Gaztelania | Euskera

‘HAINBAT JOLASA’ SALGAI

Caritas Bizkaiak eta Familia Orientaziorako ‘Lagungo’ zentroak elkarrekin lan egin dugu HAINBAT jolas hezitzailea sortzeko. Elizbarrutiko erakunde bien artean “amets txiki hau” partekatu eta landu dugu. Izan ere, gure egitekoa bide-laguntza ematea baino gehiago da. “Kalitatezko harremanak, topaketarako eremuak eta afektuzko komunikazioak sustatu nahi ditugu”.

Badakigu jolasa funtsezkoa dela haurren garapenerako, eta uste dugu proposamen hau paregabea dela ezagutzarako, gaitasun sozialak hobetzeko eta balioetan hezteko.

Jolasak erronka batzuk planteatu ditu “geure baitara biltzeko eta bizitzaren balioak eta zentzua partekatzeko”. HAINBAT jolasa balio sozialak ezagutzeko baliagarria da, horrela, txikienek mundua hobeto ezagutuko dute, adierazpen eta emozioen kudeaketa hobetuko dute eta zein mundu eraiki nahi duten ulertuko dute.

Gainera, taldean ondo pasatzeko aukera ematen du. Behatutako errealitatean oinarrituta, eguneroko emozioak azaleratu ahal izango dira.

Bertsio fisiko zein birtualean erabil daiteke. www.hainbatjolasa.org.

Nola lortu jokoa euskarri fisikoan?

HAINBAT jolasa opari ederra izan daiteke familientzat, ikastetxeetan erabiltzeko, lagun-taldeetan, eta abar. 10 euroko prezioan eros daiteke, Lagungo zentroaren egoitzan zein Caritas Bizkaiarenean. Lagungo: Sabino Arana kalea 37, 48013 Bilbo. Caritas Bizkaia: Erribera kalea 8, 48005 Bilbo. Gainera, beste erakunde laguntzaile batzuek ere salgai izango dute, hala nola Kidendak (Epaltzaren Alarguna 6), Koopera Storek (Fernandez del Campo kaleko 16an, eta Alde Zaharrean, Dendarikaleko 27an, biak Bilbon) eta Jakinbidek (Ledesma kalea 6).

 

Bildutakoari esker, babesgabetasun egoeran dauden haur eta familiei laguntza emateko proiektuak garatzen jarraitu ahal izango dugu. Proiektu horietan, HAINBAT jokoaren antzeko dinamikak funtsezkoak dira.

Formatu digitala: Hainbatjolasa.org

HAINBAT jolasak bertsio digitala ere badauka (hainbatjolasa.org). Bertsio fisikoaren osagarria da, erraz sartzeko modukoa, eta doakoa.

Hainbatjolasa.org bidezko online bertsioarekin eguneratzeak egin daitezke, eta parte-hartzeen arteko interakzioa ere posible da. Zure istorio propioak, marrazkiak, irudiak, proposamenak eta abar igo ditzakezu, eta beste pertsona batzuen proposamenak ikusi.

Hainbatjolasa.org eremuaren bidez, jolas digitalaren erabiltzaileek proiektu solidario honetan parte hartu dezakete, dohaintza bat eginez. Bildutakoarekin, babesgabetasun egoeran dauden haurrei laguntza emateko proiektuak mantendu ahal izango dira.

 

BIDEO NOLA JOKATU.

www.hainbatjolasa.org

 

Leave A Comment