Noticia14/06/2022

Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna

Caritas Bizkaian bat egiten dugu bihar ospatuko den Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Egunaren aldarrikapenarekin

Egunerokoan, pertsonak ez dira konturatzen beren ekintzek besteengan izan dezaketen eraginaz. Adibidez, edadetuen bizitzako gai garrantzitsuei buruz erabakitzea, haiek kontuan hartu gabe, edadetuak zama gisa tratatzea edo haien bizitza soziala, afektiboa eta kulturala ez babestea ez da edadetuak ondo tratatzea, ez baitira kontuan hartzen.

Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da pertsonen egunerokoan bakoitzak edadetuekin lagunkoiak diren zerbitzuak eta espazioak sustatzea, errespetuzko hizkera inklusiboa erabiltzea edo haien eskubideak aitortzea, hau da, edadetuak gizartearen parte sentiaraztea.

Guzti hau gizarte osoaren lana dana, egunerokoan alderdi horretan duen jokabideaz jabetzeko ahalegina egin behar baitu.