KANPAINAK
Erdu Te invito Kanpaina
Elkar zaintzen duten familiak
Kanpaina honetan, nabarmendu nahi dugu zein garrantzitsua den familia gure harreman, lotura eta zaintzarako. Familia funtsezkoa da, eta hala ikusi dugu krisi sasoi honetan. Familiak handitu egin dira, jendea gertu egon baita auzoko jendeari laguntzeko: nagusiei, desgaitasunen bat dutenei, lanera joan beharra izan dutenei,
Jesusek jendea maitatu eta zaintzera animatzen gaitu; baina ez soilik senide eta lagunak. Ezagutzen ez ditugunak ere zaindu behar ditugu. Izan ere, “Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue?” (Lucas 6:32).
Aurten Gabonak egoera zail eta gogor baten erdian helduko zaizkigu. Pandemia hau biktima asko uzten ari da, zentzu guztietan, baina guk itxaropenez hartu nahi dugu sasoi hau, betiko moduan, datorren urteak dakarren ziurgabetasunari aurre egiteko. Aurten distantzia mantentzeko eskatzen ari dira, ez elkartzeko, beste pertsona batzuekin ospakizunik ez egiteko, musurik ez emateko… beraz, inoiz baino kontzienteago izan behar dugu daukagunaz, eta eskerrak eman: Bizitza, alaitasuna eta itxaropena partekatu. Argia izan behar dugu, eta familia moduan aurrera egin, Jainkoaren ondoan.
Kartela: JPG
Kartela: PDF
Zuzendariaren Gutuna: PDF
Triptikoa: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Erretirorako materiala: PDF
Helduentzako materiala: IREKITA
Gazteentzako materiala: PDF
Haurrentzako materiala: PDF
Zorion-bideoa: MP4
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
CaixaBank: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Lagundu nahi duzu? Sakatu hemen eta informatu
ALDEZ AURREKO KANPAINAK
Eta zuk zer diozu? ESAN NAHIKOA DELA! INOR EZ ETXERIK GABE
Etxerik Gabeko pertsonen kanpaina
Urriaren 25ean, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina ikusarazi nahi dugu. Leloa: Eta zuk, zer diozu? Esan nahikoa dela!, INOR EZ ETXERIK GABE. Aurten, 2020ko kanpainaren ardatz nagusi gisa, nabarmendu nahi dugu etxebizitza giza eskubidea dela, pertsona guztion duintasuna mantentzeko beharrezkoa. COVID19ak eragindako mundu mailako pandemiaren ondoriozko zirkunstantziek egoera berri batean kokatu gaituzte. Gizakiok uste baino hauskorragoak garela ohartu gara, eta aurretik daukaguna ziurgabetasunez betetako bidea da.
Etxebizitzarako eskubidea gainerako Giza Eskubideekin erlazionatua dago, eta duintasun osoz bizi ahal izateko beharrezkoa da.
Kanpainaren helburu espezifikoak:
- Gu geu eta gizarte osoa SENTSIBILIZATZEA etxerik gabeko pertsonen errealitatearen inguruan: Administrazioak, gazteak, helduak, langileak… Duintasun eta giza eskubideetan oinarritutako begirada bat behar dugu. Mugitu beharra daukagu, eta gure barruan ere zerbait mugitu behar da.
- Egungo eredu sozioekonomikoa SALATU eta zalantzan jartzea, bazterkeria sortzen baitu, eta babesgabetasun eta bazterkeria egoeran dauden pertsona horiengan dauka eragin handiena: etxerik gabeko pertsonengan, hain zuzen ere.
- ANIMAZIO, SENTSIBILIZAZIO eta SALAKETARAKO tresnak ematea ikastetxeei, elkarteei, parrokiei, komunitateei, taldeei eta sareei… etxerik gabeko pertsonen errealitatearen inguruan lan egin ahal izateko. Kanpaina honek zerbaiten hazia izan nahi du. Gizartea mugiarazi nahi dugu, eta administrazioen aurrean ere politikoki eragin nahi dugu.
Aurten, Etxerik gabeko pertsonen kanpaina Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Astearen barruan kokatu da. Eguna bera urriaren 17a da. Kolektibo babesgabeenen inguruko ekintzak eta jarduerak egingo dira aste honetan. Animatu eta parte hartu:
URRIAK 16
Gizarte babeserako sistema sendo baten alde, gizarte indartsuagoa izateko.
MANIFESTAZIOA
Moyua plaza
Ordua: 11:00
Musukoa derrigorrezkoa da.
URRIAK 19
Giza eskubideei buruzko baliabide pedagogikoen II. Azoka. Pertsona ikusezinak, eskubide difuminatuak.
MAHAI-INGURUA: Etxerik gabeko pertsonak.
Ordua: 18:00.
Online. Izena emateko: www.eskurazentroa.eus
URRIAK 22
Caritas Bizkaiak BESTEBI plataforman parte hartzen du. Horren bidez antolatuko da etxerik gabeko pertsonen aldeko saio hau:
“MENSAJES CONTRA EL SINHOGARISMO» BIDEOAREN AURKEZPENA ETA PRENTSAURREKOA.
Areatza, Tinglados 1, Bilbo.
Ordua: 11:00
URRIAK 25
Etxerik gabeko pertsonen kanpaina. Etxerik gabeko pertsonen errealitatea ezagutu eta horren inguruan sentsibilizatzeko materialak erantsi dira.
Animatu eta parte hartu sentsibilizazio, salaketa eta mobilizaziorako ekintza hauetan. Aktiba zaitez!
Eta zuk zer diozu?
ESAN NAHIKOA DELA!, INOR EZ ETXERIK GABE
Kartela: JPG
Diptikoa: PDF
Liburuzka: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Helduentzako Materiala gaztelaniaz: PDF
Gazteentzako Materiala gaztelaniaz: PDF
Haurrentzako Materiala gaztelaniaz: PDF
Bideo: MP4
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Erdu Te invito
“Alkartasuna beti zabalik”. Lelo horren bidez, Caritas Bizkaiak aurrerapauso bat eman zuen, eta osasun eta gizarte krisi larri honi adorez aurre egin zion. Egoera ustekabekoa izan da, ziurgabetasuna eta sufrimendua sortu ditu, baina eskuzabaltasuna ere aktibatu du, eta jendearen zerbitzura jarri gara: Bakarrik dauden pertsonak, baliabiderik gabeko familiak, etxerik ez dutenak, babesa behar duten adingabeak… gainera, asko ikasi dugu, eta asko daukagu eskertzeko.
Jendearen erantzuna izugarria izan da. Jainkoari eskerrak eman, eta beren prestasuna azaldu duten milaka pertsonei aitortza bat eskaintzeko unea da. Gure kristau komunitateetako pertsona askok argi izan dute gure egitekoa pertsona babesgabeenen ondoan egotea eta laguntza ematea dela.
Kanpainaren kartelean Frantzisko Aita Santuaren esaldi bat nabarmendu dugu:
“Pertsona saiatuak behar ditugu, zailtasunei aurre egin eta besteen zerbitzura jarriko diren pertsonak”.
Hori da gure erronka nagusia. Betiko moduan, hori betetzera gonbidatu nahi zaitugu. Martxan jartzeko ordua da.
Kartela: JPG
Kartela: PDF
Oinarriak: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Bideoa: MP4
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
ALKARTASUNA BETI ZABALIK
Cáritaseko oraingo kanpaina instituzionala, COVID-19.ak eragin duen ezohiko egoera kontutan hartuta, “Alkartasuna beti zabalik” leloa hartu du. Cáritasek, etxean geratzeko eta kontu handiz jokatzeko garaia dela gogorarazten du, baita gure balore solidarioak gauzatzeko ere bai, bereziki gure inguruan ahultasun egoeran dauden pertsonei laguntzen jarraitzekoa ere.
Egoera oso larri, ezezagun eta ondorio aurreikusezinak dituen egoera bati aurre egiten ari gara. Egungo unea aukera bat da ahaleginak areagotzeko, aliantzak sortzeko, sarean lan egiteko eta ongizate kolektiboaren eta pertsonalaren aldeko erantzukizun soziala eta kolektiboa bultzatzeko
Konbentzimendu horretatik abiatuta, neurri multzo zabal bat aktibatu dugu eta zure laguntza behar dugu. Martxan jarritako neurritariko bat da egungo «Elkartasuna beti zabalik» kanpaina abiaraztea eta larrialdiko funts ekonomiko bat sortzea. Diru kopuru hori jasotako dohainekin ornitzen joango gara. Horrela, une honetan eta hurrengo hilabeteetan larrialdiko jarduerak indartu ahal izango ditugu; izan ere, ikusten hari garen moduan, berriz, pertsona ahulenek sufrituko dituzte ondoriorik gogorrenak: beren oinarrizko beharrizanetan, etxebizitzen mantenduan (alokairuak, hornidurak …), enplegua lortzean, eta abar.
Bizkaiko Caritasek bere konpromisoa indartu nahi du, eta bere jarduera kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzera bideratu du. ERDU TE INVITO
Zurekin bagara. #alkartasunabetizabalik
www.alkartasunabetizabalik.eus
Kartela JPG
Zuzendariaren Gutuna PDF
Elkarlanean Aritzera Gonbidapenak PDF
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 25
Erdu Te invito
Caritas kristau komunitatearen konpromisoaren adierazlea da. Pertsona askori laguntza ematen ari gara, beren erabateko garapena bilatuz. Bide honetan argi dago enplegua funtsezkoa dela autonomia garatzeko, baina edozein enpleguk ez du balio. Baldintza duinen arabera eta lan-eremu egoki batean garatzen den enpleguaz ari gara.
Kanpainaren kartelean gure enpresa ereduak daude adierazita. Horiei babesa emateko eskatu nahi dizugu, ekonomia sozial eta solidarioa eraikitzeko, enplegu inklusiborako aukerak emateko.
Esku-orri honetan proposamen batzuk dituzu; pertsonen, justiziaren eta giza eskubideen zerbitzura dagoen ekonomia honen alde egiteko. Planetarekiko errespetua epe laburreko beste interes batzuen aurretik jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi dugu.
Kartela: JPG
Kartela: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Triptikoa: PDF
Haurrentzako materiala: PDF
Gazteentzako materiala: PDF
Helduentzako materiala: PDF
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Erdu Te invito
Caritasen izenean, Gabon hauetan errefuxiatu eta migratzaileengan zentratzera gonbidatu nahi zaitugu; desberdintasun egoera eta bidegabekeriaren ondorioz bizimodu duina bilatzen ari diren horiengan. Komunitate gisa, abegia eta elkartasuna eskatzen dizkigute.
Jesus ere kanpotarra zen; emigratu egin behar izan zuen. Orain, berak gure bihotza zabaltzera animatu nahi gaitu, harresiak jartzen dituzten, axolagabekeria edota gorrota sortzen duten aurreiritziak albo batera uztera.
Gabon garaia itxaropen garaia da; argia emateko garaia. Mundua abegiz, zintzotasunez eta epeltasunez argiztatu behar dugu, eta “kanpotarrak” geure artean hartu. Horregatik, garrantzitsua da ateak ireki eta bizi-esperientzia horiek ikusaraztea; desberdintasun guztiak ohiko bihurtuz, eta arrotza den guztia etxekotuz.
Kartela: JPG
Kartela: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Triptikoa: PDF
Haurrentzako materialak: PDF
Ikastetxeetarako proposamena: PDF
Gazteentzako Materialak: PDF
Helduentzako Materialak: PDF
Power Point: PPT
Power Point: PPSX
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“JARRIOZU AURPEGIA” Etxerik Gabeko pertsonen kanpaina
Urriaren 27an, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina egingo da lelo honekin: “Jarriozu aurpegia. Egin planto. Inor ez etxerik gabe”.
Etxegabetasuna prebenitzeko lehen urratsa etxearen galera egoerei aurrea hartzea da. Horretarako, babesgabetasun egoeran (ekonomikoa, soziala, erlazionala, instituzionala, psikologikoa edo motibazionala) dauden pertsonek dituzten baliabideak indartu behar ditugu.
Etxegabetasunari aurpegia jartzea zera da:
- BESTEAK ETA GEURE BURUA SENTSIBILIZATZEA etxerik gabe dauden pertsonen errealitatearen inguruan: Administrazioak, gazteak, helduak, profesionalak, eta abar. Horretarako, etxerik gabe dauden pertsonei aurpegia jarri behar diegu. Duintasun eta giza eskubideen ikuspegia hartu eta errealitate horri begiratu behar diogu.
- Egungo ekonomia eta gizarte eredua zalantzan jarri eta SALATU egin behar dugu, bazterkeria egoerak sortu eta jendea kaleratu egiten duelako. Gainera, eredu horrek pertsona babesgabeenengan dauka eragin zuzena, hau da, etxerik gabeko pertsonengan.
- SENTSIBILIZAZIOA ETA SALAKETA SUSPERTZEKO TRESNAK ESKAINTZEA eskoletan, taldeetan, parrokietan, komunitateetan, elkarteetan eta gizarte-sareetan. Horri esker, etxerik gabe dauden pertsonen egoeran sakondu eta aurrera egingo dugu.
Caritasek BESTEBI «plataformaren bitartez etxerik gabeko pertsonen aldeko manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaitue.
Urriak 24, osteguna
Ordua: 11:00etan
Lekua: Moiua plaza. Bilbo
Eta zuk zer diozu?
ESAN NAHIKOA DELA!, INOR EZ ETXERIK GABE
Kartel handia: JPG
Kartel txikia: JPG
Flyer: PDF
Liburuzka: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Haurrentzako materialak gaztelaniaz: PDF
Eranskina 1: PDF
Eranskina 2: PDF
Eranskina 3 : PDF
Eranskina 4: DOC
Gazteentzako Materialak gaztelaniaz: PDF
Helduentzako Materialak gaztelaniaz: PDF
Bideo: MP4
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“Erdu – te invito”
Kristau alkarte solidario, batu eta alaiak erakustea EbanjelioarenBarri Ona zabaltzeko eta agertzera emoteko biderik onena dala azpimarratu genduan joan dan kursoaren amaieran. Asmo horregaz ekiten deutsagu bideari. Erdu! – ¡Te Invito!
Egungo kanpainak pertsona ahul eta babesgabeenen sufrimendua, mina eta eskubide urraketa gerturatu nahi dizkigu. Gure proposamena zera da:
- Pertsonekin eta munduarekin beste era batera elkar eragitea, arreta osoa eskainiz eta entzunez, bihotza zabalik, errealitateak eskatzen digun horri erantzun ahal izateko.
2019-2020 KANPAINA INSTITUZIONALAREN HELBURUAK
- Munduaren eta pertsonen errealitateari begiratzeko daukagun moduari buruzko hausnarketa sortzea. Errealitate hori zentzumenen bidez somatzeko gai garen ikustea; gureak ez beste ohitura eta ikuskerak dituzten pertsonen, desberdin sentitzen ditugun pertsonen begiradak gertutik ikustea. Hainbat eremutan aurkitzen ditugun pertsonak izan daitezke: Lanean, boluntario taldean, eskolan, lagunartean, familian, auzoan…
- Pertsona batzuen bizitzekin hunkitzen ikastea: Gure inguruan dauden pertsona baztertu, pobretu, migratzaile, langabe eta abarrengandik gertuago sentitzea. Pertsona horiek ikusgai egitea, eta beren bizipenek uki gaitzaten uztea.
- Gure komunitateetan harremanen dimentsioa sendotzea, topaketa eta harreraren bidez. Gure kristau konpromisoa elikatu eta sustatzen duen espiritualtasuna zaintzea.
2019-2010 KANPAINAK
- 2019ko IRAILAREN 29a, igandea >> Iraileko azken igandea >> 2019-2020 ekitaldiaren eta materialen aurkezpena >> “ERDU- TE INVITO”.
- 2019ko ABENDUAREN 22a, igandea >> Abenduko 4. eta azken igandea >> Gure zentzumenak zorrozteko sentsibilitate berri batean zentratua, gorrotoa eta beldurra sortzen duten aurreiritziak gainditzeko, eta pertsonekin elkar aurkitzeko, jaso eta emateko prest egonik.“ KOMUNITATE ABEGITSUA”
- 2020ko MARTXOAREN 29a, igandea >> Garizumako 5. eta azken igandea >> Komunitatearen garapena sustatzen duen jendea izateko modua, bizitza erdigunean jarriz “EKONOMIA SOLIDARIOA
- 2020ko EKAINAREN 14a, igandea >> Corpus Christi >> “KONPROMISOA, BOLUNTARIOTZAREN IKUSPEGITIK”
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Oinarriak: PDF
Power point: PPT
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“Ekin eragin,bat egin”
Ekitaldi honetan bide polita egin dugu. Gogoan izango duzue, gure kristau komunitateak pertsona pobretuekiko daukan konpromisoari balioa eman nahi izan geniola hasieran; gainera, gizarte hobe eta solidarioago bat eraikitzeko lanean daukagun eragina eta eraldatzeko gaitasuna azpimarratu genituen. Ondoren, borondatezko konpromiso horrek gure barnean eragiten zituen aldaketei ere erreparatu genien; izan ere, errealitateari aurre egiteko daukagun modua ere aldatzen du, eta konturatzen gara gure erabaki txikietako askok justizia lortzeko bidean aurrera egiten laguntzen dutela.
Oraingo honetan, beste aurkikuntza bat partekatu nahi dugu: Sakon aldatzen gaituen karitatezko konpromiso honek, gainera, elkartu egiten gaitu. Gure artean lotura estuak sortzen ditu, proiektu eta egiteko komun baten partaide baikara: Justiziaren alde lan egitea, lehenengo komunitateen ereduari jarraituz (“Sinestun guztiak egoten ziren elkarrekin eta zeukatena partekatzen zuten”. Hc 2,44), kristau komunitate solidario, bateratu eta alaiak. Ebanjelioa iragartzeko egoerarik onena.
Kartelean adierazi dugu, gure eskuak lotzeko keinu xumearen bidez, egiteko solidario honek ematen digun indarra eta konplizitatea adierazteko. “Ekin, eragin, bat egin” leloa jaunartzeari, topaketari, besarkadari, hazkundeari eta alaitasunari buruzkoa da. Maitasun, anaitasun, lasaitasun eta umiltasunezko keinua da. Caritasen izenean partekatu nahi dugun besarkada da. Probatu eta zabaltzera animatu nahi zaitugu.
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak:PDF
Triptikoa: PDF
Dinamikak: PDF
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“Aldaera zeure arabera”
Kanpaina honetan egunero hartzen ditugun eta beste pertsonengan eragiten duten erabakien inguruan pentsatu eta otoitz egitera gonbidatu nahi zaituztegu.
Oraingo honetan Caritasen izenean planteatzen dugun leloa hauxe da: “Aldaera zeure arabera”; horren bidez, une batez lasai egon eta hausnarketa egitea proposatzen du.
Gure erabakiek Jainkoaren Erreinuaren eraikuntzan laguntzen ote duten jakin nahi dugu; pobrezia eta desberdintasun egoren oinarriak aldatzera bideratuta dauden; edo gertuko zein urruneko pertsonen bizimoduan eragiten duten.
Kanpainaren irudiak erakutsi nahi digu, sinbolikoki, kafe bat hartzea bezain ekintza xumeak eragina daukala beste pertsona batzuen lan eta gizarte eskubideetan, ingurumenean, eta abar; eta kontsumitzen dugun edozein produkturen atzean dauden bizitzekin zuzenean lotzen gaitu.
Kontsumitzea da sistema produktiboaren eta sistema ekonomikoaren beste kate-maila bat, eta eraldatzeko tresna bihurtu daiteke guk burutzen dugun kontsumo ereduaren arabera. Kontsumo arduratsuak erantzuten dio eredu produktibo eta ekonomiko bati, eta eredu hori jartzen da pertsonen zerbitzura; halaber, ingurumena errespetatzen du eta guztien etxea zaintzen. Kontsumo kritiko eta hausnartua ekintza egokia da: austeritatea eta apaltasuna txertatzen du gure bizimoduan, eta adiskidetu egiten gaitu geure anai-arrebekin eta naturarekin batera.
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak: PDF
Oinarria: PDF
Hausnarketa-Otoitza 1: PDF
Hausnarketa-Otoitza 2: PDF
Hausnarketa-Otoitza 3: PDF
Hausnarketa-Otoitza 4: PDF
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“Zure ezaugarriak, erabakigarriak”
Gabonetako kanpaina honetan proposatzen dugun mezua ALDAKETAREN ingurukoa da. Aldaketa pertsonal eta keinuen bidez, dena alda dezakegu, eta Erreinu baten eraikuntzan elkartu egiten gaituzte. Caritasen lantzen ari garen eraldaketa norabide bikoa dela erakutsi nahi dugu; ez da soilik kanpoko errealitatea eraldatzea, baizik eta errealitate bakoitza gugan sartu dadin eta eraldatu gaitzan uztea.
Maitasuna mugitu eta zabaltzera animatu nahi zaitugu; keinu txikiak adierazgarriak izan daitezkeelako, Jesus haurraren ereduari jarraituz. Ekintza xumeenen bidez, gure bizitza eta historiaren norabidea aldatuko ditugu.
Aukera asko daude: Gure denbora ematea, gure esperientzia eta ezagutzak partekatzea, Caritasi eta parrokiari laguntza ekonomikoa ematea… baina kanpaina honen bidez, gauza zehatz bat proposatu nahi dizugu. Gabon zoriontsuak opa nahi dizkiozun pertsona edo familia bati postal bat bidaltzea. Idatzi astiro, maitasunez, hitz bakoitzak zentzua izan dezala. Horrela, Gabonetako Berri On bat izango da eta, keinu txiki horrekin, bizi-esperientzia bat partekatuko duzue.
ZURE EZAUGARRIAK, ERABAKIGARRIAK !
GABON ZORIONTSUAK !
Kartela: JPG
Zuzendariaren karta: PDF
Liturgi lagungarriak : PDF
Gabonetako Postala: PDF
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Etxerik gabeko pertsonen kanpaina 2018
“Eta zuk, zer egingo duzu? Egin Planto! Inor ez etxerik gabe”
2018an 2016-2018 aldirako egindako hiru urteko kanpaina bukatuko dugu. Horren bidez, hainbat eduki eta ardatzen bidez, etxerik gabeko pertsonen duintasunaren eta eskubideen aldeko mezu bat zabaltzen saiatu gara. Gainera, egoera hori desagerrarazteko lanean konpromisoak hartzeko beharra ere aldarrikatu dugu.
Aurten, 2018ko kanpainaren bidez, “planto” egin nahi dugu: Planto egoera hauen guztien aurrean: eskubideen urraketa, ikusezintasuna, sufrimendua, kalean bizi beharra, segurtasunik eza, erasoak eta etxebizitza bat lortzeko ezintasuna… etxerik ez izatea.
Denon ongizatearen gizartea nahi dugu, gizarte abegitsu eta inklusiboa, pertsonak ardatz izango dituena eta eskubideekiko konpromiso erreala izango duena; pertsonen potentzialitateari erreparatuko diona, eta ez soilik gabeziei; pertsonei eta beren duintasunari balioa emango diena, pertsona izate soilagatik.
Gainera, ziur gaude posible dela errealitatea hori: “Inor ez etxerik gabe”. Horretarako, ezinbesteko proposamen bost hauek planteatu nahi ditugu:
1.-Etxebizitza politika publikoa
Giza eskubideetan oinarritutako etxebizitza estrategia diseinatu, alokairuko etxebizitza sozialek elikatuko dutena eta zaurgarritasun egoeretarako sarrera lehentasunezkoa izango dueña
2.-Etxegabetasuna prebenitzeko politika
Batez ere, etxerik gabe geratzeari aurre egiteko erantzunak behar dira, kalean ez geratzeko.
3.-Diru-sarrerak bermatzea
Ezinbestekoa da bazterketa egoeran dauden pertsonak babestuko dituen gutxieneko diru sarrera sistema.
4.-Eskubideen gaineko begirada
Etxegabetasunaren errealitatea eskubideen urraketaren ikuspegitik ulertu behar dugu etxebizitza, osasuna, gizarte laguntzarako eskubidea…
5.-Bide-laguntza soziala
Inklusio-prozesuak bideratzeko ezinbesteko tresna eta eredua, pertsonen beharrizan eta gaitasunak esku-hartzearen ardatz izanik.
EGIN PLANTO! INOR EZ ETXERIK GABE.
POSIBLE DA
Kartela: JPG
Diptikoa: PDF
Liburuxka: PDF
Kanpainako Bideoa:
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Caritas Bizkaiaren KANPAINAK 2018-2019 ekitaldirako:
2018-2019 EKITALDIKO KANPAINAREN HELBURU NAGUSIA: 2017-2018 ekitaldian konpromisoaren inguruan landutakoari jarraipena ematea (“zure ahalegina, denon atsegina”), baina ikuspegi hau hartuta: “Ez da soilik kanpoan dagoen errealitatea ERALDATZEA, baizik eta ERREALITATEA GUGAN SAR DADIN ETA ERALDATU GAITZAN UZTEA”:
- 2018ko IRAILAREN 30a, igandea >> Iraileko azken igandea >>KONPROMISOA, OROKORREAN (2018-2019 ekitaldiaren eta materialen aurkezpena) >> “Zeugan dago ALDAKETAREN GILTZARRIA” – “Tu cambio, LO CAMBIA TODO”.
- 2018ko ABENDUAREN 23a, igandea >> Abenduko 4. eta azken igandea >>. IRAUNKORTASUNERAKO KONPROMISOA.
- 2019ko APIRILAREN 7a, igandea >> Garizumako 5. eta azken igandea >> EKONOMIA SOLIDARIOA.
- 2019ko EKAINAREN 23a, igandea >> Corpus Christi >> KONPROMISOA, BOLUNTARIOTZAREN IKUSPEGITIK.
Zuzendariaren karta: PDF
Kartela: JPG
Kartela A3: PDF
Liturgia: PDF
Oinarriak: PDF
Jardunaldiak 2018-2019: PDF
Lagun horiek:
“Konpromisoa hartzea gure borondate ona eta gure indarrak biziaren mesedetan jartzea da”. Aita Santuak mezu horrekin adorea eman nahi digu, eta horixe da hain zuzen Caritasek ikasturte honetan hedatu nahi izan dugun gaia “Zure ahalegina denon atsegina”.
Indarra jartzen dugu gutako bakoitzak behartsuenen aldeko apustu bateratua bultzatu dezan: Konpromisoa daukagulako NAIZ: [“Eskutik ALKAR harturik”]. Jarduera solidario horrek komunitate bihurtzen gaitu, eta aldi berean, pertsona bakoitzari hazten laguntzen dio samurtasunetik, hurbiltasunetik eta begirada gozotik, horrela kolorea emanez gure bizitzako eremu guztiei.
Jakitun gara hitzezko maitasuna bakarrik ez dela nahikoa, obrekin egin behar dugu. Horrek modu konprometituan bizitzera animatzen gaitu eta sufritzen dutenak gure komunitatearen erdigunean jartzeko gonbita egiten digu.
Horregatik, hausnarketa errazteko eta intuizio horiek martxan jartzeko zenbait pista jaso ditugu, eta galderari erantzun posibleak eman dizkiogu. Eta nik, zer egin dezaket? Nire auzoko errealitatera, nire herrikora, adi egon naiteke, pertsona batek behar duenean egoera horretara hurbilduta. Nire denbora, nire ondasunak, nire jakintza partekatu ditzaket, eta neure burua kokatu ahal dut, bidegabekeria sortzen den egoeretan ahotsa emanez.
Horrela, Bizkaiko gure elizaren konpromiso karitatetsua zehazten ari gara, nuklear bihurtuz komunitatearen bizitzan.
Egon gaitezen sendo eta alai gure apustuan, gure bizitza sinestunari azentu solidarioa emanez, partekatzen dugun fedea elkarrekin iragarriz eta ospatuz.
EGIN ETA EKIN:
KONPROMISOZ BIZI:
- Nire auzo eta herriaren errealitateaz arduratu, lanean, nire seme-alaben ikastetxean, komunitatean, parrokian, auzoan edota herrian inplikatu, gizarte proiekturen batekin edo herritar ekimenekin kolaboratu, elkarbizitza hobetzeko eta sufritzen ari diren pertsonenganako gertutasuna eta babesa sustatu.
PERTSONAK ARDATZ HARTUKO DITUEN GIZARTE-EREDU BAT SUSTATZEA, BOTEREAREN ETA DIRUAREN GAINETIK:
- Beharrezkoa dena soilik erosi eta kontsumitu eta nire ondasunak, dirua, denbora eta jakintza partekatu, beste batzuen bizitza hobetzen saiatzeko.
GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTEN EGOERAK SALATU:
- Eskubideen urraketak salatzen dituzten ekintzetan parte hartu eta egoera horien berri eman nire eskura dauden baliabideak erabiliz (sare sozialak, komunikazio pertsonala…).
NIRE ahalegina, denon atsegina
Zuzendariaren karta: DOC
Zuzendariaren karta: PDF
Kartela A3: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: DOC
Liturgia: PDF
Flyer: JPG
Liburuxka :PDF
Diptikoa :PDF
Karitate Astearen Koadernoa :DOC
Karitate Astearen Koadernoa :PDF
“Elkarren EUSKARRI”
Berriak onak dakartzagu Caritasen izenean.
Kristau komunitate gisa, pertsona babesgabe askori babesa eta hazkunde eta garapenerako espazioak emateko gai garela ikusten ari gara.
Kanpaina honen bidez, “Elkarri laguntzen diogulako NAIZ”, gure konpromisoa denon atsegina dela ikusarazi nahi dugu. Eta hori guztiokin partekatzeko moduko berri ona da. Gure kristau komunitateak pobreekiko daukan konpromisoa da zure laguntzaren oinarria, eta laguntza horri esker izan da posible.
Horregatik, EKONOMIA SOLIDARIOAREN aldeko apustua plazaratu nahi dugu. Sendoa eta eraginkorra da. Pertsonak ardatz hartzen ditu eta desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzten aspektuak saihesten ditu. Horrela, benetako gizarteratzea eta etorkizun duina lortzeko bidea zabaltzen ari gara.
Badakigu gure eskura dauden benetako aldaketak egunez egun egiten ditugula, gure lanean. Aldaketak martxan jartzeko keinu txiki eta xumeak dira, denon eskura daudenak: Arduraz kontsumitzea, baldintza duinak eskaintzen dituzten zerbitzuak kontratatzea, bidezko merkataritza babestea… ekintza horiek bizitzeko eta harremanak egiteko beste modu batzuetara eramaten gaituzte. Apurka-apurka, Jainkoaren Erreinu desiratuaren itxaropen izpiak irudi ditzakegu.
Kartelean Caritasen sustatzen aritu garen hainbat ekimen aurkeztu ditugu. Horien bidez, beharrizan handia duten pertsona askoren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu.
Jarri dezagun elkarri laguntza ematen eta berri onak sortzen.
Zuzendariaren karta: DOC
Zuzendariaren karta: PDF
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: DOC
Liturgia: PDF
Flyer: PDF
Flyer: JPG
Partekatzera DEITUAK
Gabonak gertu ditugula eta, aprobetxatu dezagun une hau alaitasunez elkartzeko. Sinestunez osatutako familia eta komunitate honetako kideen arten elkartzeko, sufritzen ari direnei harrera egiteko eta Jainko jaioberriarengana hurbiltzeko, bere argiak gure bizitzak bete ditzan.
Bila ditzagun Jainkoaren ahotsa eta deia gure amets eta desioetan, gure itxaropenaren hazian. Gugan sartzen da, berriro jaioz eta gure ametsak sortuz, gure irribarrean islatuz eta gure bizitzeko eta ospatzeko moduan behin eta berriz agertuz.
Ziurtasun osoz diogu “Zure ahalegina denon atsegina” dela, eta horregatik, partekatzera animatu nahi zaitugu. Zure ametsak, zure irribarrea eta zure harrera partekatzera.
Gaur poesia hau oparitu nahi dizugu:
PARTEKATZERA DEITUAK
Ametsak, irribarrea, eskuzabaltasuna. Hori guztia naiz.
Nire bizitzako alderdi guztietara zabaltzen den konpromisoa naiz.
Partekatzera deituak garenean, partaide gara.
Aniztasuna gara; harrera, alaitasuna, komunitatea.
Gabon hauetan gogoan izan ditzagun gure inguruko pertsona babesgabeenak. Aurpegia daukate, izena daukate, eta Berri Onaren oinarria dira.
“Mariak lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik” [Lk 2,7].
GABON ZORIONTSUAK!
¡FELIZ NAVIDAD!
Zuzendariaren karta: PDF
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Flyer: PDF
Flyer: JPG
Testuak: JPG
PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU
2017an “Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainaren 25. Urteurrena ospatu genuen eta
egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka
pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek
aurrera egiteko adorea ematen baitigute.
“Inor Ez Etxerik Gabe” Kanpainak ondokoa nabarmendu nahi du: gizaki oro
errepikaezina da, duintasunean bizitzeko eskubidea du eta nazioarteko,
nazioko, autonomiako eta tokiko legeriek beren arauetan jasotako giza
eskubideak ditu eskura.
ESKUBIDEAK EZ DIRA OPARIAK, GIZAKIAREN BEREZKO EZAUGARRIA DIRA.
Kanpainarekin honakoa lortu nahi dugu:
1) Bistaratu etxerik gabeko pertsonek egunero topatzen dituzten zailtasunak beren giza eskubideak
eskuratu eta erabiltzeko (osasuna, etxebizitza, parte-hartzea, gizarte-babesa, etab.).
2) Salatu etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten eskubide-urraketak.
3) Gogorarazi Giza Eskubideak erantzukizun partekatua direla. Estatuek eta Administrazioek eskubideak bermatu eta garatu behar dituzten arren, haien eskuragarritasuna eta erabilera errazteko inplikatu behar dugu, herritar guztien, gizarte-erakundeen, administrazioen, komunikabideen eta bestelakoen
konpromisoarekin.
“Gizaki guztiak aske jaiotzen dira duintasun eta eskubideen
berdintasunean; arrazoi eta kontzientzia duten heinean, senidetasun
senez jokatu behar dute beraien artean”.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, 1 artikulua)
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Koadernoa: PDF
Kuadriptikoa: PDF
Gometza:JPG
“NI NAIZ? GEU GARA! – SOY PORQUE SOMOS ”
Azken urteotan bezala, Caritasetik gai bakarra planteatuko dugu kristau komunitate gisa, ikasturteko lau kanpainetan hausnartzeko. Dinamika horrek etengabe sakontzen eta gai nagusi honetako alderdiak zehazten lagunduko digu.
17/18 ikasturterako hauxe proposatzen dugu: “Zure ahalegina denon atsegina – Tu compromiso mejora el mundo”.
Gure ustez, konpromiso hitza “bidali gaituzten misioarekiko erantzukizuna” da. Gehiago IZAN, gehiago BALIO eta ONGIA gehiago EGITEKO misio horrek gure bizi-zentzuari eta koherentzia pertsonalari eragiten die, denon ongizateari egiten diogun ekarpena zalantzan jartzen du eta ahulenen alde ekiteko gonbita egiten digu. Gure konpromisoaren eraginez, mundu honek hobea izan behar du maila eta dimentsio guztietan.
Jesusek berak adorea ematen digu: “Aukeratu zaituztet fruitua emateko, fruitu iraunkorra” (Jn 15,16), eta gonbita egin digu komunitatean ibiltzeko, munduan ‘gatz eta argia’ izanez, eraldaketa eraginez, senidetasun-sareak ehunduz, doakotasunean, entregan eta ahulenen alde bizitzeko, Jesusen estilora.
Kristauen KONPROMISOA munduan IZATEKO eta EGOTEKO modua da, eta irteteko gonbita egiten digu gainerako pertsonekin topo egiteko, haien bizitzek «ukitu» egin gaitzaten eta gizon-emakume guztiontzako etorkizuna eraiki dezagun.
Oraingoan hau da kanpainaren izenburua: NI NAIZ? GEU GARA! – SOY porque SOMOS.
Poztasuna naiz, errespetua naiz, inplikazioa naiz.
Nire bizitzako alderdi guztietara zabaltzen den konpromisoa naiz.
Eta horregatik, bagara; komunitatea gara, aniztasuna gara,
leialtasuna gara, samurtasuna gara, bihozberatasuna gara.
Bihotz-bihotzez… ESKERRIK ASKO! itxaropena elikatzen eta denon ongizatea eraikitzen jarraitzeagatik.
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: DOC
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Miniatura-kartela: PDF
Miniatura-kartela: JPG
“Gauzak bakarrik EZ DIRA GAUZA”
Lehenengo komunitateen esperientzia hau hartuko dugu erreferentzia moduan: “Sinestun taldeak bihotz bakarra zuen; arima bakarra. Inork ez zituen ondasunak beretzat hartzen, dena partekatzen zuten” (Hc 4,32).
Eta bizipen hori ulertu eta eguneratzeko bidean, imajina dezakegu sinestun horiek bizitza pasio handiz biziko zutela, zorioneko sentituko zirela, momentu bakoitza bakarra balitz bezala bizi eta gozatzeko gai izango zirela, eta jakingo zutela bizitzako gauzarik onenak ez direla gauzak.
Hori da gaur komunitate honetan egin nahi dugun proposamena: Zeintzuk dira bizitzako gauzarik onenak, zure ustez? Ziur pertsonekin zerikusia daukatela, familian ospatzearekin, «maite zaitut» esatearekin, barkamena eskatzearekin. Ziur, amesten dituzun gauzekin; ilusioz betetzen zaituzten, irribarre egin eta gogorarazi egiten dizuten gauzekin zerikusia dutela; entzutearekin eta behatzearekin, maitatzearekin, eskerrak ematearekin eta egunero agertzen zaizkigun aukerak aprobetxatzearekin.
Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu «bizitzako gauzarik onenak ez direla gauzak«, doakoak direla eta pertsonekin zerikusia dutela.
Imajina ezazu une batez munduko pertsona guztiok gure ingurura begira jarriko bagina, beharrizanei arreta emateko, eta beti irribarre batekin erantzuteko gai izango bagina.
Caritasen izenean, denon etxea eraiki eta partekatzeko lan egitera gonbidatzen zaituztet; horretan zuen burua eta gogoa ematera. Denontzako opari bat izango da; batez ere, mendekotasun, gaixotasun, bakardade edo gabezia egoeretan dauden eta gure eskuzabaltasuna eta konpainia behar duten pertsonentzat.
PARTE HARTU DEZAZUN proposatu nahi dizugu; zure boluntariotza, ekarpen ekonomiko, esperientzia, sentsibilitate eta konpromisoaren bidez. Eskerrik asko.
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Zuzendariaren karta: DOC
Flyer: PDF
“Bizi modua GANORAZ ERATU”
Denon Ongizatea eraikitzea sustatuz, Bizkaiko Eliza gisa sendotu behar ditugun proposamenetan egiten dugu aurrera; horrela, «bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten direla» ohartarazi nahi dugu gizarte osoa.
Egungo errealitateak erakusten digu berdintasun ezak, lan arloko prekarietateak, gazteentzako bizi-proiektu zalantzazkoek, kronifikazioak eta pobreziaren transmisioak gora egin dutela, eredu sozial eta ekonomiko bidegabe batek eraginda.
Frantzisko Aita Santuak honakoa gomendatzen digu Evangelii Gaudium-ean: «“Bazterkeria eta berdintasun ezan oinarritutako ekonomiari ezetz” esan behar diogu gaur. Ekonomia honek hil egiten du». (EG 53)
Horregatik, Caritasetik «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatiboa eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko beste interes batzuen aurretik jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi dugu.
Berriro ere, eredu hau zuen etxeetara eramateko gonbitea luzatzen dizuegu; horretarako, zuen inguruan ikusgai jartzeko kartel txikia jaso dezakezue. Hala, errealitate honen oinarrizko zutabe diren 6 gako proposatzen dira: parekidetasuna, iraunkortasuna, irabazi asmorik eza, lan duina, kooperazioa eta konpromisoa.
Gure eskuek sortu egiten dute, gure eskuek eraiki egiten dute, eta gure eskuez erakuts dezakegu «bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten direla».
Zalantzarik gabe, Jainkoarenganako fede partekatua komunitatean ospatzeak ilusioa eta alaitasuna ematen dizkigu, egunero senidetasunezko gizarte baten alde borrokatu eta konprometituta.
Kartela: PDF
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Flyer: PDF
“Bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugula”
Gure bizitzan, komunitatean eta gizartean benetan garrantzitsuak diren gauzen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi zaitugu. Zerrenda bat egiten badugu, konturatuko gara “bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugula”.
Hauxe izango da gure leloa oraingo honetan, eta etxera eraman dezakezue, egin ditugun eskuko kartelen bidez, Gabonetan etxean ikusgai izateko. Hainbat pertsonaren eskuez eraikitako Belengo izar bat erakusten du kartelak. Alaitasunez jaioberriari harrera egin eta bere bideari jarraitzeko gonbita egiten digu. Iluntasuna argitzen duen berri onaren etorrera iragartzen digu.
Jesusi elkarrekin jarraitu ahal izateko eskuzabaltasuna, samurtasuna, konpromisoa… behar ditugu, hedatzen ari diren indibidualtasun, kontsumismo eta axolagabekeriaren aurrean. Horregatik, eskuko kartel horren atzeko aldeak balio batzuk proposatzen ditu, gure kristau komunitatearen nortasun keinu izan behar direnak (eskuzabaltasuna, erantzukizuna, konpromisoa, iraunkortasuna, samurtasuna, kooperazio, aniztasuna…). Adieraz ditzagun eta izan gaitezen ausartak.
Horrela, pertsona kalteberenen duintasun eta giza eskubideen aldeko lanari ekin ahal izango diogu, hainbeste sufrimendu eta min eragiten dituzten bidegabekeriak ekintza bakoitzaren bidez saihesten saiatuz.
Elkarrekin eraikiko dugu, elkarrekin posible da, jakin badakigu “bizitzako gauzarik onenak elkarrekin eraikitzen ditugula”.
Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizuegu.
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Flyer: PDF

Azken urteotan, Caritasetik gai bakarra planteatzen saiatu gara kristau komunitateari, ikasturte guztietan aurkezten diren lau kanpainetan hausnartzeko. Dinamika honi esker, argudio orokor beraren alderdi ezberdinak sakondu eta zehazteko aukera izaten dugu urte osoan zehar, ñabardurak ezarriz.
2016/2017 ikasturte honetarako, “Bat egin, bat izan-Ongizate Komuna Eraikitzen” lelopean, honakoa proposatzen dugu:
- Gure munduaren errealitate globalean, jatorri, kultura eta erlijio ezberdinak dituzten pertsonek elkarrekin bizitzen ikasteak duen garrantziari buruz hausnartzea, migrazio behartuen egoerari arreta berezia eskainita.
- Sorkuntza, lurra, izaki bizidunak, pertsonak… zaintzeko beharrezko kontzientzia hartzea, oreka iraunkorra mantenduz.
- Injustizia egoerak eta giza eskubideen urraketak salatzea, ekintza eta keinuen bitartez, gizarte ezberdin bat eraikitzea posible delako itxaropenean oinarrituta.
- Ekonomia solidarioaren aldeko apustuan aurrera egitea; hori baita gure konpromiso aktiboaren iturria, pertsonak erdigunean jartzen dituena, pertsona guztientzako lan-aukerak sortuz eta ingurumena zainduz
- Gure komunitateak sendotzearen alde lan egitea, senidetasun eta elkartasunez bizitzeko, harrera eta parte-hartzea sustatuz.
Apostoluen Eginak horretarako gonbitea luzatzen digute, erreferentzia eder honen bitartez: «Fededunak guztiak elkarrekin bizi ziren eta dena zuten komunean; jabetza eta ondasunak saldu egiten zituzten eta guztien artean banatzen zuten zeukatena, bakoitzaren beharren arabera. Egunero joaten ziren tenplura elkarrekin; ogia etxeetan zatitu eta elkarrekin jaten zuten, Jainkoa laudatuz, alai eta bihotz-bihotzez” (Eg. 2, 44-47).
Hortaz, alai eta bihotz-bihotzez hasi nahi dugu ikasturte berri hau, gure kristau komunitateak ongizate komuna eraikitzeko lanean eskaintzen duen gizarte lana eta karitatea eskertuz. ESKERRIK ASKO!
- … 60 urte hauetan Caritas Bizkaian ‘Justiziaren alde’ lan egin duzuen boluntario guztiei, Caritasen oinarrizko zutabe ordezkaezina zaretelako (2.300 baino gehiago izan baitzarete azken urtean).
- … bazkide, emaile, laguntzaile guztiei, 5.000 baino gehiago izan baitzarete 2015. urtean; kopuru zenbatezina urte luze hauetan.
- … proiektuetan parte hartu duzuen pertsona guztiei, babesa eta bide-laguntza jasotzeko Caritasen konfiantza izan duzuelako.
- … Bizkaiko gizarte osoari: milaka eta milaka pertsona, elkarte, sare, erakunde, instituzio eta enpresari… atzo, gaur eta beti, justiziaren alde lanean aritu zaretelako, mundu bidezko eta solidarioagoa lortzeko asmoz.
‘Pertsona apartak’ mundu aparta lortzera bidean
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Triptikoa: PDF
“Nirea-Zurea-GUREA” – “Mío-Tuyo-NUESTRO”
Gaur ere asko dugu ospatzeko. Oraingo honetan, berezitasun gisa, Elizbarrutiko Caritasen 60. urteurrenak lagundu egiten digu gure kristau komunitateak gehien sufritzen duten pertsonen beharrizanekiko duen konpromiso irmoa ikusarazten. Arrazoi aparta da Jainkoari eskerrak emateko, gaur eta hemen biderkatzearen miraria errealitate bilakatzera gonbidatzen gaituelako etengabe. Mirari horrek gure bihotzak eraldatzen ditu eta gure denbora, ezagutzak, baliabideak partekatzera garamatza, baita horiek guztiak ongizate komunaren esku jartzera ere. Doakotasunaren eta konpromisoaren jaia da gaurkoa.
Caritasen kanpaina modu ezberdinak proposatzen ari zaigu “Praktikatu Justizia” leloa gauzatzeko. Oraingo honetan, hizkera eta bihotzetan aldaketa txiki bat egitea baino ez da beharrezkoa. “Nirea-Zurea-GUREA” – “Mío-Tuyo-NUESTRO”.
Hitz egin eta geure barrenak adierazteko moduak argi erakusten du nola ulertzen dugun gure inguruko pertsonekiko harremana, baita munduarekiko eta Jainkoarekiko harremana ere. Jainkoari Aita esaten diogu -Abba, Padre- … eta adierazteko modu horretan, agerian uzten dugu senide sentitzeak ezinbestean eragiten digun sakontasuna.
Horregatik, gure boluntarioez hitz egin nahi dugu gaur, gure aukerez, gure bizipenez, gure etorkizunaz … ez nirea ez zurea ez den etorkizunaz.
Gurea da; horrek esan nahi du erantzukizuna, konpromisoa eta alaitasuna partekatzen ditugula. Esan nahi du mina eta itxaropena partekatzen ditugula. Gurea da giza familia honetan bizitza partekatzearen miraria errealitate egiteko ardura, ahulago direnak samurtasun bereziaz zainduz.
“Praktikatu Justizia”, hizketa eta bihotzak eraldatuz, senidetasun handiagoko mundua eraikitzeko guztiok dugun erantzukizunaz jabetuta.
Jar dezagun beste behin ahulenen bizitza gure komunitatearen erdigunean, ekintza sozio-ongintzazkoa gure komunitate-bizitzaren ardatz izan dadin.
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela: JPG
Kartela: PDF
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Triptikoa: PDF
“LANA: bidezkoa, duina, gizaldekoa, egokia,….”
Caritas Bizkaiatik arreta handiz jarraitzen dugu inguratzen gaituen errealitatea, eta kezkaz ohartu gara, itxuraz zenbait adierazle ekonomikok hobera egin duten bitartean, kalteberatasun handienean bizi diren pertsonen egoerak ez duela hobera egin.
Gaur, lanari lotutako geure bizi-esperientzia propioa berrikusteko eskatzen dugu. Ziurtasun osoz, onartu egingo dugu gure eguneroko zeregina atsegina bada, poztasuna, konfiantza eta zentzua ematen dizkigula. Ordea, eguneroko zeregin horrek gizatasuna kentzen badigu, gure ilusioak mindu eta etorkizun pertsonal zein familiarra lausotuko dizkigu.
Horregatik, “PRAKTIKATU JUSTIZIA” ikasturte honetako leloa zehazte aldera, enplegu bidezko, duin eta integratzailearen alde lan egiteko beharra proposatzen diogu Kristau Komunitateari, pertsonei euren bizi-proiektuak duintasunez garatzen uzten ez dieten lan horiek salatuz (lanbide ezegonkorrak, partzialak, prekarioak, edonolakoak…).
Francisco Aita Santuak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du gizakiak” (EG 192).
Duintasun horren alde egin behar dugu, beharrezko babes ekonomikoa eta, gainera, pertsonen parte-hartze atsegingarria ahalbidetuko dituen lanari lehentasuna emate aldera, gure gizartearen eraikuntza komunean pertsona ororen talentuak metatuz.
Ikasturte honetan, Caritasen, zuen babesari esker, 2.000 pertsona baino gehiagoren Laneratzean bide-lagun izan gara (%70 emakumeak), 650 pertsonari orientazio espezializatua eskaini zaie, 150etik gora lanpostu berri sortu dira eta beste 300 lanpostu egonkortu dira ekonomia solidarioko enpresetan.
Lagun dezagun lana “heltzeko, giza garapenerako eta norberaren errealizaziorako bide» gisa ulertzen (Laudato Si’ 128).
Dakargun, bada, gaurko honetan, gure komunitateen erdigunera baliabide eta enplegu duin eza estutasunean bizi duten pertsona eta familien egoera.
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Triptikoa: PDF
“ZUZEN jokatu egunero: praktikatu JUSTIZIA” –“Practica la JUSTICIA todos los días del año”
Orain dela aste batzuk, Caritasen bitartez kristau komunitatearen bide-laguntza jasotzen duen pertsona baten testigantza entzun nuen. Zera esan zigun: “nire bizitza osoa aldatu eta okerrera egin duen garai honetan, ziurtzat jo dezakedan gauza bakarra zeuek zarete, badakidalako hor zaudetela, beti zaudetela hor”.
Inoiz baino argiago ikusten dugu, bada, gaur egun gizartean dugun presentziak, sufritzen duten pertsonen alde egiten dugun apustuak fideltasuna izan behar duena bereizgarri, iraunkortasun eta jarraitutasunez. Adi egon behar dugu, sendo, gure itxaropena behin eta berriro berrituz eta justizia praktikatuz.
Horregatik, Gabonetako kanpainarako lelo soil eta larri hau proposatzen dugu: “ZUZEN jokatu egunero: praktikatu JUSTIZIA” – “Practica la JUSTICIA todos los días del año”.
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela: PDF
Gidaliburua: PDF
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Triptikoa: PDF
PERTSONA GUZTIEK ETXEA IZATEA GUZTION KONPROMISOA DA:
«POSIBLE DELAKO. INOR EZ ETXERIK GABE»
Lelo hori ardatz hartuta, bat egiten genuen FEANTSA 2010-2015 Kanpainarekin: «Posible da etxegabetasuna errotik erauztea». Hauek dira:
• Inork ez dezala kalean lo egin.
• Inor ez dadila bizi larrialdiko ostatu batean behar baino luzaroago.
• Inor ez dadila egon aldi baterako ostatuan behar-beharrezkoa dena baino luzaroago.
• Inork ez dezala instituzio bat utzi, beste ordezko ostatu bat eduki gabe…
QUE TODAS LAS PERSONAS TENGAN UN HOGAR ES UN COMPROMISO COMÚN:
«PORQUE ES POSIBLE. NADIE SIN HOGAR»
Con este lema nos sumamos a la Campaña de FEANTSA 2010-2015: «Acabar con el sinhogarismo es posible», y que durante cinco años ha tenido los siguientes objetivos:
• Que nadie duerma en la calle.
• Que nadie viva en alojamientos de emergencia por un periodo superior al necesario.
• Que nadie resida en alojamientos temporales más de lo estrictamente necesario.
• Que nadie abandone una institución sin alternativa de alojamiento…
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
“ESKUBIDEAK eta ZUZENBIDEA, bide bera”
Adiskide horiek:
“Praktikatu JUSTIZIA”
Hauxe da gure proposamena abiatuko den ikasturterako. Planteatzeko erraza eta gauzatzeko zaila. Aurtengo lau kanpainek ñabardura desberdinak izango dituzte, honako proposamen argian oinarrituta.
Aurreko ikasturtean egindako esfortzua modu koherentean lotzeko, lelo honekin aurkezten dugu: “ESKUBIDEAK eta ZUZENBIDEA, bide bera” / “Sin JUSTICIA no hay DERECHOS, sin DERECHOS no hay JUSTICIA”.
Hurrengo etapetan, gure inguruko pertsona askoren desberdintasun-egoerak eta prekarietatea IKUSTEN saiatuko gara, Ebanjelioaren argitara EPAITZEN maitasun eta berdintasun Erreinua eraikitzen laguntzeko daukagun modua, ibilbide honen bukaeran JOKATU dezagun, justizia praktikan jarrita, pertsona guztiei bizitza duinerako eskubideak bermatzeko modurik onena baita, betiere ahulenak arreta bereziaz harturik.
Cáritasetik, Kristau Komunitateko kideak garela jakitun, ideia pozgarri horiek gauzatzeko modu zehatzak proposatzen saiatuko gara. Beraz, zeuok banaka garatu ditzakezuen ekintzak planteatzen ditugu eta, era berean, gure komunitateak topaleku pribilegiatu bilakatzea proposatzen dugu, itxaropen-eremu berriak sorrarazi ahal ditzagun.
Ziur gaude gure sinesgarritasuna fededun eta Jesusen jarraitzaile gisa gehien sufritzen duten pertsonen harreran eta bide-laguntzan datzala.
Bidegabekerien aurrean gure sentiberatasuna aktibatzera gonbidatzen zaituztegu, kezkatuta hainbat pertsonak dituzten zailtasunengatik hurrengoak lortzeko: etxebizitza duina, enplegua eta soldata duina, babes egokia, berdintasunezko partaidetza… Zenbat bizi dira gure inguruan? Nor dira? Nola daude? Zer behar dute? Nola haz gaitezke elkarrekin?…
Halaber, modu kontzientean zaindu behar ditugu gure erabaki pertsonalak, gure kontsumo eta garapen eredua, geure buruari etengabe galdetu horien ondorioengatik, erabaki horiek pertsonengan, gizartean eta Sorkuntzan uzten dituzten “aztarnarengatik”.
Bide luzea dugu oraindik, baina gure fedea partekatzeko poztasunetik, bide hori elkarrekin egitera eta partekatzera gonbidatzen zaituztegu:
Justiziarik gabe eskubiderik ez, eskubiderik gabe justiziarik ez.
PRAKTIKATU JUSTIZIA!
Jaso ezazue besarkada estu bat,
Carlos Bargos
Zuzendaria
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela euskeraz: JPG
Kartela gaztelaniaz: JPG
Liturgia: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Triptiko: PDF
“ESKUZABAL ESKUBIDEekin”
“Doan jasotakoa doan emateko” (Mt 10,8)
Doakotasuna gure boluntariotzaren nortasunaren ezaugarria da. Ekintza horrek ebanjelizatu egiten du; karitatearen lengoaia Jainkoaz ari zaigu, eta bere testigantza kristau komunitate baten adierazpena da: pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokan ari den komunitate batena, ahulenen eskubideak defendatuko dituen gizarte bidezkoago baten eraikuntzan lan egiten duena.
Caritas Eliza da, eta Eliza Caritasen bidez ere adierazten da.
Eskerrik asko bihotzez
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela gaztelaniaz: PDF
Kartela euskeraz: PDF
Triptikoa: PDF
Liturgia pascua: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
ALKARBANATU: Duintasunerako bidea, ESKUBIDEAK
Pazko sasoi honetan, bizi betean gauden honetan, gogoan izan nahi ditugu bereziki albiste onen behar handiena duten pertsonak, gure harrera, babesa eta laguntza behar dutenak.
Ekitaldi honetan Caritas Bizkaiko kristau komunitatea eta gizarte osoa ohartarazten ari da, pertsonen duintasunarekin eta beren oinarrizko eskubideekin negoziorik egin ez dadin. Eskubide horiek defendatu eta bermatzea gure konpromisoa eta egitekoa da.
Praktikatu elkartasuna!
Ekarpenak:
FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Kartela gaztelaniaz: PDF
Kartela euskeraz: PDF
Liburuxka elebiduna: PDF
RGI euskera: PDF
Liturgia pascua: PDF
Zuzendariaren karta: PDF
RGI castellano: PDF
Elkartasuna: Eskubideak guztion Eskura
ELKARTASUNAREN kontzeptuak pertsonen arteko loturak adierazten ditu. Denontzako onuraren kausa partekatzeko konpromisorako eremua da, elkarren arteko adostasuna bilatzeko eta hurkoaren alde lan egiteko.
Elkartasunak berdintasunaren, duintasunaren eta pertsona eta herrialde guztien eskubideen alde lan egiten du.
Praktikatu elkartasuna!
Ekarpenak:
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
FIARE Banca Ética: IT 62 O 05018 12101 000000130838
Kartela gaztelaniaz: JPG
Kartela euskeraz: JPG
Liburuxka elebiduna: PDF
Gida Kanpaina: PDF
Auxilios Litúrgicos – Liturgi lagungarriak: PDF
Zuzendariaren karta: PDF

Justiziaren alde lanean
Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte duin bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta sortuko ditu Cáritas Bizkaiak 2014-2015 ekitaldirako lau kanpainak.
DUINTASUNerako bidea, ESKUBIDEAK!
IKUSI:
Azken urteotan pobrezia, gizarte-bazterkeria, desberdintasun eta langabezia tasak hazi krisi ekonomiko baten ondorioz, baina horrek balioen krisia ere ekarri du. Horren ondotik, mahai gainean jarri da planteamendu hau: pertsonon duintasunak berezko dituela giza eskubideak.
Horrela izanik, enplegu duina, etxebizitza, osasun-zerbitzuak, hezkuntza, bizi-maila egokia eta bizirauteko baliabideak, doako laguntza juridikoa, elkartzeko eskubidea eta bestelako eskubide batzuk zalantzan jartzen dira, nazioarteko eta nazio mailako legeetan aitortuta egon arren.
Gainera, eskubide horiek gauzatzen dituztenen eta ez dituztenen arteko desberdintasuna egoteak gizarte bidezko eta kohesionatua eraikitzeko zailtasun handiak jartzen ditu.
EPAITU:
“Zoriontasunak” (Mt 5,3-12), Jesusen mezuaren ildoetako bat dira, eta honela esaten dute: “Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege”. Aldiz, “Samariar Onaren” parabolak (Lk 10,25-37) esaten digu zein jarrera eduki behar dugun hurkoarekiko; batez ere okerrago daudenekiko. Zirkulua “Nazioen Auziarekin” ixten da (Mt 25,31-46): “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten.”
Era berean, orain dela gutxi Francisco Aita Santuak emandako “Evangelii Gaudium” aholkuaren hainbat paragrafok (53, 54, 192, 202…) horrek inguruko gakoak ematen dizkigute.
JARDUTEA:
“Zer egin dezaket nik … ?”:
- Adierazi elkartasuna ahulenei, gehien sufritzen ari direnei.
“Nola … ?”:
- Hautsi pertsona pobretu eta desberdineko estereotipo eta aurreiritziak … gogoratu hurkoak direla “ARGI IBILI! – NO TE enCALLES” ekintza. Cáritas Bizkaia.
- Parte hartu aktiboki boluntario gisa, salaketaren bidez, besteekin elkartuz …
- Defendatu eskubide sozialak (enplegua, etxebizitza, hezkuntza, osasuna …); aldarrikatu giza eskubideak direla, bereziki horiek gauzatzeko zailtasunak dituztenen alde.
- Etab.
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920 :: FIARE Banca Ética: IT 21 M 05018 12101 000000170329
Kartela gaztelaniaz: PDF
Kartela euskeraz: PDF
Liburuxka elebiduna: PDF
Auxilios Litúrgicos (en castellano): PDF
Zuzendariaren karta: PDF
Itxarobideak ireki
Adiskide horiek:
Ekaineko kanpaina honetan, hiru hitz gako eguneratu eta edukiz hornitzera gonbidatu nahi zaituztegu Cáritasetik. “Eraiki, espazioak eta itxaropena” dira proposatutako hitzak.
Lehendabiziko hitza, ERAIKI, gehitu, sustatu, altxatzeko gonbidapen argia da, etorkizun hobea eraikitzeko berrikuntzak sortzeari ekiteko proposamena. Gai gara etorkizun hori pertsona ororentzako irudikatu eta eraikitzeko.
Bigarren hitzak, ESPAZIOA, gure ingurua zabaltzeko eskatzen digu, gure posizioak mugi ditzagun eta egitasmo zein pertsona berriek betetzeko «hutsuneak» bila ditzagun.
Biek sendotzen eta bideratzen dute ITXAROPENA. Proposatutako leloa, “Itxarobideak ireki”, kristau komunitateari proposatzen diogun konpromisoa ere bada. Ahultasun egoera bizi duten pertsonekin burutzen dugun ekintza adeitsuak itxaropenez josia egon behar du.
Cáritasek itxaropen sortzen du. Bere proiektuen bidez pertsonen eskubideak eta duintasuna berreskuratzeko eremuak sortzen ditu, xumetasun eta egunerokotasunean, Kreazio osoaren Aita Jainkoarekiko fideltasunaren izenean. Aita Jainkoa ahul eta txikienekin hunkitzen da eta elkartasun, anaitasun eta itxaropenerako bide berriak iragartzen ditu.
Betiko legez, ekintza eta hausnarketarako zenbait proposamen luzatzen dizkizuegu:
- Alda ezazu errealitatearekiko duzun begirada eta jarrera: positibotasunez bilatu zure inguruan eta zugandik hurbil dauden pertsonen gaitasunak aurkituko dituzu, pertsona babesgabeen eta albo batera uzten ditugunen altxor ezkutuak. Jarri martxan zure gaitasunak… Ekin!
- Aukerak sor ditzakezu zuretzat eta besteentzat. Ez itxaron besteek joko-arauak aldatu arte. Mobilizatu, esnatu, bat egin eta parte hartu. Partekatu gizartean dagokien leku duina desio duten pertsona horien itxaropena.
- Berriro saiatu, sortu, berreskuratu… ez gehiago itxaron. Aldaketa sustatu, “xume bizitzea aukeratu, beste batzuek bizitzeko aukera izan dezaten” eta, besteekin batera, bizi, harreman, justizia eta elkartasun espazio komun berriak eraiki.
Ikasturte bukaera hau momentu egokia da gure komunitateetako pertsona guztiek egindako ahalegina eskertzeko, euren ardura, ekarpen eta ilusioz Bizkaiko Elizari laguntzen baitiote, bidea eta bizitza pertsona ahulenekin batera egitearen aldeko erronkan. Boluntario, bazkide zein emaileak ezinbestekoak dira gure gizarte ekintzak, benetan, itxaropena sor dezan. Zuoi guztioi: ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ.
Berriro saiatu, sortu, berreskuratu… ez gehiago itxaron. Aldaketa sustatu, “xume bizitzea aukeratu, beste batzuek bizitzeko aukera izan dezaten” eta, besteekin batera, bizi, harreman, justizia eta elkartasun espazio komun berriak eraiki.
Besarkada bat,
Carlos Bargos
Zuzendaria
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920 :: FIARE Banca Ética: IT 21 M 05018 12101 000000170329
Kartela gaztelaniaz: PDF
Kartela euskeraz: PDF
Diptiko elebiduna:PDF
Karta elebiduna: PDF
Liturgia: PDF
Lan duina, justiziaren muina
Lagun hori:
Enpleguari buruzko gure kanpaina sustatzen laguntzeko eskatu nahi dizugu Ez da Caritasen kanpaina bat gehiago, aldi berean salatzea eta proposatzea ahalbidetzen digun ohartarazpena baizik. Enpleguaren duintasunean sakondu nahi dugu, duintasuna ematen duen enpleguan.
Kristau komunitatetik gizarteari erakutsi diezaiokegu gauzak beste modu batean egin daitezkeela, harremanetarako beste era bat planteatu.
Kanpaina lelo honekin abiatu dugu: “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA EGOKI BIZITZEKO ADINA”, POSIBLEa dela sinesten dugulako.
Francisco Aita Santuak berak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, gizakiak bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du” (EG-192).
Horregatik, gure ustez, enplegua ez da gure bizi-proiektuei eusteko etekin ekonomiko soila, baizik eta gure gaitasun eta potentzialak garatzeko, pertsonekin harremanak izateko, sare baten parte izateko eta gizartearen parte aktibo sentitzeko ezinbesteko lekua. Berdintasun elementua da. Zentzua ematen digu eta gizarteratzerako giltza bihurtzen da. Langabeziak sakon eragiten du pertsonengan, oinazea sortu, konfiantza hautsi, etorkizunean segurtasun falta eta etsipena eragiten du.
Hala ere, enpleguaren ikuspuntu horrek ez digu begien bistatik kentzen arreta jartzeko beharra, bai kontratazio prozesuetan, bai lan baldintza duinetan, bai egindako lanaren aitorpen ekonomiko egokian.
Gizarte ekonomiaren zenbait formulek eredu ezberdina proposatu eta horren alde lan egiten dute. Helburu eraldatzailea duten benetako aukerak eskaintzen dizkigute gizarte enpresek, gizarteratze kooperatibek, zailtasunetan dauden taldeentzako autoenplegurako ekimenek, tokiko kontsumorako proposamenek, bidezko merkataritzaren aldeko apustuek, banka etikoak….
Eta nik, zer egin dezaket? galderaren aurrean, Caritasek aukera batzuk proposatzen ditu:
Soldatapekoa/pentsioduna bazara: eman zure soldatako egun bat hilean eta lagundu iezaguzu lana sortzen.
Enpresaria bazara: kontratazio “soziala” aztertu.
Administrazioari klausula sozialak, gizarteratzeko enpleguak, enplegu politika inklusiboak eta bestelakoak sustatzea.
Kristau elkarteak eskatzen dizue Ondasun Kristauen Komunikazioan parte hartzeko eta kanpaina hau zuen inguruan zabaltzen laguntzeko.
Lan duina, justiziaren muina, posiblea da.
Aurrera! Besarkada bat:
Carlos Bargos
Zuzendaria
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920 :: FIARE Banca Ética: IT 21 M 05018 12101 000000170329
Kartela gaztelaniaz: JPG
Kartela euskeraz: JPG
Triptiko elebiduna:PDF
Karta elebiduna: PDF | DOC
Liturgia: PDF | DOC
Comunicación de bienes en la vida cristiana: PDF
Empresas sociales: semillas de la economía de la gratitud: PDF
2014ko apirilak 29ean – mahai ingurua: PDF
Darío Mollák behin-behinekotasunaz jardun eban BERRIA
Darío Molláren behin-behinekotasunari buruzko jardunaldia. Goizeko atala: AUDIOA | Arratsaldeko atala: BIDEOA
Eguberriak, itxaropenaren aukera berriak
Lagun maitea:
Itxaropena eskatu nahi dizut.
Ez erreserbatu edo gordetzeko, baizik eta banatzeko; are gehiago, sustatzeko, eragiteko, arrazoiz bete eta alaitasunez partekatu ahal izateko.
Ibili dabilen, irribarre egiten duen, argiztatzen duen itxaropena. Hunkitzen duen eta egunero arnasa sakon hartu eta etorkizunari ilusioz aurre egiten laguntzen digun itxaropena.
Gabonak oso maiteak eta adierazgarriak dira kristauontzat, eta garai horretan are argiago daukagu itxaropen sasoia dela. Hori da Cáritasen kanpaina honen leloa.
Gure kristau komunitateek arrazoi asko dauzkate itxaropenean sinisteko, keinuen, aukeren eta jarreren bidez bizitzeko, horren testigantza eman eta kutsatzeko, gure bizitzan Jesus jaiotzen delako berriz, itxaroten genuen “Emmanuel: Jainkoa-gurekin”. Zailtasun egoeretan bizi diren pertsonen konpromisoaren bidez, guztiontzako Jainko hori iragartzen dugu.
Pista lagungarri batzuk proposatuko dizkizugu:
- Eman lehentasuna besteekiko harremanari, eskaintzen diezun denborari; irten bidera, aurrea hartu, harrera egin, entzun eta bizi alaitasunez. Gozatu eta gozarazi xehetasun txikiez, begiradez, isiltasunaz… behatu bizitza eta gure fede partekatuaren zoriona.
- Kontsumitu zentzuz, bidezko merkataritza aukera ona da beste herrialde batzuetako errealitatea hurbiletik ezagutzeko eta merkataritza iraunkorrari laguntzeko, ekoizleen eta beren familien mesedetan. Gabonetan opariak baino zerbait gehiago eman dezakezu: Beste batzuentzat itxaropena izan zaitezke.
- Ez gehiago itxaron: urte berri bat hastear da. Partekatu zerbait gehien behar dutenekin; zure denbora, ondasunak, trebetasunak eta ezagutzak… eta utzi errealitate horrek bereganatu zaitzan.
- Zabaldu kanpaina honen berri eta Cáritasek zure kristau komunitatearen konpromisoaren bidez egiten duen lanaren berri, banatu liburuxkak ahal duzun lekuetan, jarri kartel osagarriak tenpluetatik kanpo…
Gabonak itxaropen garaia dira. Bizi eta biziarazi garai hau itxaropenez. Eskerrik asko eta animo!
Jaso ezazu besarkada estu bat.
Carlos Bargos
Zuzendaria
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920
Kartela gaztelaniaz: JPG
Kartela euskeraz: JPG
Triptiko elebiduna: PDF
Gabonetako gutuna: PDF
Liturgia: PDF
Osasun zerbitzuetara sartu ezin duten pertsonak egotea denon ondoeza izan beharko litzateke
2013ko azaroaren 24an Etxerik Gabeko Pertsonen Kanpaina izango da, “Inor ez etxerik gabe 2010-2015”. Hauek egin dute sustapena: Espainiako Cáritas, FACIAM, Etxerik gabeko Pertsonei laguntzeko erakundeen Federazioa (FePsh), la Xarxa d´atenció a persones sense llar eta Bestebi plataforma.
Leloa hauxe izango da: “Inor ez osasunik gabe. Inor ez etxerik gabe”. Aurten eskatzen dugu pertsona guztientzako Osasun Sistema Nazional bidezko bat bermatzea, eta bereziki osasun mentalaren arretari dagokionez.
ETXERIK GABEKO PERTSONOK EZ DAUKAGU OSASUN FISIKORIK, EZ MENTALIK, EZTA SOZIALIK ERE. ETA GURE ESKUBIDEA ERE BADA.
El 30,7% de las personas acogidas en recursos residenciales manifiesta tener alguna enfermedad crónica. De ellas el 16,6% padece de trastornos mentales. Y el 15,2% tiene alguna discapacidad reconocida. El 51% de las personas sin hogar han sido víctima de algún delito o agresión.
EL DERECHO A LA SALUD: UN DERECHO FUNDAMENTAL
Egoitza-baliabideetan harrera egin zaien pertsonen %30,7k gaixotasun kronikoren bat daukate. Horietatik, %16,6k buruko nahasteak dituzte. Eta %15,2k urritasunen bat daukate aitortuta. Etxerik gabeko pertsonen %51 delitu edo erasoren baten biktima izanda.
Estatuan bizi diren milaka pertsonen egoera ikusezin bihurtu edo diskriminatzeak ez digu gizarte bezala hazten laguntzen, baizik eta guztiz kontrakoa.
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920
Kartela gazteleraz: PDF
Kartela euskeraz: PDF
Triptiko elebiduna: PDF
Kuaderniloa: PDF
Aurpegiak hainbat, gizakia bat
Ekitaldi berriari ekingo diogu gure ilusio eta konpromisoa berriztuz, betiere kristau komunitate bezala konfiantzan eta Jesusen bidean errotuta. Harekin ari gara lanean pertsona guztientzako mundu hobe bat eraikitzennas.
Gaur “pertsona guztientzako” lanean ari garela nabarmendu nahi dugu. Benetan uste dugu denok izan behar ditugula eskubide eta aukera berberak. Hala ere, itxuraz logikoa den planteamendu horrek trabak aurkitzen ditu bidean, etengabe. Aurreiritziak, estereotipo faltsuak, komentarioak eta informazio faltan eta ezezaguna eta ezberdina denak ematen digun beldurrean oinarritutako zurrumurruak… guzti horiek bazterkeria eta marjinazio handia dakarte, pertsona asko mintzen dituzte eta gizartean haustura handi bat eragiten dute.
Horregatik, orain eta hemen, kristau komunitateari proposatu nahi diogu irmo eta ausardiaz jarduteko, ez isiltzeko, geldirik ez egoteko, eta aurreiritzietan ez geratzeko
Gure kanpainaren izena hauxe da: “Aurpegiak hainbat, gizakia bat – Plántale cara a la indiferencia”. Gizaki egindako Jainkoarengan sinesten dugunez, ezin dugu axolagabe jokatu. Axolagabekeriak gizatasuna kentzen digu; bidegabekeriaren, bazterkeriaren, marjinazioaren, pobretzearen, abusuaren eta eskubide-urraketaren konplize bihurtzen gaitu… Gainerako pertsonekiko enpatia landu behar dugu, batez ere babesgabeenekin, beren lekuan jarri eta gure inguruan arreta jarri, pertsona guztien eskubide eta aukeren “zaindari” izan. Axolagabekeriari aurre egitera animatu nahi zaituztegu, “desberdintasunak” geldiarazteko..
Cáritasen izenean “Argi Ibili – No te encalles” estrategia garatzen ari gara. Helburua ideia horiek alde batera utzi eta berdintasun eta justiziaren alde lan egiteko tresnak landu, sentsibilizatu eta kontzientzia hartzea da. .
Zure bultzada, ilusioa eta konpromisoa behar ditugu kanpaina honetarako eta ekitaldi osorak
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920
Kartela gaztelaniaz: JPG | PDF
Kartela euskeraz: JPG | PDF
Triptiko elebiduna: PDF
Laguntza liturgiko elebidunak: PDF | DOC
Zuzendariaren karta: PDF | DOC
Eta nik,
zer egin dezaket?
Adiskide maiteok:
Errealitatea hurbiletik behatzen jarraitzen dugu, modu koherentean jardun eta kristau garen heinean sumindu eta jaikiarazten gaituzten injustizia eta desberdintasun egoerak salatzeko.
Duela aste batzuk Bizkaiko Cárita seko Kontseilu Elizbarruti ak aparteko ahalegin bat egitea eskatzen zigun; horietako bat etxebizitzaren arloan. Horretarako, 2002tik 40 etxebizitza baino gehiago kudeatzen dituzten programak sendotu beharra dago. Historian zehar, pertsona batzuek etxebizi tza lortzeko arazoak izan dituzte; orain, arazo horri beste bat gehitu behar zaio: arrazoi ekonomikoengatik etxebizitza galtzearena.
Kaleratzeak jasan dituzten pertsona horiek krisiak gehien kaltetutako gizarte-sektoreetakoak dira: Lana galdu dutenak, batez ere denbora asko langabezian daramatenak, eta horietatik, are gogorrago, tradizioan ahulenak izan diren gizataldeak: Etorkinak eta guraso bakarreko familiak. Errealitate gogor horrek, jakina, gizarte bazterkeriara kondenatzen ditu pertsona eta familia asko.
Gure proposamena:
“Ez pertsonarik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko pertsonarik ere”: zure esku dago bizia ematea… pertsonei zein etxebizitza hutsei. Pertsonen biziari duintasuna emateko moduen bila, Jesusek Ebanjelioan egindako proposamenaz fio gara: “Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue” (Jn 21,6).
Sarea bota eta kanpaina hau zabaltzeko laguntza eskatu nahi dizugu. Hainbat modu daude laguntzeko: Etxebizitza huts bat badaukazu, jarri Cáritasen esku, doan, edo alokairu txiki batekin. Lagundu etxebizitzak egokitzen, mantentzen edota gastuei aurre egiten, ekarpen ekonomikoen bidez. Eman zure denbora boluntario gisa, pisuetan arreta ematen zaien familiekin egonez. Ekintza eta salaketa aktibatuko ditugu, proposamen zehatzen bidez kristau komunitatea eta gizartea sentsibilizatuz.
Zure laguntzarekin, Bizkaiko Cáritasek Elizbarrutiko gure Elizari jarraituz, gehien behar duten pertsonen aldeko apustu argia egin nahi dugu.
Jaso ezazue besarkada estu bat,
Carlos Bargos
Zuzendaria
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920
Kartela gaztelaniaz: JPG
Kartela euskeraz: JPG
Triptiko elebiduna: PDF
Laguntza liturgiko elebidunak: PDF
Zuzendariaren karta: DOC
Ez etxerik lagun gabe,
ez lagunik etxe gabe
Zure esku dago bizia ematea… pertsonei zein etxebizitza hutsei.
Biztanleriaren zati handi batek arazoak eduki ditu beti etxebizitza duin bat lortzeko. Baina arazo historiko horri, gaur egungo krisi ekonomikoaren barruan, beste bat gehitu zaio, askoz ere dramatikoagoa: Arrazoi ekonomikoengatik etxebizitza galtzea. – Euskadin 1.100 mailegu baino gehiago exekutatzen dira urtero, eta Espainiako gainerako zatian azken 5 urteetako zifra 350.000tik* gorakoa da.
(* Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuak)
Kaleratze horiek jasan dituzten pertsonak krisiak gehien kaltetutako gizarte-sektoreetakoak dira: Lana galdu dutenak, batez ere denbora asko langabezian daramatenak, eta horietatik, tradizioan ahulenak izan diren gizataldeak: Etorkinak eta guraso bakarreko familiak. Errealitate gogor horrek gizarte bazterkeriara kondenatzen ditu pertsona eta familia asko, betiko.
Cáritasen Etxebizitza Programa:
2002an hasi zen “Zubi Etxebizitzen” programa batekin. Diru-sarrerarik gabeko edo elkarbizitza unitate bakoitzeko DBEren azpitik dauden diru-sarrerak dituzten familiak hartzeko programa bat da. 2012an, Cáritasek 139 pertsonari eman zien laguntza programa horren bidez Etxebizitza huts bat badaukazu, jarri Cáritasen esku, doan, edo alokairu txiki batekin.
Helburuak:
- Pertsona eta familiei etxebizitza duina eskaintzea.
- Gizarteratze plan baten bidez laguntza ematea, gaitasunak garatzeko eta hobekuntza prozesu baten bidez aspektu pertsonalak, harremanen arlokoak, lan eta etxebizitza arlokoak lantzeko.
Zer egin dezakezu zuk?:
- Etxebizitza huts bat badaukazu, jarri Cáritasen esku, doan, edo alokairu txiki batekin.
- Lagundu etxebizitzak egokitzen, mantentzen edota gastuei aurre egiten, ekarpen ekonomikoen bidez.
- Eman zure denbora boluntario gisa, pisuetan arreta ematen zaien familiekin egonez.
EMAN BIZIA…!:
Etxe bat bertan bizi direnek egiten dute; Pertsonarik gabe etxea “oskol” huts bat da.
Hutsik dagoen pisu bat badaukazu, gutxienez jar eza zu alokairuan; jende gehiagok etxebizitza duina izatea nahi baduzu, egin lan gurekin zure denbora, dirua, elkartasuna eta abar emanez.
Zure esku dago bizia ematea… pertsonei zein etxebizitza hutsei.
BBK-Kutxabank: 2095-0119-96-3800121037 :: Caja Laboral: 3035-0134-48-1340555555 :: BBVA: 0182-1290-30-0000295556 :: laCaixa: 2100-0732-21-0200220296 :: Rural Kutxa: 3008-0266-51-2515538920
Cartel castellano: JPG
Cartel euskera: JPG
Tríptico bilingüe: PDF
Auxilios litúrgicos bilingüe: PDF
Carta del directo: PDF

Partekatu eta ugaritu
Zure esku dago itxaropen izpi batzuk ikusteko aukera izatea
Egunetik egunera egoera konplexuagoak aurkitzen ditugu; eta egoera horietan harrapatuta dauden pertsonek ez daukate laguntza emateko babes-sarerik (familia, lagunak, auzokoak…). Krisiak kalte handia eragin dien pertsonak dira. Langabezia, etxea galtzea, buruko gaixotasunak, harreman pertsonal eta familiarrak haustea, autoestimua galtzea eta abar nahasten dira. Pertsona horien artean gero eta ugariagoak dira seme-alabak kargura dituzten emakumeak, eta hor dago gure gizartean ezkutatzen den haur-pobrezia.
Erakunde publikoetan ere ez dute behar duten erantzuna aurkitzen. Pobreziaren errealitateari arreta ematen dioten politika publikoak ez dira nahikoak. Gainera, krisiaren ondorioei (langabezia, etxe kaleratzeak…) edo buruko gaixotasunen arazoari aurre egiteko baliabideak behar dira.
Gizarte murrizketekin eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta lortzeko baldintzak gogortzearekin, pertsona asko babes gabe gelditzen dira.
Cartel castellano: PDF
Cartel euskera: PDF
Tríptico bilingüe: PDF
Auxilios litúrgicos castellano: PDF | DOC
Auxilios litúrgicos euskera: PDF | DOC
Carta del directo: PDF | DOC
Carpeta didáctica 2012-13: ir al enlace
Cuadernillo niños 2012-13: ir al enlace
Cuadernillo jóvenes 2012-13: ir al enlace
Cuadernillo adultos 2012-13: ir al enlace
Nadie sin Hogar
Campaña Europea por el fin del Sinhogarismo 2010-2015
En abril de 2008, el Parlamento Europeo aprobó una Declaración para terminar con el sinhogarismo en el año 2015 con un compromiso a nivel de la UE para resolver el problema de las personas sin hogar instaladas en la vía pública antes de 2015: Nadie durmiendo en las calles de Europa en 2015.
Tenemos delante de nosotros un objetivo cuantificable… quizás irreal, utópico. Pero el mismo en muchos países, en cientos de ciudades, en miles de pueblos. Seguramente el año 2015 sea más que un final, un comienzo… Porque nos ayuda a todos a poner voz y mirada a los silenciados e invisibilizados de la sociedad. Las Campañas de las Personas sin Hogar volverán cada mes de noviembre, a gritar ante la sociedad, ante todos nosotros, que todo ser humano tiene derecho a vivir su dignidad, única, esencial, irrepetible e imborrable.
Cartel castellano: PDF
Cartel euskera: PDF
Pegatina bilingüe: PDF
Díptico bilingüe: PDF
Cuadernillo castellano: PDF
Cuadernillo euskera: PDF
Cuña: MP3
Guía de campaña: Manifiesto de la campaña:
¿Quieres colaborar? Pincha aquí e infórmate

La caridad más allá de la justicia
Campaña Septiembre 2012
La cárcel anula a las personas. Personas con una vida detrás, sueños y capacidades. También errores. Y fracasos.
Con los ojos de Jesús
Nuestra mirada está cargada de prejuicios. Mantenemos los muros con nuestra actitud. Los prolongamos más. La mayoría de las personas privadas de libertad proceden de ambientes empobrecidos, sin oportunidades. Sufren desarraigo, aislamiento, soledad, miedos. A la luz del Evangelio siguen siendo hermanos y hermanas, con un futuro propio y diferente. Derecho a su dignidad.
Cartel castellano: JPG
Cartel euskera: JPG
Folleto bilingüe:PDF
Carta Director bilingüe: DOC | PDF
Auxilios Liturgia bilingüe: DOC | PDF
Revisión de vida: DOC | PDF
¿Quieres colaborar? Pincha aquí e infórmate
Da LO MEJOR de TI
Campaña Junio 2012
Cáritas apuesta por un modelo de intervención en el que las personas construyan las condiciones que permitan una inserción más integral en el plano social, histórico y económico. Ser personas en sociedad nos plantea la necesidad de construir otro modelo de desarrollo basado en un nuevo humanismo.
Un nuevo modelo en el que, aún existiendo relaciones de mercad, se potencien las exigencias morales de solidaridad y proximidad por ser los tipos de relaciones humanas que realmente generan sociedad y comunidad.
Cartel castellano: JPG | PDF
Cartel euskera: JPG | PDF
Folleto bilingüe: JPG | PDF
Carta Director bilingüe: DOC | PDF
Auxilios Liturgia bilingüe: DOC | PDF
¿Quieres colaborar? Pincha aquí e infórmate
Por un futuro bien empleado
Campaña Abril 2012
Cáritas denuncia esta situación de grave desempleo -especialmente en la juventud- y propone que el empuje de toda la sociedad se encamine prioritariamente a la creación de empleo, de puestos de trabajo dignos que permitan el crecimiento de las personas, de las familias y de la sociedad.
Cáritas Bizkaia sigue apostando -además- por la creación de empleo a través de iniciativas como el programa de empleo solidario «GizaLAN», el proyecto ekorropa-koopera, la creación de cooperativas y empresas de inserción como Lapiko Catering, Zaintzalan… con la participación de otras entidades, así como por el acompañamiento a través de nuestros centros territoriales de empleo.
Cartel castellano: JPG | PDF
Cartel euskera: JPG | PDF
Folleto bilingüe: JPG | PDF
Carta Director bilingüe: DOC | PDF
Auxilios Liturgia bilingüe: DOC | PDF
¿Quieres colaborar? Pincha aquí e infórmate
Las cosas importantes se hacen con el corazón
Campaña Junio 2011
«Una sociedad con valores es una sociedad con futuro» es el lema de la campaña que lleva adelante Cáritas y que por tercer año consecutivo apela a nuestra conciencia de ciudadanos, de personas, para invitarnos a construir un modelo de sociedad basdo en valores que favorecen la dignidad de todos los seres humanos. La comunicación, la participación, la diversidad, la gratuidad y la fraternidad se suman ahora al COMPROMISO como una opción de vida que nos hace estar plenamente presentes en la realidad que nos toca vivir, con la conciencia abierta al mundo y a los demás, invitando a la corresponsabilidad como un talante que nos impulsa y nos lleva a crear nuevas alianzas a través del voluntariado, la participación, el servicio y la cooperación.
Cartel castellano: JPG | PDF
Cartel euskera: JPG | PDF
Cartel bilingüe: JPG | PDF
Carta Director bilingüe: DOC | PDF
Auxilios Liturgia bilingüe: DOC | PDF
¿Quieres colaborar? Pincha aquí e infórmate.