Gaztelania | Euskera

CÁRITASekin harremanetan jarri nahi baduzu, 94 402 00 99 telefonoan egin dezakezu.

Egoitzetan bizi diren edadetuengandik gertu

COVID-19aren konfinamenduaren inguruko ekimena

Bilboko Elizbarrutiko Caritasek eta Karitate eta Justizia Ordezkaritzek gutunak eta marrazkiak helaraztea eskaintzen diete adinekoen egoitzei, bakardadea arintzeko.

Paroles en l´air. Sylvain Vincendeau

Bilboko Elizbarrutiak, badaki eta ezagutzen du egoitzek eta etxebizitza komunitarioek beren zentroetan bizi diren adinekoen zaintza eta ongizatearen alde egiten duten lana; izan ere, erakundeetako boluntarioak sarritan joaten dira horietara. Egoitza eta etxebizitza komunitario horiei zuzentzen dira helburu bikoitzarekin: lana eskertzeko eta lankidetza eskaintzeko.

Lehenik eta behin, gaur egungo egoera honetan, gure miresmena adierazi nahi dugu, eta egoitzetako langileei gure animoa helarazi, ahalik eta ondoen artatzen jarraitzeko egiten duten ahaleginagatik. Gainera, bisitak posible ez diren une hauetan, adineko pertsonei gure maitasuna eta oroitzapena helarazten lagundu nahi dugu. Horregatik, egoitzen eremura eramatea pentsatu dugu ospitale batzuetan aurrera eraman den ekimena: posta elektronikoaren bidez hala nahi duten egoitzei helaraziko dizkiegun gutunak eta marrazkiak jaso ahal izateko antolatu gara. Une honetan egoitzekin harremanetan jartzen ari dira, ekimenean parte hartzea eskaintzeko. Nahi duten egoitzak ekimenaren helbide elektronikoarekin ere jar daitezke harremanetan (gutunak@bizkeliza.org).

Ekimen hau garatzeko,  Anuntzio eta Katekesi Ordezkaritzarekin eta Elizbarrutiko beste erakundeekin batera. Horrela, ekimena kristau elkarteei helarazi nahi zaie (umeak, gazteaz eta helduak) egoitzetan daudenen bakardadea arintzen laguntzeko.

Idazkiak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izango dira, eta animo, hurbiltasun, ulermen, konfiantza, esker on eta abarreko mezuak izango dituzte. Komeni da adieraztea nork bidaltzen duen, zenbat urte dituen, non bizi den, zertara dedikatzen den … baina ekarpen anonimoak ere bidal daitezke.

Idazki edo marrazki guztiak ekimenerako sortutako helbide elektronikora bidali behar dira: gutunak@bizkeliza.org. Mezuaren gaian adieraziko da gutuna edo marrazkia pertsona edo egoitza jakin bati helarazi nahi zaion edo, edo kontrakoa, gutun irekia den.

Isolamendu denboran hurbiltasuna ekarri nahi dugu.

GONBIDAPEN GUTUNA

Leave A Comment