III. eta VII. Bikaritzak

Bilbo, Basauri eta Etxebarri

III. Bikaritza. Autonomía – Indautxu P.B., Abando – Albia, Rekalde P.B., Urizar Dorrea, Masustegui (Bilbo). Etxebarri – Basauri (San Miguel izan ezik)

VII. Bikaritza. Artxandape , Begoña, Otxarkoaga-Txurdinaga, Casco Viejo-Atxuri-La Peña, Deusto P.B., San Ignacio P.B., Santutxu

Beste pastoral batzuekiko koordinazioari (Gazteria, Katekesia…), gazteei eta helduei eskainitako esperientzia solidarioei, erantzunkidetasuneko eremuetako partaidetzari (ministerioko taldeak, kontseiluak…) eta ekimenen baterako antolaketari (Karitatea eta Justizia erretiroa…) esker, erkidegoen gizarte eta karitate dimentsioko animazioa eta laguntasuna indartu dira. Pobreziaren eta bazterkeriaren errealitatea jarri da agerian, eta borondatezko konpromisoa suspertu da. Bikaritza-mahaian Pastoral Barrutietako Caritaseko arduradun berriak sartu direnez, partaidetza aberastu da.

 

 

Egoera zaurgarrian daudenen premiei erantzuna emateko, proiektu berriak jarri dira abian: sustapen sozial eta pertsonalerako tailerrak, Autonomia Indautxuko PBko Bizi Bete (edadetuekin elkartzeko eta bide-laguntzeko emateko eremua), San Inazioko PBko Auzolana (elkarte abegitsuaren ikuspegitik familia siriar bati emandako harrera eta laguntasuna) eta Accede proiektua(gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideen garapena).

Sentsibilizazioa beste indar-lerroetako bat izan da: giza eskubideak, “Argi Ibili” zurrumurruen aurkako estrategia, atzerritarrak erregularizatzeko Legegintzako Herri Ekimena, Ukrainako larrialdia…, beti erkidego kristauen eta, oro har, herritarren eskutik mundu bidezkoagoa sustatzeko asmoz.

 

 
Gure bikaritza zentroa

Arechavaleta kalea 1, 2. esk.

48010 Bilbo

944025435

centrovicaria3y7@caritasbi.org

2025 Txostena

 

 

3.338 pertsonak jaso dute bide-laguntza III. eta VII. Bikaritzetan. (%62 emakumeak)
  • 728 haur (%53 emakumeak) eta 567 gazte (%46 emakumeak)
  • 1.637 30 eta 64 urte bitarteko pertsona (%65 emakumeak)
  • 65 urtetik gorako 406 pertsona (%87 emakumeak)
  • 4.512 heldu ziren lehen aldiz Caritasera 2025ean (%15 emakumeak)
  • Guraso bakarreko familietako 702 pertsona (78% emakumeak)
  • Seme-alabak dituzten familietako 1.522 pertsona (69% emakumeak)
  • Pertsona bakarreko familietako 1.124 pertsona (54% emakumeak)
  • Bertako 928 pertsona (77% emakumeak)
  • 2.346 etorkin (57% emakumeak)
    • 764 pertsona egoera erregularrean (68% emakumeak)
    • 1557 pertsona egoera irregularrean (51% emakumeak)
724 boluntario (%75 emakumeak)
 74 proiektu

 

  • 1.566 pertsonari eman zaie bide-laguntza Harrera Integralean (%53 emakumeak)
  • 208 pertsonari eman zaie bide-laguntza Edadetuen eta Zahartzaroaren arloan (%88 emakumeak) 
  • 1.232 pertsonari eman zaie bide-laguntza Sustapen Sozial eta Pertsonalaren arloan (%67 emakumeak)
  • 618 pertsonari eman zaie bide-laguntza Familia-harremanen eta Haurtzaroaren arloan (%66 emakumeak)

Albisteak

Gure proiektuak