Otras acciones

Irekita 34. Gonbidapena

“Zaintzaren kultura bakerako bide lez. Gaur egun nagusi diran axolagabetasunaren, gaitzespenaren eta liskarren kultura desagerrarazoteko bide dan zaintzaren kultura…gure egitasmo eta ahaleginek kontuan izan behar dabez beti giza familia osoan dabezan eraginak, gaur egunerako eta geroko belaunaldientzako ondorenak aztertuz.” Bakearen munduko 54. eguna (Frantzisko Aita Santua)

Dinamika

Sarrerako eskaria: Jesus, zure irakaspenak hobeto ulertu daidazala eta zure arrastoen atzetik joateko ausardia izan daidala.

Bakarka eta taldean lantzeko:

Gogoetarako testua:

“Batzuetan, larregi nabarmentzen dana norberarena: Norbere buruaren estimua, garapena, nork bere burua aski izatea, nork bere buruari laguntzea… Eta begira, ezetz, nahiz eta eginahalak egin, bada gune bakartu bihurtzen gaituan burujabetasuna. “Ezinbestekoa da autonomo, burujabe… izatea”, dino hainbatek… Zertarako? Inor behar ez izateko? Inork zauritu ez gaizan? Nor bere kabuz moldatzeko? Beti kontrolean egoteko? Baina, ez ete da hori bakardaderako biderik zuzenena? Ezinbestekoa dogu besteengan uste osoa izatea, besteen laguntza, besteei eskatzea, ahul agertzea, zamak batera jartea eta maitasuna ikastea” .” (SJ pastoraltza).

Gogoetarako galderak:

  • Izaki osagabeak gara gainerako pertsonakaz batera ez bagara?
  • Ze zerikusi dau idazki honek zure bizitzagaz? Gogoratu aurrera egiteko besteak ezinbesteko izan dozuzan uneak.

Otoitza:

Gizadiaren Aita eta Jauna,

gizaki guztiak duintasun beraz sortu zenduzana,

isuri senide-sena gure bihotzetara.

Barriro alkartzea, alkarrizketa, zuzentasuna eta bakea amestu daiguzala.

Gizarte osasuntsuagoak eta mundu duinagoa

sortzera bultzatu gaizuz,

gose, pobretasun, indarkeria eta gerra bako mundua sortzera.

Gure bihotza lurreko herri eta herrialde guztietara

zabaldu daitela,

bakotxarengan erein zenduan

ontasuna eta edertasuna autortzeko,

batasunezko lokarriak estutzeko, guztiontzako egitasmoak,

guztiontzako itxaropenak sustatzeko.

                                        Frantzisko Aita Santua

Animazinoko film laburra