Cooperación

AHOLKU SAREA: Euskal Zerbitzu Juridikoa Atzerritarren arloan

Zertan datza proiektua eta nori zuzenduta dago?

Aholku Sarea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako sarea da, eta bere helburua atzerritartasunaren arloan aholkularitza juridikoa ematea da, bai egoera ahulean dauden etorkinei, bai etorkinekin gizarteratze-prozesuetan lan egiten duten administrazio publikoetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei.

Hori guztia etorkinen erregularizazioa errazteko eta gerora sortutako irregulartasunak prebenitzeko, eta une oro familiako bizitza errazten saiatzeko.

Nork kudeatzen du?

Zerbitzu hau lau eragile moten parte-hartzearekin antolatzen da:
 
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, zerbitzua koordinatzeko eta harmonizatzeko ardura duena.
  • Biltzen – Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Aurrez aurrekoa ez den arreta eskaintzen du, telefono eta posta bidez.
  • Zazpi gizarte-erakunde (Cear-Euskadi; Gurutze Gorria-Euskadi, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, kosmopolis, SOS-Arrazakeria Gipuzkoa, Cite-CCOO eta Adiskidetuak). Aurrez aurreko arreta eskaintzen dute.
  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak. Aurrez aurreko arreta eskaintzen dute.

Non egiten da?

Zerbitzuaren eremu geografikoa Euskadiko hiru lurralde historikoetara hedatzen da. Bertaratutako aholkularitza ematen duten gizarte-erakundeen lurralde-banaketa honako hau da:

  • Araban Cear (Gasteizko bulegoan) eta Gurutze Gorria (Gasteizko, Laudioko, Aguraingo, Espejoko, Kanpezuko eta Guardiako bulegoetan) daude.
  • Bizkaian, Cite/CCOOk (Bilbon dagoen bulegoan), Caritasek (Bilbon dagoen bulegoan), Gurutze Gorriak (Bilbon, Getxon, Portugaleten eta Ondarruan dauden bulegoetan) eta Kosmopolisek (Getxon dagoen bulegoan) ematen dute arreta juridikoa.
  • Gipuzkoan, Adiskidetuak (Irungo bulegoan), Gurutze Gorria (Donostian eta Eibarren dauden bulegoetan) eta SOS-Arrazakeria Gipuzkoa (Mondragon, Zarautz, Beasain eta Errenterian dauden bulegoetan) erakundeek ematen dute arreta juridikoa.

    .