Campaña

Hator! Estás en casa

Etxean zaude.

Beste pertsona batzuekin dugun harremanari esker gara beti. Inondik inora ez gara bakartutako eta loturarik gabeko izakiak. Auzoan, hurbiltasunean eta beste pertsona batzuen alboan jaio gara, eta gure harremanen mundua handitzen duten zirkuluetan ehuntzen da gure izaera.

Gabonetako kanpaina hau elkarrekin ospatzean, geure fedearen testigantza ematen dugu, eta geure begiradaren nahiz ekintzaren erdigunean pertsonenganako eta, batez ere, behartsuenganako, txikienenganako eta munduko logika pragmatiko zein indibidualistak babesten ez dituenenganako maitasuna jartzea aukeratzen dugu.

Dei honek arrazoi batengatik edo beste batengatik bide-bazterrean geratu direnak etxean bezala daudela sentiaraztea dauka helburu; esate baterako, uneren batean gauzak txarto joan zitzaizkielako, ahul sentitzean euren bizitzari eusteko gai izan ez zirelako eta esku hurbila, laguntza behar izan zutelako, norbaitek entzun eta ulertu ziezaien.

“Hara, atean nozu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badau eta atea edegi, harenean sartuko naz eta alkarregaz afalduko dogu” (Ap 3, 20)

Harrera egitea etxea izatea da

Etxea ez da leku fisiko hutsa, erosoa eta atsegina izan arren: etxea leku afektiboa da, eta bertan pertsona harrera, onarpena, maitea, segurua sentitzen da.

Ebanjelioaren “harrera” ez da “ostatu hartzea”, baizik eta “etxe izatea” harrera egiten zaion beste pertsonarentzat. Datorren pertsona “etxean” sentitzen da. Etxea izateak ostatu hartzea baino konpromiso gehiago dakartza, eta harrera egin eta jasotzen duenaren arteko elkarreragina dakar.DAtorren persona “Libre” sentitzen da: libre da esateko, libre jarduteko, libre da den bezalakoa izateko: espazio bera partekatzen duten pertsona askeen arteko bizikidetzaren mugekin bakarrik. Eta hori horrela bada, biak “gure” etxean bagaude, elkarri eragiten diogu. Besteak esaten duena, egiten duena, dena, eragiten dit eta zalantzan jartzen nau. Seguru asko, pentsatzeko eta jarduteko moduak aldatzera behartuko nau.

Zer egin dezakezu?