ETXEPEL – Etxerik gabeko pertsonentzako arreta integrala, Durangaldean
Zertan datza proiektua?
Etxepel zerbitzuak arreta integrala eskaintzen die etxerik ez duten pertsonei. Laguntza pertsonalizatua ematen dute, bazterkeria-egoera pairatzen duen pertsonak gizarteratzeko bere prozesua garatu ahal dezan. Eguneko arreta-zerbitzua ere aurreikusten du, gizarte-bazterkerian dauden eta Bizkaiko Foru Aldunditik bideratzen dizkieten pertsonentzat
Nori zuzenduta dago proiektua?
Etxepel etxerik ez duten Durangaldeko eta bere eragin-eremuko adin nagusikoentzat da.
Zein da proiektuaren helburua?
Etxepel proiektuak bilatzen du etxerik ez duen pertsonak bizi duen bazterkeria-egoeraren ondorioak arintzea, eta hari laguntza ematea zenbait eremutan, bere bizitza-proiektua garatu ahal dezan bere hurbileneko ingurunean.
Ikuspuntu integral horren xedea da ahalbidetzea norbanakoak beren garapen-prozesuaren subjektu izatea, eta autonomia, parte-hartze eta eskubide-egikaritze maila ahalik eta altuena lortzea, beren erritmoak eta bizi-unea errespetatuta.
Eta, horretarako, artatutako pertsonei arreta pertsonalizatua eskaintzen diete: erreferentziazko gune bat, gizarteratze-prozesuan behar dituzten erantzunak garatzeko (esku-hartze sozioedukatiboa, bitartekaritza, arreta psikologikoa, etxebizitzarako laguntza, komunitatearekiko bitartekaritza, aisialdia eta astialdia…).
Nork ahalbidetzen du?
Caritas Bizkaiak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.