Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

“Bizkaia Isilik” ekimenean

Ehunka pertsona “Bizkaia Isilik” ekimenean

Bizkaia Isilik, Bilbon.

Ehunka pertsona elkartu ziren asteazkenean, otsailak 28, hilabeteko azken asteazken guztietan bezala, Bilbon, Barakaldon eta Portugaleten, “Círculos de silencio – Bizkaia Isilik” ekimenean, Migratzaileek gure gizartean jasaten dituzten bidegabekeria egoerak salatzeko kontzentrazio isiletan.

Bizkaia osoan egindako eguraldi txarra gorabehera, pertsona konprometitu ugari elkartu ziren 15 minutuko isilaldia egiteko; gerra, gatazka eta hondamendietatik ihesi, bizimodu hobe baten bila hain gaizki pasatzen ari den jendea gogoan hartzeko.

Gogoratu “CÍRCULOS DE SILENCIO BIZKAIA ISILIK”ekimena hilabeteko azken asteazkenetan burutzen dela, honako lekuetan:

• BILBO: Arriaga Antzokiko plaza (Areatza)
• BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Epaitegien aurrean, Euskadi Etorbideko metro geltokia)
• PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Carlos VII metro geltokia).

 

HURRENGOAN ZUEN ZAIN IZANGO GARA!!!

 

Leave A Comment