Campaña

Inor Ez Etxerik Gabe

Santiago Bidea. Luzea da eta oztopoz beterik dago

Inoz Ez Etxerik Gabe 2024 kanpainan bidean jarri nahi dugu arreta, bizitzan zehar denok egiten dugun bide horretan, eta elkarrekin topo egiteko aukeran. Elkarrekin suertatze hori bide horren parte da, eta prozesu horrek gerturatzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematea gustatuko litzaiguke, pobreziaegoeran edota etxerik gabe dauden pertsonek nor diren, zer bizi duten, zer bilatzen duten eta zer espero duten lehen pertsonan azaltzeko aukera izan dezaten. Bizitza prozesu bat da, mingarria maiz, egoera eta etapa desberdinetatik igarotzea eskatzen digun bidea, eta elkarrekin itxaropen-bidea bihurtzeko aukera dugu.

Etxerik gabeko pertsonen bidea luzea da eta oztopoz beterik dago. Bakardadearen eta ulertze-ezaren arrasto ugari uzten doaz, eta porrot egin duten bizitza-istorioen pisua bizkarrean, min eta etsipenez josiak. Zailtasun franko dituzte etxebizitza bat eskuratzeko, enplegu bat lortzeko edo, besterik gabe, gizarte gisa sarritan baztertzen ditugun ikusezintasunetik ateratzeko. Askotarikoak dira egoera horretara bultzatu dituzten egoerak, eta ez ditugu pertsona hauek epaitu nahi.

Zer egin dezaket nik?

  • Jarri bestearen lekuan.
  • Bide-laguntza jasotzen duten pertsonak zaintzeko espazioak.
  • Aurkezten zaigun aukera: eredu aldaketa.
  • Zainketen gizarterantz aurrera egitea.
  • Errespetuz eta hurbiltasunez bazterketa-harremanez interesatzea.
  • Elkarte- eta komunitate-errealitatera hurbiltzea, laguntza- eta partaidetza-ekimenekin bat eginez.
  • Etxegabetasunaren inguruko eztabaida-, gogoeta- eta ekintza-espazioak bultzatzea, errealitate hori agerian uzten dutenak.

Ezagutu gehiago kanpainari buruz eta materialetan dituen proposamenei buruz.

 

 

 

#InorEzEtxerikGabe