Acción social

BARAKALDOKO JANTOKI SOZIALA

Zertan datza proiektua?

Elikatzeko oinarrizko beharrizanetik abiatuta, jantoki soziala erreferentziazko gunea da, eta, laguntza eskaintzeaz gain, gainerako arreta-sarearekin konektatzea ahalbidetzen du.

 

Nori zuzenduta dago proiektua? 

Etxebizitzarik edo beren kabuz elikatzeko baliabide edo aukerarik ez duten adin nagusikoei.

Zein da proiektuaren helburua? 

Jantokiak bilatzen du bertara doazenen bazterkeria-egoera arintzea. Gune atsegin batean, elikatzeko oinarrizko beharrizana asetzeaz gain, erreferentziazko eta laguntzarako eremu bat opatzen die artatutakoei, aukera izan dezaten beren eskubideak egikaritzeko aukera emango dieten arreta-sarearen beste atal batzuekin konektatzeko.

Nork ahalbidetzen du? 

Barakaldoko jantokia Caritas Bizkaiak kudeatzen du, Barakaldoko Udalaren, Víctor Tapia Fundazioaren, Menchaca de la Bodega Fundazioaren eta Gondra Fundazioaren laguntzarekin.