komunitatean modu autonomo eta kontzientean parte hartzea.

SSP arloak aukera eskaintzen ditu harreman-mailak eta gizarte partaidetza hobetzeko, eguneroko bizitzan autonomia handitzeko eta aktibazio soziolaborala sustatzeko, komunitatearekiko lotura errazten duten gune eta jardueren bidez.

TAILERREN ESKAINTZA

arloko bideoa

 

Esku-hartze ildoak

Harremanarekin lotutako ildoa

Konpetentzia teknikoren bati buruzko ezagutzak ematen dituzten tailerrak garatzen dira, parte hartzen duten pertsonentzako harremanak eraikitzeko espazio bat ematera bideratzen direnak. Praktika ez ezik, tailerrean beren buruarenganako ikuskera hobetzen joateko, bere harreman izakia eraikitzeko eta lotura balio modura deskubritzeko lekua aurkitzen dute.

Ildo sozial eta lanekoa

Parte hartzen duten pertsonei hasierako kontaktua ezartzea ahalbidetzen dien prestakuntza ekintzak garatzen dira espezialitate profesionalen bidez, gizarteratu eta laneratzeko prozesuetan jarraitzera hauspotuz.

Tailer mota ezberdinak eskaintzen dira, etorkizuneko lan okupazioarekin lotuta izan dezaketen hasierako interesaren arabera hautatzen direnak. Hautaketa horretan gakoak dira edukien ikaskuntza erosoa eta erraz baitaratzekoa izatea, enplegagarritasunaren hobekuntzan aurrera egitea ahalbidetzen duten beste baliabide/bitarteko batzuetara jotzeko akuilu gisa baliagarri.

Hizkuntzaren ildoa

Komunikazioarekin eta hizkuntzaren ikaskuntzarekin lotutako premiak ebazteko lantegiak garatzen dira. Hizkuntzaren eduki linguistikoak eta soziokulturalak jasotzen dira, metodologia praktikoekin burutzekoak. Hizkuntza egunerokotasunean erabiltzeko praktikatzen da eta, horri esker, parte hartzen duten pertsonak ahoz eta idatziz aritzen dira gertuen dituzten beren ingurunetan.

Arloa azaltzen duen bideoa