Noticia25/04/2024

Haurren aurkako indarkeria; errealitate horri arreta jarri behar diogu

Genero arrakala estruktural eta iraunkorrak bultzatuta, Caritas Bizkaiak haurren eta nerabeen aurkako indarkeriaren errealitatea ikusarazi eta salatu du, Haurren Tratu Txarren aurkako Eguna dela eta. Caritas Bizkaiak 500 haur baino gehiagori eta haien familiei laguntzen die gaur egun.

Haurren aurkako indarkeria aitortu nahi genukeena baino ohikoagoa eta hurbilagoa da. Izan ere, errealitate konplexua eta faktore anitzekoa da, eta gizarte-eragile guztien beharra du aurre egin ahal izateko

Haur eta nerabeei eta, bereziki, desabantaila- eta kalteberatasun-egoeran daudenei zuzendutako indarkerien prebentzioa eta babesa ezinbestekoa da, eta herritar guztiek, gizarte-erakundeek, profesionalek eta administrazio publikoek partekatzen duten erantzukizuna da.

Caritas Bizkaiatik bidelagun ditugun haur eta nerabeek parte hartzen duten espazioak seguruak eta babesleak direla bermatzeko bidean gaude. Parte hartzen duten guneetan beren eskubideak zaintzea, entzutea, beren nortasuna eta iritzia indartzea eta Tratu Oneko esperientziak errazteko espazio bat sortzea. Hori guztia haurren eta haien familien gizarteratzea eta ongizate integrala sustatzeko helburuarekin.