2023an, Zaindu Eskutik Heldu

2023. urtea aukera bat izan daiteke ekologia-aldaketa pertsonalerako, sozialerako eta komunitaterako. Egutegi instituzionalaren bidez, Frantzisko Aita santuak planeta zaintzeko egiten digun proposamenera hurbiltzera gonbidatzen zaitugu.

Hilero, ekintza-proposamen bat egiten da, gai hauekin konexioa duena:

 

 Laudato Si Helburuak (LSH)

 

 Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko   Egitasmoa (EEE)

Proposatutako materialek beste lurralde batzuetan garatzen ari diren elizbarrutien arteko ekimenak biltzen dituzte, hala nola Lotu Zaitez Justiziaren Alde eta Compartiendo el Viaje.

URTARRILA

“Gure etxea babesteko erronka larriak giza familia osoa elkartzea eskatzen du (…) ongi baitakigu gauzak aldatzeko modua dugula” (LS, 13)

EKINTZA-PROPOSAMENA

 

OTSAILA

“Ekosistemaren zaintzak berehalakotasunetik haratago begiratzea eskatzen du” (LS 36).

LS1H. Erantzun Lurraren aldarriari

ekintza-proposamena

MARTXOA

Ez dira bi krisi bereizi, ingurumenekoa bata eta gizartekoa bestea: gizarte eta ingurumen krisi bakar bat dago, oso konplexua (LS 139).

LS2H. Erantzun pobreen aldarriari

3.1 JB. Pobretasuna eta bazterketa sortzen dabezan egoerei aurre egin

ekintza-proposamena

APIRILA

“Bizi estiloak aldatzeak presio onuragarria egin lezake botere politikoa, ekonomikoa eta soziala dutenengan” (LS, 206).

LS3H. Praktikatu ekonomia ekologikoa

3.2 a. Bihurtze ekologikoaren ikuspuntutik konprometituko gaituen jarduera pertsonal eta komunitarioak garatu

ekintza-proposamena

 

MAIATZA

“Lurra ondare komuna da, funtsean, eta guztion onuragarri behar dute izan haren fruituek” (LS, 93)

LS3H. Praktikatu ekonomia ekologikoa

3.2 a. Bihurtze ekologikoaren ikuspuntutik konprometituko gaituen jarduera pertsonal eta komunitarioak garatu

 

ekintza-proposamena

EKAINA

“Funtsezkoa da kezka izatea ingurumenari buruz, baita gizakienganako maitasun zintzoa ere, eta gizarteko arazoei buruzko konpromiso iraunkorra (LS 91).

LS5H. Hezkuntza ekologikoa sustatu

3.1 c. Justiziaren eta eskubideen aldeko ekimenak bultzatu

ekintza-proposamena

 

 

 

UZTAILA

“Eskertu bizitzan eskaintzen dizkigun aukerak, daukagunari itsuki heldu gabe eta ez daukagunagatik tristatu gabe”. (LS, 222).

LS4H. Izan bizi estilo xumea

ekintza-proposamena

ABUZTUA

“Hazkunde neurritsua eta gutxirekin gozatzeko gaitasuna”( LS, 222 )

LS4H. Izan bizi estilo xumea

ekintza-proposamena

 

 

 

IRAILA

“Pobre abandonatu eta okerren tratatuen artean dago gure lur zapaldu eta suntsitua” (LS 2).

LS2H. Erantzun pobreen aldarriari

3.1 b. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei akonpainamendua eskainiz 

ekintza-proposamena

URRIA

“Krisi ekologiokaren larritasunak guztioi eskatzen digu onura komunean pentsatzea eta elkarrizketaren bidea egitea, pazientziaz, aszesiaz eta eskuzabaltasunaz, beti gogoan izanik errealitatea ideiaren gainetik dagoela” (LS 201)

LS7H. Elkarrekin parte hartu

3.4 b. Gizarte alkarrizketarako mobimentu, foro eta mahaietan parte hartu

ekintza-proposamena

 

AZAROA

“Gakoa ez dira ideiak, baizik eta, batik bat, mundua zaintzeko irrika elikatzeko espiritualtasunetik sortzen diren motibazioak”. (LS, 216)

LS6H. Praktikatu Espiritualtasun Ekologikoa

EKINTZA-PROPOSAMENA

ABENDUA

“Gizarte arazoei sare komunitarioen bidez erantzun behar zaie, ez banakako ondasunen metaketa hutsaren bidez. Premiazko aldaketa ekologikoa behar da (…), eta aldaketa hori orobat da eraldaketa komunitarioa ere”(LS 219)

LS2H. Erantzun probreen aldarriari

3.4 b. Gizarte alkarrizketarako mobimentu, foro eta mahaietan parte hartu

ekintza-proposamena