Acción social

Haurrentzako udalekuak

Zertan datza proiektua? 

Haurrentzako udalekuen helburua da familiei eta adin txikikoei laguntza ematea, ikasturtea amaitu eta gero ere bai. Bilatzen dute astialdi osasuntsua eta aisialdi hezitzailea eskaintzea, ikasturtean zehar landutako jokamolde eta dinamikak indartzeko.

Honako hauek egiten dira:

  • Hiri udalekuak: adin txikikoek astialdi eta aisialdiko jarduerak eta eskulanak egiten dituzte, harremanak eta jokamoldeak lantzen dituzte… Lanegunetako goizetan elkartzen dira.
  • Landa udalekuak: 5 edo 7 eguneko txandetan egiten dira. Adin txikikoek eguna ematen dute lanean, astialdi eta aisialdiko jarduerak egiten, bizikidetza eta harreman- eta jokamolde-gaitasunak lantzen, eta osasun- eta elikadura-ohiturak ikasten.

Nori zuzenduta dago proiektua? 

Caritasen edozein proiektutan parte hartzen duten haurrentzat eta nerabezaroaurrean daudenentzat.

Zein da proiektuaren helburua? 

Haurrentzako udalekuek honako helburu hauek dituzte:

  • Jarraipena ematea familiekin urtean zehar egindako lanari.
  • Astialdi osasuntsu eta aisialdi hezitzailerako eremuak eskaintzea.
  • Hala badagokio, familia eta lana bateratzeko erraztasunak ematea proiektuetan parte hartzen duten familiei.
  • Gure parekoekin bizikidetza osasuntsua izateko guneak eskaintzen ditugu.