Otras acciones

2023 Abendua

“Gizarte arazoei sare komunitarioen bidez erantzun behar zaie, ez banakako ondasunen metaketa hutsaren bidez. Premiazko aldaketa ekologikoa behar da (…), eta aldaketa hori orobat da eraldaketa komunitarioa ere” (LS, 219)

Guztion onerako konpromiso-ekintza pertsonalak egin, eta komunitatean bildu, eraldaketa-gaitasuna areagotu dezaten
 

Jende askok egiten du amets justizia dagoen, sufrimendurik ez dagoen eta pertsona guztiak errespetatzen dituen mundu hobearekin. Ingurumena, gure Etxe Komuna, zaintzen duen mundua. Badakigu gauzak aldatu behar ditugula, gure jarrera pertsonala garrantzitsua da, baina taldearen jarrera ere bai. Gure familia eta lagunak bultzatu eta konbentzitu behar ditugu, natura zaintzen lagun dezaten eta pertsona pobreenei lagun diezaieten. Batasunak indarra egiten du.

Ingurumen-arazoak konpontzeko, elkarrekin egin behar dugu lan. Guztion ongia garrantzitsua den mundu bat sortzea lortzen badugu, zoriontsuago izatea lortuko dugu. Espazio publikoak zaindu behar ditugu: kaleak, plazak, parkeak, lorategiak… elkartasuna “komunitate terminoetan pentsatzea” baita. Premiazkoa da giza familia bakar baten kontzientzia indartzea.

Zoriontasuna eta ongizate globala lortzeko, arazoak batera konpondu behar ditugu, egoera ahulenean dagoen jendea sartuz. Konpromisoa elkartasunerako deia da; horrek esan nahi du lehenik pertsona txiroenak jarri behar direla. Hasi familiarekin, zure eskola- edo lan-ingurunearekin, zure inguruko pertsonekin. Animatu eta pentsatu nola lagundu hobekuntzan, ingurumenaren zainketan eta pertsona babesgabeenen ongizatean. Konpromiso bat markatuko dugu, asmo komun bat. Ez gelditu geldirik, ekiteko garaia da!

Zer egin dezakezu (edo egiteari utzi)?

  • Identifika ezazu zure lurraldean Caritaseko sare solidarioa. Bertan parte har dezakezu antolatzen diren ekintzak sustatuz edo horietan parte hartuz. Sare horretatik hurbil egoteak zure inguruko pobreziaren errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera emango dizu, eta pobreziaren arrazoiei aurre egiteko ekintza-proposamenak izango dituzu. Zainketa-sare horietan ere parte har dezakezu eta interesa duten pertsonen artean zabaldu.