I. Bikaritza

Ezkerraldea eta Meatzaldea

Ezkerraldea: Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo Erdialdea, Barakaldo Periferia (Zorrotza barne). Mehatzaldea: Ortuella, Trapagaran, Muskiz, Abanto-Zierbana.

Bikaritzak pastoralen bidez koordinazioa indartu du, eta bikaritza-mailako eremuak sortu ditugu, fede-zabalkundea eta katekesia, eskaut-taldeak eta karitate-arloa kontuan hartuta. Ikuspegi bateratuari buruzko hausnarketa egin da, zentzu horretan horren harira joateko.

Baloratzeko eta bereizteko prozesuen ostean, bikaritza-mahaia indartu da, bikaritzako unitate pastoraletako arduradun berriak sartu dira-eta. Bikaritza-mailan, bete-betean lan egin da, erretiroaren bitartez etsipenetik itxaropenerantz aurrera egiteko.

 

 

Pertsona eta familia zaurgarrien arreta hartu da kontuan lurraldetik bertatik, baita unitate pastoral bakoitzeko arloetako alderdi teknikoa ere, arduraduna aintzat edukita.

Sentsibilizazioaren ikuspegitik, “Bihotzondoz eraturik” ekimena hurbiltzen ari gara bikaritzako ikastetxeetara. Horretarako, batera aurrera egiten ari gara sentsibilizaziotik eta salaketatik, konpromisorako eta erreferentziarako eremuen bidez, pobrezian bizi diren familiei eta pertsonei bide-laguntza emateko.

 

 
Gure bikariotza zentroa

Alonso Allende z/g kalea

48920. Portugalete

946579555

centrovicaria1@caritasbi.org

2025 Txostena

 

1.599 pertsonak jaso dute bide-laguntza I. Bikaritzan. (%53 emakumeak)
  • 366 haur (%45 emakumeak) eta 300 gazte (%43 emakumeak)
  • 1.081 30 eta 64 urte bitarteko pertsona (%51 emakumeak)
  • 65 urtetik gorako 152 pertsona (%84 emakumeak)
  • 636 heldu ziren lehen aldiz Caritasera 2025ean (%50 emakumeak)
  • Guraso bakarreko familietako 305 pertsona (69% emakumeak)
  • Seme-alabak dituzten familietako 767 pertsona (62% emakumeak)
  • Pertsona bakarreko familietako 409 pertsona (47% emakumeak)
  • Bertako 435 pertsona (65% emakumeak)
  • 1.147 etorkin (48% emakumeak)
    • 306 pertsona egoera erregularrean (59% emakumeak)
    • 839 pertsona egoera irregularrean (44% emakumeak)
289 boluntario (%81 emakumeak)
 39 proiektu
  • 1.008 pertsonari eman zaie bide-laguntza Harrera Integralean (%49 emakumeak)
  • 68 pertsonari eman zaie bide-laguntza Edadetuen eta Zahartzaroaren arloan (%91 emakumeak)
  • 196 pertsonari eman zaie bide-laguntza Etxerik gabeko pertsonen arloko Barakaldoko jantoki sozialean (%14 emakumeak)
  • 268 pertsonari eman zaie bide-laguntza Sustapen Sozial eta Pertsonalaren arloan (%81 emakumeak)
  • 163 pertsonari eman zaie bide-laguntza Familia-harremanen eta Haurtzaroaren arloan (%65 emakumeak)

Albisteak

Gure proiektuak