Campaña

Venezuela Larrialdi Kanpaina

Zure laguntza funtsezkoa da lurrikarak kaltetutako pertsonei laguntzeko

Dohaintzan eman

Venezuelako lurrikarak

2026ko ekainaren 24an izandako lurrikaren ondoren, kaltetutako biztanleei laguntzeko gure erantzun humanitarioa aktibatu dugu. Herrialdean dugun presentzia iraunkorrari esker, larrialdiaren lehen orduetatik bertatik jardun ahal izan genuen, eta gure esku-hartzea etengabe egokitzen ari gara sortzen eta aldatzen doazen beharrei erantzuteko.

Gure erantzuna Venezuela osoko sare zabal batean oinarritzen da: 37 elizbarrutiko Cáritas, 600 baino gehiago diren parrokia-mailako Caritas eta milaka boluntario daude lurralde osoan zehar. Presentzia horri esker, egoeraren balorazio azkarrak egin, lehentasunak identifikatu eta kaltetutako komunitate bakoitzari hurbileko, koordinatutako eta bere beharretara egokitutako erantzuna eskaini ahal diogu.

Tokiko Elizarekin, komunitateekin eta Caritasen nazioarteko sarearekin koordinatuta lan egiten dugu, beharrizanetan oinarritutako arreta bermatzeko eta larrialdiaren fase guztietan pertsonei laguntza eta gertuko bidelaguntza eskaintzeko.

Lurralde osoan dugun presentzia zabalari esker, erantzun humanitario eraginkorra, koordinatua eta pertsona ahulenengan arreta jartzen duena eskaini dezakegu.

Erantzuna zenbakitan

Gure esku-hartzearen datu nagusiak.

130.000 pertsona artatu ditugu lurrikararen biharamunetik bertatik.

16.755 kits de alimentos

11.902 kits de higiene

108.255 sendagai-kit eta ospitale zein osasun-zentroetarako material banatu dira.

8.110 boluntario mobilizatu dira erantzun humanitarioan.

Gure ekintza berehalako larrialditik harago doa

Gure erantzuna larrialdiaren bilakaerara egokitzen da, kaltetutako pertsonei susperraldi- eta berreraikuntza-prozesuan laguntzen jarraitzeko.

Caritasen Nazioarteko Sarearekin elkarlanean, joan den irailaren 1ean epe ertaineko susperraldi-programa (18 hilabetekoa) abiatu zen. Programa horren helburuak dira kaltetutako etxebizitzak konpontzea, familien jarduera ekonomikoa berraktibatzea eta kalteak jasan dituzten pertsonen babes soziala indartzea, elikadura- eta osasun-arloan oraindik ere dauden premiazko beharrei erantzuten jarraituz.

Programa honek gutxi gorabehera 66.000 pertsona artatuko ditu La Guaira, Distrito Capital, Miranda, Carabobo, Yaracuy, Aragua eta Falcón estatuetan.

Caritas Bizkaiaren ekarpena larrialdi honi erantzuteko 58.000 eurokoa da, Cáritasen Konfederazioak bideratutako guztizko 1,3 milioi euroko laguntzaren barruan

Esku-hartzearen lehentasunak

Gure erantzun humanitarioa larrialdiaren bilakaerara egokitzen da, eta lehentasuna ematen die tokian bertan identifikatutako beharrei.

  • Elikadura-segurtasuna: elikagaietarako etengabeko sarbidea bermatzea, eta 5 urtetik beherako haurren, haurdun dauden emakumeen eta edoskitze-aldian daudenen desnutrizio akutua detektatu eta tratatzea.
  • Agua, saneamiento y mejorar el acceso a agua segura. Ura, saneamendua eta ur seguruaren eskuragarritasuna hobetzea
  • Kaltetutako familien bizigarritasun-baldintzak hobetzea: etxebizitzetan oinarrizko konponketak eginez.
  • Babesa: zaurgarrienak diren pertsonak babestea eta genero-indarkeria prebenitzea.
  • Arreta psikosoziala eta laguntza espirituala eskaintzea.
  • Bizimoduak berreskuratzea eta komunitateen erresilientzia indartzea, bereziki diru-sarrerak, lan-tresnak, ekoizpen-baliabideak edo negozio txikiak galdu dituzten etxeen kasuan.

zure dohaintza gure banku‑kontuetan edo Bizum bidez egin dezakezu

FIARE Banca Ética ES52 1550 0001 20 0002699726 

BBK-Kutxabank ES17 2095 4408 51 3830633699

Laboral Kutxa ES59 3035 0134 45 1341043873

La Caixa ES97 2100 8686 80 0200004806

BBVA ES92 0182 1290 34 0201518634 

Bizum 11495