Ariz Zentroko TFOren 4. Edizioa
Prestakuntza‑aukera berri bati ekin diogu! Ariz Zentroan (Basauri) industria‑arloko Prestakuntza eta Orientazio Tailerraren (TFO) 4. ediziorako izen‑ematea zabaldu dugu. Tailerra maiatzaren 11tik uztailaren 2ra izango da, astelehenetik ostegunera, 12:30etik 14:30era.

TFOa industria‑sektorerako hurbilketa gisa diseinatuta dago. 64 orduetan, oinarrizko segurtasuna, biltegiko eragiketak eta gizarte‑ eta lan‑trebetasunak landuko ditugu, teoria eta tailerreko esperientzia praktikoa uztartuz. Proiektu hau Europako Gizarte Funtsak (EGF), Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak kofinantzatzen dute. Asistentzia eta ebaluazioak gaindituz gero, Aprobetxamendu‑Diploma jasoko duzu.
Edizio honen parte izatera gonbidatzen zaitugu, zure enplegagarritasuna hobetzeko, gaitasun berriak eskuratuz eta gizarte‑ eta lan‑trebetasunak indartuz. Informazioa edo izen‑ematea egiteko, deitu 944 024 759 telefonora, bidali WhatsApp mezua 688 674 620 zenbakira edo idatzi centroariz@caritasbi.org helbidera. Zure zain gaude!
Elkartegi Basauri
Cervantes etorbidea 49, 17. nabea, 48970, Basauri








