Campaña

Kimuak zainduz eta, aldi berean, zuhaiztia babestuz. #ZainduEskutikHeldu

“Pozik ikusten dot gertuko gauzetan jarduten dozuena, kimuak zainduz eta, aldi berean, zuhaiztia babestuz”, aitortzen digu Frantzisko Aita Santuak.

“Pozik ikusten dot gertuko gauzetan jarduten dozuena, kimuak zainduz eta, aldi berean, zuhaiztia babestuz”, aitortzen digu Frantzisko Aita Santuak.

Egunerokotasunean aldaketa txiki baina esanguratsuak egin ditzakegu gure bizi eta kontsumo estiloan, pixkanaka eragin dezaketenak, legamia balira bezala, ekonomia eraldaketa.

«Bizi estiloak aldatzeak presio onuragarria egin lezake botere politikoa, ekonomikoa eta soziala dutenengan» (LS, 206).

Hartu itzazu zure bizitza sozialean, pertsonalean eta familiartekoan eguneroko keinu eta portaeretan aldaketa txikiak egiteko lagungarri gertatuko zaizkizun erabakiak.

Zaintza lantzea, hurbilekoak eta urrunekoak zaintzea, pobreziari aurre egiteko konpromisoa hartzea, gure barnetasuna eta bizitzaren zentzua zaintzea, inguratzen gaituen mundua zaintzea, zaintzea… horixe da gaur egiten dugun proposamena, zentzuaren eta alaitasunaren iturria gisa.

Txikitasunetik, egunerokotik, sakonetik sarea iruteko gonbita.

Nagusikeriatik natura zaintzera

Metaketaren gizarteak, gauzak edukitze hutsean oinarrituak, kamustu egin digu bizitzaren berezko zentzuaz ohartzeko gaitasuna, eta nagusikeriazko harreman bihurtu dugu naturarekin dugun harremana. Naturak dirudi gure premiak asetzeko soilik sortua, mugarik gabeko biltegi bat balitz bezala.

«Hazi gara pentsatuz ginela naturaren jaun eta jabe eta baimena genuela hura espoliatzeko» (Laudato Si, 2 – Frantzisko Aita Santua).

Pobrezia, berdintasun eza, gizarte bazterketa, ingurumen arazo larriak areagotzen ari dira, bizitzaren beraren iraunkortasunerako funtsezko ardatza zaintza dela ahantzi duen bizi estilo baten ondorioz.

Errotik eraldatzea: bere buruari eusteko ere gai ez den sistema ekonomiko bat

Lurraren aldarria da pobreen aldarria bera. “Ez dira bi krisi bereizi, ingurumenekoa bata eta gizartekoa bestea: gizarte eta ingurumen krisi bakar bat dago, oso konplexua” (LS 139), jatorri bera dute biek.

Ekonomia antolatzeko dugun modua zauri eta arrasto sakona uzten ari da Guztion Etxean, gure planetan, gure gizartean. Arrasto horietako batzuk larriak dira, eta litekeena da konponezinak izatea. Horiek erakusten dute, halaber, gizarte bazterketa eta berdintasunik eza bereizgarri dituen errealitate bat, zeinetan uzten ari baitzaio pertsonen eta herrien oinarrizko eskubideak bermatzeari.

Eta guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak…

“Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak”- Gn 1,31

Jainkoaren ametsa, gozamenerako eskaintzen zaigun paradisuan zehaztuta. Gizakia, zaintzaren bidez, eskutik helduta, betetasunera eraman beharreko kreazio baliotsu baten parte gisa.

Baina… ez dirudi Jainkoaren ametsa egia bihurtzen ari garenik.

Zer egin dezaket?

Izan bizi estilo xumea

  • Ohartu zure gastuez.
  • Bereizi zer den benetan behar duzuna eta zer nahi duzuna.
  • Erakutsi posible dela bizitza sinplea eta duina izatea.

Behatu errealitateari hurbiletik

  • Bizi adi eta gertatzen denaren jakitun.
  • Jarri izena bidean topatzen dituzun pertsonei.
  • Ireki bihotza, zugana jotzen duena aditzeko, artatzeko eta osatzeko.

Hartu besteekin partekatzeko denbora

  • Eskaini kalitatezko denbora familiari eta lagunei.
  • Eskertu eta partekatu zure dohainak eta ondasunak premia gehien dutenekin.
  • Partekatu zure alaitasuna, lagundu hurbilekoen mina eta tristura.

Bilatu koherentzia zure bizitza pertsonalean, hartzen dituzun erabakien bidez

  • Kontsumitu arduraz (Kidendaren moduko ekimenak babestuz).
  • Sustatu enplegu duina (soldata duina ordainduz, enpresa sozialen eta gizarteratze enpresen zerbitzuak kontratatuz).
  • Kontsumitu produktu ekologikoak (bultzatu ekoizpen ekologikoa; Biozaki, esaterako).
  • Murriztu zure energia-kontsumoa
  • Birziklatu eta berrerabili arropa (izan Koopera proiektuaren parte)

Sakondu LSH Laudato SI helburuen proposamenetan

Egin otoitz bizitzaren Jainkoari, maite baitzaitu biziki eta zaintzen samurki.