Cooperación

Elkartasuna Ukrainarekin

Ukrainan gerra hasi zenetik, otsailaren 24an, Caritas Bizkaiak bat egin zuen Caritas Ukrainaren larrialdi-deiarekin, Nazioarteko Caritasen Sarearen bidez. Pertsona, enpresa, ikastetxe… bakoitzaren elkartasunari esker, gure lurraldera etorritako pertsonen harrera eta Ukrainako Caritasek eta herrialde mugakideetako Caritasek abian jarritako proiektuak babestu ditzakegu. Gerra aurretik pertsona ahulenen zerbitzura lan egiten zuten, eta gerra amaitzen denean ere lan egiten jarraituko dute.

Bizkaiko pertsona eta talde bakoitzaren elkartasuna eta interesa eskertu nahi dugu. Horiei esker, orain arte 235.015 euro bildu dira eta ondoren zehazten ditugun ekintzetan inbertitzen ari dira.

dona

Larrialdia zenbakitan

 

7milioi pertsona

Ukrainatik Europako mugako herrialdeetara atera dira.

 

11,3milioi pertsona

Ukrainan behartutako lekualdatuak.

 

18milioi pertsona

Premiazko laguntza humanitarioa behar dute.

 

10milioi pertsonak

jaso dute Caritasen laguntza

 

6milioi euro

Caritas Konfederazioak esleituak krisiari aurre egiteko.

‘Izan babesleku’ kanpaina

Caritas Bizkaian ‘Izan babesleku’ kanpaina solidarioa jarri dugu martxan, sentsibilizazio ekintzak eta babes solidarioko proposamenak eskaintzen dituena.

SENtsibilizazio-proposamena   

Lekuan bertako laguntza

Ukraina

Gatazka hasi zenetik, 3,9 milioi lagun artatu ditu Caritasek.

  • 500.000 laguntza eman dizkiegu 3.900.000 pertsonari; horietatik %54 elikadura-segurtasuna; %19 higiene-kitak; %9 ostatua; %8 ura eta saneamendua; %6 babes-zerbitzuak.
  • Ostatuaz gain, egunean 4.000 otordu eskaintzen dira herrialde osoan. Caritasek laguntza psikologikoaren indartzen du ematen duen laguntza, ezinbestekoa baita atsedena hartzeko leku seguru iriteko eta etorkizuneko erabakiei buruz pentsatzeko.
  • Berogailuak funtzionatzen ez duen hirietako barne-mugimenduak areagotzea espero da. Caritas Ukraina negurako komunitateak prestatzeko lanean ari da.

Ekintza-lerroak

  • Ostatu kopurua handitzea eta neguari begira prestatzea.
  • Banakako etxeak berotzen dituzten materialak erosteko material erregaiak edo diru laguntza ematea.
  • Oinarrizko ondasunak alokatu eta erosteko diru laguntza banatzea.
  • Tiroek kaltetutako etxebizitzak zaharberritzeko diru laguntza banatzea.
  • Eguzki-panelak eta sorgailuak, urberogailuak osasun- eta gizarte-zentroetarako, amatasun-etxeak hiri eta herri kaltetuetan.
  • Eremu liberatuetan etxebizitzak berreraikitzen laguntzea eta normaltasunera itzultzen laguntzea.

Gatazkaren hasieratik egindako ekintzak

  • 637.408 pertsonak jaso dute ostatua.
  • 3.714.136 janari-otar eta oinarrizko tresnen kit-ak
  • 192.984 osasun-laguntzako eta laguntza psikosozialeko zerbitzu eman ditu.
  • 376.713 pertsonak jaso dituzte babes-zerbitzuak (itzul-lanak, lege-izapideetarako laguntza eta gizarteratzea).
  • 1.537.639 pertsonak jaso dituzte ur-kontsumoa eta saneamendu pertsonala bermatzeko zerbitzuak.
  • 107.594 pertsonak jaso dute dirua dirutan edo kupoien bidez, supermerkatuetan behar diren artikuluak erosteko.

 

Herrialde mugakideak

 

Lekualdatutako familien inklusioa

Arreta berezia eskainiko zaie haurrak dituzten emakumeei, adinekoei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei. Oinarrizko beharrak asetzeko, ostatu duina lortzeko, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuak eskuratzeko eta lana aurkitzeko laguntzen diegu.

 
Harrera-zentro berriak prestatzea

Heltzen diren hurrengo errefuxiatuentzako.

 
Zerbitzuak eta materiala

Ukrainara materiala bidaltzeko zerbitzu batzuk eskura ditzaketen eta logistika mantendu dezaketen tokiko herritar zaurgarriei laguntzea.

Polonia
  • 15.704.597 elikagai, oinarrizko tresna kit banatuta
  • 176.000 pertsonak ostatu seguru egonkorra lortu dute. 
  • 64.000 pertsonak jaso dute osasun-laguntza eta laguntza psikosoziala.
  • 255.031 pertsonak babesteko ekintza (itzulpen zerbitzuak, legezko tramiteetan laguntzea eta gizarteratzea).
  • 7.287 adingabek jaso dute hezkuntza.
  • 836 pertsonak jaso dute laguntza lana bilatzeko, eta 667k poloniera-eskolak jaso dituzte
Rumania
  • 11.916 elikagai eta oinarrizko tresnen kit banatuta, eta 2.712 ur eta saneamendurako.

  • 2.588 errefuxiaturentzako ostatua eta 2.540 ekintza etxebizitzak egokitzeko.

  • 537 ekintza eskola-adinean dauden haurren hezkuntzari laguntzeko, 76 pertsona heldu eta adingabeentzako laguntza-eskolak lehen hezkuntzan eta 150 adingabeentzako udako kanpalekuak.

Moldavia
  • 5952 errefuxiatu artatu ditu zuzenean Caritas Moldaviak. 
  • 10.862 lagunek jaso dute ostatua.
  • 34.331 elikagai-artikulu, oinarrizko tresnen kitak.
  • 22.583 zerbitzu eman ditu osasun eta laguntza psikosozialean.
  • 135.067 babes-ekintza gauzatu dira (itzulpen-zerbitzuak, lege-tramiteetan laguntzea eta gizarteratzea).
  • 2.652 saneamenduko artikulu banatu.
Txekiar Errepublika
  • Elikagaien eta oinarrizko tresnen 13.329 kit banatu dira, eta 4.545 ur eta saneamenduarenak.

  • 1.170 pertsonak jaso dute laguntza osasun fisiko eta mentalean, 150 pertsonak jasotzen dute ostatua eta, gainera, 8.834 babes-ekintza garatu dira (itzulpen-zerbitzuak, lege-izapideetan laguntza eta gizarteratzea).

  • Eskola-adinean dauden 993 lagunek jaso dute hezkuntza.

  • Caritaseko agenteak prestatzea larrialdiko esku-hartzeetan.

  • Integrazio, itzulpen eta interpretazio zerbitzuak.

Eslovakia
  • 66.113. janari eta oinarrizko tresnen kitak banatu dira.

  • 137 pertsonak jaso dituzte osasun eta laguntza psikosozialeko zerbitzuak.

  • 3.432 babes-ekintza (lege-izapideen eta gizarteratze-ekintzen arloko aholkularitza).

  • 894 ostatu.

  • 137 osasun eta laguntza psikosozialaren zerbitzu.

  • Eskola-adinean dauden 7.905 lagunek jasotzen dute hezkuntza.