Economía solidaria

Enplegu azeleragailua

Zertan datza proiektuak?

Lan arloko informazioa eta harrera, diagnostikoa, aktibazioa, orientazioa, prospekzioa eta bitartekaritza eskaintzen dira. Intentsitate-maila ezberdinak izan daitezke, eta ez da sekuentzia lineal bat jarraitu behar. Helburua: lan-merkatura baldintza duinetan sartzeko aukerak hobetzea. Gure balio-ekarpena:

-Eragile publiko eta pribatuekin izandako topaketetan harreman ereduak sortzea, “bulego” eremuan lantzen diren gaitasunak ez diren beste batzuk garatzeko orientazioa ematea.

-Parte-hartzaile gazteekiko harremana ez da soilik aurrez aurrekoa, harreman telefoniko, eta e-mail eta whatsapp bidezko harremanena ere lantzen da.

-Gazteentzako kalitatezko kontratazioak sustatu eta identifikatzeko eremu/merkatura bideratutako ekintzak.

Nori zuzenduta dago proiektua?

Profil orokorra: babesgabetasun egoeran dauden 18 eta 25 urte bitarteko gazteak, langabezia-tasa altuko adin-tartean daudenak, pobrezia egoeran edota gizarte-bazterkeria arriskuan, bereziki emakumeentzako.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak deribatutako pertsonen profilari erantzuten dio.

Gehienak langabezian daude edo enplegu oso prekarioak dituzte. Batzuetan, lana aktiboki bilatzeari utzi dioten pertsonak dira “Zertarako? Ez dago lanik…”. Beste batzuetan, prestakuntza-jarduera bat bestearen atzetik egiten dute, ez baitakite zer gehiago egin.

Zein da proiektuaren helburua?

Arreta jasotzen duten pertsonek beren enplegagarritasun edota okupazio-egoera hobetzea, hau da, lan-merkatu arruntera sartzeko bidea erraztea, beren gaitasunen araberako lanpostua lortuz.

Ibilbideen araberako lan-eredu bat daukagu, pertsona bakoitzean zentratua. Esku-hartzearen helburua prozesua bera da (pertsona ahalduntzea, autonomia eta baliabide pertsonalak eskuratzea, ardurak hartzea, bere buruarekiko kontzeptua eta autoestimua hobetzea…). Esku-hartzea pertsonaren emantzipazio prozesuaren barruan kokatzen da.

Aldi berean, eremuan bertan esku hartzen dugu, gizarte zerbitzu eta enplegu zerbitzuetako eragile pribatu zein publikoekin eta prestakuntza-enpresekin.

Nork kudeatzen du?

Enplegu azeleragailuaren proiektua Caritas Bizkaiak kudeatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du.