2026-2027 ikasturte pastoralaren hasierako kanpaina

Ikasturte osoan zehar «Alkartuta» izango dugu lelo, gure VI. Elizbarrutiko Ebanjelizatze Planari argia ematen dioten Jesusen hitzetan oinarritua: «Zuek ere lekuko izango zarete, nirekin zaudetelako» (Jn 15,27).
Gure kristau-elkarteetan aurkitzen dugu Alkartuta hitzaren zentzua. Herri bat gara, non bokazio bakoitzak bere ekarpena egiten duen eta karisma bakoitzak bere aberastasuna eskaintzen duen. Bizkaiko Eliza eraikitzen ari gara belaunaldien arteko harremanen bidez, hemen jaiotakoen eta munduko hainbat lekutatik etorritako pertsonen artean. Horrela ematen dugu Elizaren unibertsaltasunaren lekukotasuna! Historia bakoitza, kultura bakoitza eta bokazio bakoitza dohaina dira, Ebanjelioaren poza iragartzera deitutako komunitatearen zerbitzura.
Sinets dezagun! Aniztasun hori Jainkoaren oparia da! Gonbidapen honekin batera doan kartelak argi bererantz doazen pertsona desberdinak erakusten ditu. Elizaren aurpegia adierazten du: batasunak ez ditu desberdintasunak berdintzen, baizik eta integratu eta harmonizatu egiten ditu. Irudi inspiratzailea da ikasturtean zehar egingo dugun bide sinodalerako.
Alkartuta komunitatean ibiltzera gonbidatzen gaitu. Alkartuta inor ez dela soberan gogorarazten digu. Alkartuta elkar entzutera bultzatzen gaitu, jaso ditugun dohainak partekatzeko eta misioaren zerbitzura jartzeko. Alkartuta gure begirada goratzera gonbidatzen gaitu.





