Legezko oharra

Legezko OHARRA, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko.

SOZIETATEAREN IZENA

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CÁRITAS

EGOITZA SOZIALA

ERRIBERA KALEA 8 – 48005 BILBAO

Telefonoa/E-MAIL/FAX

Telefonoa: +34 944 020 099
E-maila: protecciondatos@caritasbi.org

ERREGISTRO-INSKRIPZIO

Justizia Ministerioaren Erlijio Erakundeen Erregistroa (Madril), 000202(«72-/0-SE/C») zenbakiarekin.

IFZ

R4800309I

 

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS da www.caritasbi.org domeinuaren titularra.

 

Webgunearen titularrari buruzko informazio orokorra

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS sozietatea, egoitza ERRIBERA KALEA 8, BEHEA- 48005 BILBO (BIZKAIA) helbidean duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan R4800309I IFK zenbakiaz inskribatua (aurrerantzean, Enpresa) www.caritasbi.org domeinuan dagoen webgune honen titularra da.

Webgune honen sarbidea, nabigazioa eta erabilera libreak eta doakoak dira, baldin eta Erabiltzaileak Lege Ohar honetan eta indarreko legedian ezarritako baldintzak eta Interneten eremuko ohitura onak eta onartu ohi diren portaerak betetzen baditu. Erabiltzailetzat hartzen da webgune honetara sartzen den edozein pertsona. Webgunera edo haren bidez irisgarria den edozein orritara sartzean, erabiltzaileak berariaz adierazten du «Lege Ohar» hau irakurri, ulertu eta onartu duela. Ez badituzu jarraian jasotako termino eta baldintzak onartzen, mesedez, ez erabili Webgunea. Sozietateak eskubidea izango du baldintzak errespetatzen ez dituztenei Webgunera sartzea mugatzeko.

Erantzukizuna

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ez du izango webgune honetan argitaratutako informazioaren ondoriozko inolako erantzukizunik, baldin eta informazio hori hirugarren batek arduradunaren berariazko baimenik gabe manipulatu edo sartu badu.

Datu pertsonalak

Webgunearen bidez eta horretarako ezarritako bideetatik datuak beren borondatez eman nahi dituzten erabiltzaileen datu pertsonalak soilik izango ditu enpresak.

Erabiltzaileak Sozietateari askatasunez, baietza emanez eta bere borondatez eta webgune honetan ezarritako prozeduren bidez datu pertsonalak eman badizkio, berariazko baimena ematen dio datuok aipatutako helburuaz tratatzeko, datu pertsonalen eta informazio-gizartearen zerbitzuen arloan unean-unean indarrean dagoen legeria errespetatuz. Erabiltzaileak ez badu bere datuen tratamendua baimentzen, ez du enpresaren inolako jakinarazpenik jasoko, eta berehala ezabatuko dira jasotako komunikazioak, oker jasotako komunikazio gisa kalifikatuta.

Edozein erabiltzailek aukera izango du edozein unetan datuak babestearen arloan araudiak eman dizkion eskubideak erabiltzeko, protecciondatos@caritasbi.org helbide elektronikora idatziz. Halaber, posta elektroniko horretara jo ahal izango du horiei buruzko informazio gehiago eskatzeko.

Erabiltzaileak askatasunez, baietza emanez eta bere borondatez enpresari jakinarazitako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan gorde daitezke, haiei erabaki automatizaturik aplikatu gabe. Datu-baseon titulartasuna enpresarena da soil-soilik, eta hark bere gain hartuko ditu datu horietan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten neurri tekniko, antolamendu- eta segurtasun-neurri guztiak, 2016/679 Erregelamendu Orokorrak, apirilaren 27koak, Datuak Babestekoak, harekin lotutako jarraibideek eta 3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 6koak, ezarritakoaren arabera. Datuak epe mugagabeaz gordeko dira, eta horien kontserbazioa horretarako gaitutako kanalen bidez ezeztatu ahalko da.

Erabiltzaileen eta enpresaren arteko komunikazioa ez da kanal seguru baten bidez egiten eta eskualdatutako datuak ez dira zifratzen. Beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie ez bidaltzeko Erregelamendu Orokorrean eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako lege-araudian ezarritako baldintzetan bereziki babestuta dagoen datu pertsonalik, segurua ez den kanal bati aplikatu beharreko segurtasun-neurriak direla-eta ez baita halakorik gomendatzen.

Erabiltzaileak bere borondatez jakinarazten dituen datu pertsonalak haien bilketaren xede zehatzerako soilik erabiliko dira, eta xede horiek berariaz adierazi zaizkio Erabiltzaileari Pribatutasun Politika honetan, bildu diren unean.

Legezko araudia

Lege Ohar hau eta webgune honen gainerako edukia prestatzean une oro errespetatu dira aplikagarri den legeria, bereziki, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahal izango dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Halakorik gertatuz gero, eduki berria aplikagarria izango da haren aldaketa webgunean iragartzen den unetik, eta webgunearen Erabiltzaileentzat eskuragarri egongo da.

Webgunearen erabilera, barne hartuta Erabiltzaileen sarbidea eta nabigazioa, librea da, baina Webgune honen Legezko Oharra eta aplikagarria den Espainiako legeria berariaz onartu eta bete behar dira.

Esteken politika

Enpresak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak webgune honen bidez bisitatu dituen beste webguneen edukiaren gainean. Erabiltzaileak uste badu Webgune honetan argitaratutako estekaren batek eduki desegoki batera bideratzen duela, jakinarazi iezaguzu Lege Ohar honetan adierazitako bitartekoen bidez.