Behatokia. Eskubide sozialak

Osasunerako, hezkuntzarako edo erretiroagatiko prestazioetarako eskubide finkatuenez gainera, FOESSA Fundazioak dio badaudela «intentsitate txikiko» eskubide sozialak ere. Hain zuzen ere, lanerako eskubidea, etxebizitzarako eskubidea, gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko eskubidea, gizarte-zerbitzuen arreta jasotzeko eskubidea, eta mendetasuna duten edo autonomia funtzionalean mugak dituzten pertsonak hazten eta artatzen laguntzeko eskubidea.

Horrela deitzen zaie, besteak baino finkatuago daudelako eta herritarrek ez dutelako kontzientzia argirik halakoak eskatzeko orduan. Zein dira intentsitate txikiko eskubide horiek eskuratzeko herritarren premiak, ikuspegiak, igurikimenak eta balorazioak?

 

Datuak

 

Euskadin, Gizarte SEgurantzaren kotizaziopeko pentsioetan eta gutxieneko errentetan biztanle bakoitzeko egindako gastua Estatu osokoa baino hangiagoa da. 

Euskadiko biztanleen % 42,9k uste du haien bizi-mailak okerrera egin duela, orain hamar urte zutenarekin alderatuta.

 

Pertsonen % 72,6k uste du administrazio publikoek pertsona guztiei bermatu beharko lieketela enplegu bat eskuratzeko modua. (Enplegu-politika publikoen ikuspegi unibertsala).

Euskadiko biztanleen % 43k uste du administrazioak etxebizitza bat bermatu behar diela herritar guztiei. Euskadiko biztanleen % 56,4k uste du behar duen biztanleriarekin bakarrik egin behar duela. (Etxebizitza-politikaren ikuspegi ez hain unibertsalista).

Euskal gizartearen % 75,3k uste du gaur egun bideratzen dena baino diru publiko gehiago bideratu behar dela gizarte-zerbitzuetara.

Euskadiko herritarren % 88 bat dator gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek bizitzeko behar dituztela defendatzen duen ideiarekin.