Noticia30/03/2022

Argi ibili! Santutxun suspertu da

2015ean zurrumurruen aurkako Argi Ibili estrategia sartu genuen zeharkako ardatz gisa gure bide-laguntzan, Santutxu Pastoral Barrutian garatzen diren proiektu guztietan.

Estrategiaren helburua hurrengo hau da: Caritas, kristau-komunitatea eta, oro har, gizartea biztanleria migratzaileari buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak desagertzeko erronka batean konprometitzea. Oso urte biziak izan ziren jardunean, eta oso aberatsak kontzientziazioan. Caritasen proiektu guztietan sentsibilizazioa egin zen, inguruko ikastetxeetan, komunitateetan, katekesian, Ondoren gazte pastoraltzarako taldean. Gizarte Etxea hainbat jardueratarako erabili zen, hitzaldi baterako eta azalpen erakusketa baterako.

Orain, pandemiaren ondoren, estrategia hori suspertzeko pausoak ematen ari gara. Hainbat bilera izan ditugu, eta otsailean eta martxoan sentsibilizazioa egin dugu Caritasek Pastoral Barrutian garatzen dituen proiektu guztietan.

Estrategiaren dinamika:

  • Sentsibilizazioa: boluntario berriei estrategia ezagutaraztea, eta artatzen ditugun migratzaileei buruzko aurreiritziak desmuntatzeko orduan zer-nolako garrantzia duen aintzat hartzea.
  • Jagoleak: estrategia dinamizatuko duen talde motor bat suspertzea eta birsortzea.
  • Ekintza esanguratsuak.
  • Elkarbizitzaren sustapena, komunitate harreragilearen ikuspegitik.