Boluntariotza oinarri hartuta, konpromiso soziala, parte hartzea eta sareko lana sustatzen ditu. Giza sustapena eta pertsona guztien garapen integrala bultzatzen ditu, eskubideen ikuspegitik lan eginez, bidegabekeria soziala eragiten duten kausak ikusaraziz, sentsibilizatuz eta salatuz, eta eraldaketa sozialerako alternatibak proposatuz.
40 pastoraltza unitate. Horietan, Bizkaiko Elizaren karitate eta gizarte ekintza sustatzen duten 245 proiektu garatzen dira.
13.096 parte hartzaile eta laguntzaile (% 55 emakumeak) Beren garapenaren protagonista eta Caritas Bizkaiaren ekintzaren ardatz dira.
1.922 boluntario (% 80 emakumeak) Caritas Bizkaiaren ekintzaren oinarrizko zutabea dira, ordezkaezina.
5.258 bazkide eta kolaboratzaile (% 51 emakumeak) Beren konpromiso sozialarekin eta ekonomikoarekin Caritas Bizkaiaren ekintzari sostengua ematen diote.
131 pertsona kontratatu (% 76 emakumeak) Boluntarioekin batera, gizartea eraldatzea da horien patua.
Gure ekintza finantzaketa publikoari eta pribatuari esker egiten dugu, eta ekarpen horietatik zifra baliotsuenak lortzen ditugu, garapenaz, justiziaz eta itxaropenaz hitz egiten dutenak.
2020an 16.263.684 euro jaso genituen guztira, honako hauen bidez:
Bazkideen eta emaileen, kristau alkartearen diru-bilketen, erakunde pribatuen eta herentzia eta legatuen laguntzaren bidez.
Autonomia, foru eta toki administrazioen ekarpenek osatzen dituzte.
Lagundu iezaguzu gehien behar gaituzten lekuan egoten