Acción social

AUZOBIZI – Laguntza komunitarioko sarea

Zertan datza proiektua?

Laguntza komunitarioko proiektu hau kalean dauden gazte atzerritarrei akonpainamendua eskaintzeko Caritas Bizkaiaren Auzobizi programaren barnean kokatzen da.

Otxarkoagako prestakuntza zentroarekin lankidetzan eta Komunitate Hartzaileen elizbarrutiko estrategiaren barnean lerrokatuta, gizarteratzeko ibilbide aurreratuetan dauden gazteak komunitatean murgiltzea du xede bizitegi erako irtenbide egokituak eta komunitatearen ingurunean hurbiltasunezko erreferentzia positibo eta egonkorrak bultzatuz.

 

Nori dago zuzendua proiektua? 

Prestakuntza eta enplegagarritasun prozesuetan dauden 18-25 urte bitarteko atzerritar gazteei dago zuzendua, egoera arriskutsu eta zaurgarrian daudenak, alojamendu duin bat eskuratzeko zailtasunekin eta ingurune seguru eta abagune-emailerik gabe.

 

Zein da proiektuaren xedea? 

Gizarteratzeko prozesuan dauden pertsona gazteak komunitatean murgildu eta gizartean sustraitzea bultzatzea.

Diziplina anitzeko profesionalen talde baten eta boluntario sare baten partaidetza eta babesa du Bilboko Elizbarrutiko Komunitate Hartzaileen estrategiaren barnean. Gizatalde horren asmoa helduarorako eta gure Lurraldeko auzo eta herrietako komunitateen barneko partaidetza aktiborako trantsizioan zubi eta euskarri izatea da.

 

Non burutzen da? 

Bizitegi erako etxebizitza eta irtenbide sarearen bidez garatzen da Bizkaiko hainbat udalerritan.