Economía solidaria

BIOZAKI Ekologia soziala

Nor Gara

Biozaki Caritas Bizkaiaren gizarte-ekimen solidario bat da. Gure helburua gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea da, Bizkaiko nekazaritza eta elikaduraren sektorean oinarrituta.

Irabazi asmorik gabeko enpresa proiektua gara. Ekonomia solidarioa eta konpromiso komunitarioa sustatzen ditugu, tokiko enplegua sortzeko tresna moduan. Bidezko merkataritza eta kontsumo ekologiko eta arduratsuaren aldeko apustua egin dugu.

Zer egiten dugu

Biozaki ekimenaren bidez, pertsonak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko bat sustatu nahi dugu. Langileak, boluntarioak, Komunitate osoa eta gure bezeroak zaindu nahi ditugu, denok baikara talde honetako kide. Gure identitate ezaugarria kalitatea eta gertutasuna dira. Produktuak lurretik zure eskuetara eraman nahi ditugu, zuzenean.

Erabilera gutxi izandako lurrak berreskuratu nahi ditugu, Bizkaian, lana sortu eta landa-eremuen despopulazioaren ondorioak arintzeko.

Ekoizpen prozesuaren eta bezeroen arteko gertutasunari esker, produktua zuzenean lurretik jaso eta ordu gutxitan entregatu nahi dugu. Gainera, gure metodologia ekologikoa izango da; horrela izanik, kalitate handiko elikagaiak lortuko ditugu.

Dinamika naturalak sustatuko ditugu, ondorengo belaunaldiei lur emankorrak uzteko asmoz. Lurra eta izaki bizidunak errespetatzen dituzten lehengai eta teknikak erabiltzen ditugu. Hazien eta hazkuntzen biodibertsitatea babesten dugu, gure habitataren oreka mantentzeko. 0 km-ko elikagaiak ekoizten ditugu, karbono arrastoa murriztuz; hondakinak birziklatzen ditugu eta tokiko abeltzainekin lan egiten dugu, ekonomia zirkularraren ereduari jarraituz.

Gure ekoizpen prozesua

  1. Biozakik eta inguruko haztegiek landutako haziak ereiten ditugu.
  2. Barazki eta frutak kalean edo negutegian ekoizten ditugu, modu ekologikoan.
  3. Soberan duguna ontziratzen dugu, ingurumena errespetatzen duten ontzietan.
  4. Tokiko enpresa eta gizarte enpresekin lankidetzan, gure eskaintza zabaldu dugu.
  5. Adostutako puntuetan partikular eta taldeentzako eskariak entregatzen ditugu.
  6. Tokiko azoketan eta kontsumo arduratsua eta produktu ekologikoak sustatzen dituzten azoketan parte hartzen dugu.

Nola finantzatzen da?

Gaur egun Europako Gizarte Funtsaren laguntza dauka, Euskadiko 2015 – 2020 programaren baitan, Eusko Jaurlaritzak kudeatua, Sendotu Aldiberean proiektuaren barruan.

Kontaktua

688 874 452
biozaki@caritasbi.org
www.biozaki.org