II. Bikaritza

Enkarterri

Alonsotegi, Güeñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Sopuerta, Galdames, Artzentales, Turtzioz, Villaverde harana, Karrantza, Lanestosa eta Kastresana

Begirada giza eskubideetan jarrita, premia handiena dutenak eta bide-laguntzen ematen dieten boluntarioak zaintzeko apustuari eusten diogu.
Edadetuen egoitzetan gehiago gaude, etxeetan, eta Zallako Asteazkenetako Kafeari eusten diogu, Eguzkilorek bide-lagundutako bi etxebizitzak, Soloan Lan Aurreko Tailerra eta Gordexolako Biozaki Laneratzeko Enpresa alde batera utzi gabe.

Caritaseko II. Bikaritzari dei egin diote udaleko eta mankomunitateko foro eta jarduera sozialetan parte hartzeko; esate baterako:

 

 

Zallako Berdintasun Foroa eta Emakumeen Jabekuntzarako Eskolan, Artzentaleseko Enkarterriko Landaguneko Emakumeen Topaketan, Balmasedako Kultura Arteko Elkarbizitzarako Planean, Balmaseda Futbol Taldeko arlo sozialaren sorreran eta Hemendik Sarietan.

Ukrainako eta Siriako zenbait familia iristean, bikaritzako proiektuen ateak ireki dira, eta sukaldaritzako, kudeaketa telematikoetako nahiz gaztelaniako oinarrizko prestakuntzarako tailer berriak jarri dira abian.

Elkarrekiko kidetzaren ikuspegitik, II. Bikaritzako ikastetxeen, pastoraleko eragileen eta parrokien eskutik ibiltzen saiatzen gara. Horretarako, sentsibilizaziorako saio irekiak egiten ditugu, eta boluntarioei eskatzen diegu elizbarrutiko ekintzan parte hartzeko.

 

 
Gure bikaritza zentroa

Euskadi plaza, 10-1 esk.

48860 Zalla

94 6670655 / 688637755

centrovicaria2@caritasbi.org

2025 Txostena

 

395 pertsonak jaso dute bide-laguntza II. Bikaritzan. (%59 emakumeak)
  • 128 haur (%47 emakumeak) eta 47 gazte (%55 emakumeak)
  • 227 30 eta 64 urte bitarteko pertsona (%61 emakumeak)
  • 65 urtetik gorako 40 pertsona (%90 emakumeak)
  • 152 heldu ziren lehen aldiz Caritasera 2025ean (%57 emakumeak)
  • Guraso bakarreko familietako 76 pertsona (71% emakumeak)
  • Seme-alabak dituzten familietako 264 pertsona (61% emakumeak)
  • Pertsona bakarreko familietako 85 pertsona (51% emakumeak)
  • Bertako 88 pertsona (72% emakumeak)
  • 301 etorkin (55% emakumeak)
    • 114 pertsona egoera erregularrean (66% emakumeak)
    • 185 pertsona egoera irregularrean (50% emakumeak)
91 boluntario (%84 emakumeak)
 23 proiektu
  • 241 pertsonari eman zaie bide-laguntza Harrera Integralean (%51 emakumeak)
  • 11 pertsonari eman zaie bide-laguntza Edadetuen eta Zahartzaroaren arloan (%91 emakumeak)
  • 102 pertsonari eman zaie bide-laguntza Sustapen Sozial eta Pertsonalaren arloan (%83 emakumeak)
  • 94 pertsonari eman zaie bide-laguntza Familia-harremanen eta Haurtzaroaren arloan (%59 emakumeak)

Albisteak

Gure proiektuak