Acción social

Haurrentzako laguntza sozioeskolarraren proiektua

Zertan datza proiektua? 

Zaurgarritasun-egoeran dauden familietako 6 eta 14 urte bitarteko adin txikikoei zuzenduta dago.

Zenbait arlo lantzen dituzte: higienea eta elikadura, eskola-laguntza, astialdi eta aisialdi hezitzailea, bizitzarako gaitasunak eta balioetan heztea. Arlo horiek guztiak lantzen dituzte, jardueraren iraupena bera antolatuta; alegia, askarian, eskola-laguntzan eta astialdian antolatuta.

Haurrekin lan egiteaz gain, familiei laguntza ematen diete, eta koordinatzen dute haiekin harremana duten beste eragile eta zerbitzuekin (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, ikastetxeak eta abar) batera egindako esku-hartzeak.

Proiektuetan boluntario-taldeak eta teknikariak aritzen dira.

Nori zuzenduta dago? 

  • 6 eta 14 urte bitarteko haurrak eta nerabezaroaurrean daudenak dituzten familiak.
  • Eskola-errendimendu baxua edo ertain-baxua duten haurrak.
  • Desabantailak edo gizarte-bazterkeria bizi dituzten familia eta komunitateetako adin txikikoak dira.

Zein da proiektuaren helburua? 

Laguntza sozioeskolarreko proiektuen helburua da pobrezia eta gizarte-zaurgarritasun egoeran bizi diren, eta harremanetarako eta laguntzarako sare ahula duten haurren gaitasun pertsonalak, sozialak, eta hezkuntza- eta familia-gaitasunak hobetzea.

Horretarako, eskolaz kanpoko jarduerak egiten dituzte. Arratsaldeko lan-dinamika honelaxe antolatzen da:

  • Askaria: higienean eta elikaduran hezteko gaiak lantzeko abiapuntua.
  • Ikasketetarako laguntza: eskolako zereginez gain, autoestimua, arreta, gaitasunen indartzea eta abar lantzen dituzte.
  • Astialdia: aisialdi osasuntsutik eta astialdi hezitzailetik lan egiten dute, jolas kooperatiboen bitartez, taldean, tailerretan, bizitzarako gaitasunak landuz eta abar

Non egiten da? 

Laguntza sozioeskolarrerako 27 proiektu daude martxan Bizkaiko Lurralde Historikoan, honako udalerri hauetan: Bilbao, Basauri, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Trapaga, Alonsotegi, Balmaseda, Galdakao, Durango, Ermua, Erandio, Getxo, Sondika, Bermeo eta Gernika.

Zein laguntza jasotzen ditu proiektuak? 

Obra Social La Caixak finantzatutako Caixa Pro Infancia programan parte hartzen dute.