Acción social

HONTZA. Gaueko harrera zentroa

Zertan datza proiektua?

HONTZA exijentzia baxuko eta arrisku eta kalteak txikitzeko gaueko harrera-zentroa da, legez kanpoko drogak kontsumitzen dituzten etxerik gabeko pertsonentzat.

 

Nori zuzenduta dago proiektua? 

HONTZA gaueko zerbitzua da, legez kanpoko drogak kontsumitzen dituzten, etxerik ez duten eta Bilbon dauden adin nagusikoentzat

Zein da proiektuaren helburua? 

HONTZAk bilatzen du artatutakoek bizi duten bazterkeria-egoera arintzea, pertsona horien oinarrizko beharrizanei (higienea, elikadura, premiazko ostatua) erantzuteko gune bat eskaintzea, eta beren droga-kontsumoaren arrisku eta kalteak txikitzea.

Horretarako, hiru programa garatzen dituzte bertan: «Café calor» (areto irekia), kontsumorako material-trukea (xiringak, …) eta gaua pasatzea (premiazko ostatua).

 

Nork ahalbidetzen du? 

Zerbitzua Caritas Bizkaiak kudeatzen du, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Víctor Tapia Fundazioaren eta Gondra Fundazioaren laguntzarekin.