Gizarte-errealitatearen behatokia

 

 

Caritas Bizkaiaren Behatokiak pobreziarekin, ahultasunarekin, gizarte-bazterkeriarekin eta gure inguruko desberdintasunarekin lotutako gai nagusiak aztertzen ditu. Horretarako, oinarri gisa hartzen ditu erakundeak berak egindako esku-hartze soziala, FOESSA Fundazioak egindako Integrazioari eta Gizarte Premiei buruzko Inkesta, eta estatistika ofizial nagusien jarraipena.

 
 Behatokiaren helburuak

 

Gure inguruan gertatzen diren pobrezia-, bazterkeria- eta desberdintasun-egoerez jabetzea, egoera horiek pertsonengan eta familiengan duten inpaktuaren berri izatea, eta errealitate hori eta horren kausak gizarte osoari helaraztea, sentsibilizazioaren eta eragin soziopolitikoaren bidez.

Caritas Bizkaiaren gizarte-ekintza hobetzen laguntzea, bere programak eta proiektuak gizarte-errealitate aldakor batera egokitzen lagunduz eta bestelako mundu bat eta bestelako gizarte bat posible direla erakusten duten ekimen eta esperientzia esanguratsu berriak proposatuz.

Datu-bankua

2024 Txostena

2025 Jubileu Urte honetan, Caritas Bizkaiak 2024an garatutako jarduera jasotzen duen Txostena aurkezten dugu. Bizkaiko lurraldean egiten dogun ekintza Kristau Alkartearen konpromisoaren emaitza da, pertsona eta erakunde askoren erantzuna deia eta zerbitzuari: boluntarioak, profesionalak, laguntzaileak eta bazkideak, 12.000 lagun baino gehiagori erantzuna emonez euren gizarteratze-prozesuetan.

Jubileuak “itxaropenezko bidea” komunitatean egiteko deia egiten digu, hala nola, Caritasera hurbiltzen direnek egiten dituzten moduan.

Dokumentu honen bidez, gure errealitatearen zati bat aurkitzera animatzen zaitut, ez zaitzala axolagbea izan eta Itxaropena sortzera gurekin etor zaitezen.

txostenera esteka

Arlo nagusiak

 

Gizarte-bazterkeria, pobrezia eta desberdintasuna 

Euskadiri aplikatutako VIII. FOESSA txostenaren adierazle orokorrak jasotzen ditu. Gizarte-bazterkeria gure ingurunean dirauen errealitate konplexua da.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

 

Bizitegi-bazterkeria

FOESSA Euskadi txostenean jasotako datuak; esaterako, etxebizitza eskuratzeko bidea eta pertsona askok eta askok dituzten zailtasunak etxebizitza duinari eta seguruari eusteko. Etxebizitza eskubide aitortua da, baina askotan urratzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Lan-prekarietatea

Egungo enpleguak ez du integrazioa bermatzen. Lan-baldintza prekarioek ez dute sortzen bizi-baldintza duinik. Gizalegezko lan duina izateko eskubidea defendatzen dugu, okupazio produktiboa lortzeko aukera gisa ulertuta, diru-sarrera bidezkoarekin, babesarekin, segurtasunarekin eta egonkortasunarekin, garapen-eredu justu, inklusibo eta jasangarri baten esparruan

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Zaintzak

Zainketen krisiak lehen mailako arazo sozioekonomiko bat azaleratzen du. Bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegitik aztertzen badugu soilik hauteman daiteke, eta, horretarako, nahitaezkoa da pertsona erdigunean ipintzea.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

Eskubide sozialak

Hainbat auzirekin lotutako adierazleak biltzen ditu: lanerako eskubidea, gutxieneko diru-sarrerak izateko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea eta gizarte-zerbitzuen arreta jasotzeko eskubidea, bai eta herritarren iritzia eta balorazioa ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

 
 Behatokiaren argitalpenak

 

Última Publicación
2024 Txostena

Análisis y perspectivas de Foessa

Última Publicación
7 Ikusbideak