Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

SAMURTASUNERAKO ESPIRITUALTASUNA

SAMURTASUNERAKO ESPIRITUALTASUNA: DOAKOTASUNAREN ETAPAN ZEHAR BIDEA EGINEZ

Martxoaren 10ean, larunbata, VI bikaritzako 52 pertsona bildu ziren Areetan eta beste 24 pertsona Sestaon, Amor Misericordioso ikastetxean, DOAKOTASUNAREN etapa egiteko, samurtasunaren espiritualtasunerako bidean.

“Zure ahalegina, denon atsegina” leloa izaten ari da azken kanpainen hari eroalea eta, horren bidez, pertsona pobretuenen aldeko ekintza sendotzeko deia egiten zaigu. Gure konpromisoaren bidez mundu hobea lortu behar dugu, maila eta dimentsio guztietan. Konpromisoaz hitz egitea doakotasunaz hitz egitea da.

Larunbat honetan, film baten zatiaren eta bizi esperientzia baten bidez, doakotasunaren esperientziara gerturatu gara, keinuak, hitzak, jarrerak eta abar deskubritzeko. Horietan guztietan aurkitzen dugu islatuta doakotasuna. Marcosen 14, 3-9 testuarekin beste aurrerapauso bat eman dugu, Jesusen bizitza gidatu duen “logikarekin” bat egiten saiatzeko; maitasunetik sortzen den logika, kalkulu eta neurriak alde batera uzten dituen logika. Hausnarketa eta otoitzerako tarte bat hartuta, denon artean partekatu eta kontrastatzeko aukera izan dugu.

Topaketa amaitzeko, jaso duguna azaltzen saiatu gara eta honakoak adierazi ditugu: Esker ona, daukaguna baloratzeko beharra, keinu txikiei arreta jartzea, pertseberantzia, pertsonak oinarri hartzea, inplikazioa, boluntariotza…

Horrela, gure konpromisoa behar duten eremuetara indar handiagoz itzuliko gara, balioa ematen diogun hori galtzeko beldurra gainditzeko (denbora, irudi ona, errekonozimendua, baliabideak…); erreserba, ardura eta aurreikuspenen logikatik apur bat irten.

 

Leave A Comment