Economía solidaria

Lan-aurreko inklusio tailerra

Zertan datza proiektuak?

Parte-hartzaileek beren gaitasun soziolaboralak edota oinarrizko ohiturak lantzeko aukera dute (puntualtasuna, garbiketa, ordena, ardurak hartzea…), Tailerreko jarduera produktiboaren bidez (nekazaritza eta industria sektoreko mekanizatuak eta manipulazio lanak).

Tutoretzen bidez, bide-laguntza jasotzen duen pertsonak bere enplegu aukerak hobetu ditzake.

Parte-hartzaileak bere lan-baliabideak landu eta laneratze-plan pertsonala garatuko du, helburu finko batekin, eta enplegu-bilaketa aktiboa planifikatu eta horren jarraipena egin.

Nori zuzenduta dago proiektua? 

  • Bizkaian bizi diren pertsonak.
  • 20 eta 50 urte bitartekoak.
  • Iraupen luzeko langabeak. Enplegu-eskatzaile bezala izena emandakoak.
  • Espainiar hizkuntzaren oinarrizko ezagutza dutenak.
  • Gaitasun soziolaboralak lantzeko beharrizana dutenak.
  • Lana egiteko ezintasuna ekar dezaketen gaixotasunik ez dutenak.
  • Lehenetsita daude senideak beren kargura dituztenak.
  • Proiektuko zerbitzuen prozesu-planteamenduarekin ados egotea.
  • Egungo egoera hobetzeko beharra ulertu eta konpromisoa hartzea.
  • Proposatutako ordutegi osoan tailerrean parte hartzeko konpromisoa hartu ahal izatea.

Zein da proiektuaren helburua? 

Lan-aurreko tailerraren helburua gaitasun soziolaboralak landuz parte-hartzaileen enplegagarritasun-maila hobetzea da. Horretarako baliabideak:

  • Produkzio lana eta
  • Bide-laguntza soziolaborala, prozesuan zehar.

Bide-laguntza pertsonalizatua eta taldeko parte-hartzea funtsezko tresnak dira ibilbide eta prozesuak garatzeko, eta, pertsona bakoitzarekin adostuta, beste jarduera batzuk osatzeko. Helburua da kualifikazio pertsonal eta profesionaleko prozesuetan parte hartzeko motibazioa ematea, baliabide komunitarioen erabilera sustatzea eta harreman-sarea eta rol sozialak indartzea, ohiko ingurutik harago.

Tailerraren helburu nagusia: enplegua lortzeko aukerak ugaritzea, lan-eremu batean modu autonomoan moldatzeko gaitasuna sustatzea eta beren beharrizanetara egokitutako prestakuntza-prozesuak bideratzea.

Non egiten da?

Lan-aurreko tailerra Arizko zentroan egiten da, Basauriko Elkartegian, 17. Modulua. Cervantes Hiribidea, 49. 48970 BASAURI

Tel.: 94 402 47 59.

Nola finantzatzen da?

Gaur egun, Europako Gizarte Funtsaren laguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Plus 2021 2027 Europako Gizarte Funtsaren Programaren bidez. Programa hori Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Sendotu Aldiberean Kalteberak Ibilbideen Proiektuaren barruan.