Otras acciones

2023 Urtarrila

“Gure etxea babesteko erronka larriak giza familia osoa elkartzea eskatzen du (…) ongi baitakigu gauzak aldatzeko modua dugula” LS 13

 

Laudato Si helburuak krisi ekologikoari erantzuna emateko gonbita dira. Haiengana hurbiltzea ardura-ekintza sakona da, eta kairós une honetan egin dezakezu. Inoiz baino beharrezkoagoa da etxe komuna zaintzearen alde jardutea.

Zer egin dezakezu (edo egiteari utzi)?

  • Ezagutu gure ekintzak gidatzen dituzten Laudato Si helburuak. Gainerakoekin eta gure etxe komunarekin dugun harremana berriro definitu eta berreraikitzen dute. Haren ikuspegi holistikoak  sistema sozioekonomiko guztien planeten mugak eta krisi ekologikoaren giza sustraiak kontuan hartzen ditu. Helburu horiek iraultza espiritual eta kulturalari deitzen diote, ekologia integrala lortzeko. Iturria: Laudato Si Ekintza Plataforma

LS1H:

LURRAREN ALDARRIARI ERANTZUTEA

Lurraren aldarriari erantzutea guztion etxea guztion onura bilatuz babesteko deia da, eta, aldi berean, krisi klimatikoari, dibertsitate galerari eta iraunkortasun ekologikoari berdintasuna oinarri harturik aurre egitekoa. Arlo honetan, ekintza egokiak dira, adibidez, energia berriztagarrien eta energia nahikotasunaren aldeko neurriak, karbonoaren neutraltasuna lortzeko, biodibertsitatea babesteko, nekazaritza iraunkorra sustatzeko eta guztiok edateko ura dugula bermatzeko.

LS2H:

POBREEN ALDARRIARI ERANTZUTEA

Pobreen aldarriari erantzutea eko-justizia sustatzeko deia da; izan ere, badakigu giza bizitza defendatzera behartuta gaudela, hasi asmamenetik eta heriotzaraino, eta Lurreko bizimodu guztiak defendatzera. Ekintzen artean, elkartasuna sustatzeko proiektuak sar litezke, talde ahulenei arreta berezia eskainiz, hala nola indigenen komunitateei, errefuxiatuei, migratzaileei eta arrisku-egoeran dauden haurrei, gizarte-sistemen eta gizarte-zerbitzuen programen azterketa eta hobekuntza.

LS3H:

EKONOMIA EKOLOGIKOA

 

Ekonomia Ekologikoak ekonomia gizartearen azpisistema bat dela onartzen du, eta, era berean, biosferan integratuta dagoela, gure etxe komunean. Besteak beste, ekintza hauek egin daitezke: ekoizpen eta kontsumo iraunkorrak, inbertsio etikoak, erregai fosilen eta planetarentzat eta pertsonentzat kaltegarria den beste edozein jardueren desinbertsioa; ekonomia zirkularrei laguntzea, laguntza-lanaren lehentasuna eta langileen duintasunaren babesa.

LS4H:

BIZI ESTILO IRAUNKORRAK IZATEA

 

Bizi estilo iraunkorrak izateko, nahikotasuna eta baliabideen eta energiaren erabilera neurritsua sustatu behar dira. Besteak beste, ekintza hauek egin daitezke: hondakinak murriztea eta birziklatzea, elikadura-ohitura iraunkorrak hartzea (dieta begetalaagoa aukeratzea eta haragi-kontsumoa murriztea), garraio publikoa gehiago erabiltzea, mugikortasun aktiboa (oinez ibiltzea, bizikletaz joatea) eta erabilera bakarreko artikuluak (plastikoa, etab.) saihestea.

LS5H:

HEZKUNTZA EKOLOGIKOA

 

Ekologia integralaren espirituan curriculumaren eta erakundeen erreforma birpentsatu eta birdiseinatzean datza Hezkuntza Ekologikoa, kontzientzia ekologikoa sustatzeko eta ekintza eraldatzaileak gauzatzeko. Ekintzek guztientzako hezkuntzarako bidezko sarbidea bermatzea eta giza eskubideak sustatzea barne har lezakete, Laudato Si’-ren gaiak sustatuz komunitatean, lidergo ekologikoa bultzatuz (ikasleak, irakasleak) eta leheneratze ekologikoko jarduerak bultzatuz.

LS6H:

ESPIRITUALTASUN EKOLOGIKOA

 

Espiritualtasun ekologikoa bihurtze ekologiko sakon batean du jatorria, eta “Jainkoa gauza guztietan topatzen laguntzen” digu, sorkuntzaren edertasunean dela, gaixoen hasperenean eta atsekabetuen deitorean dela, jakitun baikara espirituaren bizitza munduko errealitateekin lotuta dagoela. Ekintzek liturgia-ospakizunen sustapena ere izan dezakete, sormenean, katekesi ekologikoen garapenean, erretiroetan eta prestakuntza-programetan eta abarretan oinarritua.

LS7H:

AHALEGIN KOMUNITARIOA ETA PARTE-HARTZE AKTIBOA

Komunitatearen erresilientziak eta ahalduntzeak konpromiso komunitarioaren eta parte-hartzearen bide sidonala irekitzen dute maila askotan. Ekintzek defentsaren sustapena eta herri-kanpainen garapena barne har lezakete, tokiko komunitateetan eta auzoetako ekosistemetan errotzea eta kide izatea sustatuz.

 

  • Entzun Francisco Aita Santuaren Sorkuntzaren Zainketari buruzko mezuak. Munduaren egoerari buruzko bere hitzak adierazgarriak dira, zer gertatzen ari den hobeto ulertzen lagunduko dizute, bai eta pertsona guztientzako mundu hobea eta bidezkoagoa lortzen nola lagun dezakegun ulertzen ere. Hasteko, “Sorkuntzarekiko errespetua” bideoa ikus dezakezu.